97.0 Bilboko irrati libre berria, presarik gabe baina irmo

  • Bilboko 97.0 irrati libreak Tas-Tas irratiaren lekua hartu du. Alde Zaharrean estudio txiki bat lortu du.

Iera Aranburu @ieraran
2014ko otsailaren 19a
Bilboko 97.0 irrati libre berria

Tas-Tas desagertutako irratiaren antzera, Gasteizko Hala Bedi irratiarekin senidetuta dago irratia. Hain justu, Hala Bedin elkarrizketa egin diote proiektu berriko ordezkari bati.

“Proiektuarekin hasi eta egun gutxitara helburua bete dugu, irratiaren errepikagailua ia guztiz finantzatzea lortu dugu”, dio Paco izeneko irratiko kideak. “Jendea proiektu berrian parte hartzen ari da, bazkide egin dira eta kuota hauekin errepikagailuak dituen gastuak eutsi ditzazkegu”.

Egitasmoaren lehenengo helburuak betetzen doazela azaldu du Pacok. “Pauso txikiak ematen ari gara. Estudio txiki bat lortu dugu Bilboko Alde Zaharrean eta lehenengo grabaketak egin ditugu jada. Estudioa martxan dagoela esan genezake beraz. Programazioa Hala Bedi irratitik bidaltzen dizkiguzuen grabazioekin bete dezakegu”.

Nahiz eta gauza asko egiteko dauzkaten, presarik ez dutela azaldu dute. “Urrats zuzenak eman nahi ditugu, gauzak ongi egiteko: nahi dugun irrati mota diseinatzen joan, nola antolatu nahi dugun erabaki...”.

Edozein gerturatu daiteke irratira ideia berriak ematera. “Proiektua guztiz irekia dago. Ostegunero Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean bilera publikoak egiten ditugu eta edozein bertaratu daiteke ekarpenak egitera”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Irrati libreak  |  Bilbo

Irrati libreak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude