90 nobedade egongo dira eskuragarri eta 25 egile hauek arituko dira sinatzen

  • Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak laugarren edizioa du aurtengoa eta idazle zein argitaletxeentzat erreferentzia irabazi du egutegian: ekainaren 3an izango da, larunbatarekin. Horren erakusle, aurtengoan mahaietan 90 sormen lan berri egongo direla eskuragarri. Haien lanak sinatzen egongo dira 25 egile. Ezagutu nahi zein diren?

Argitaratu berri diren lanak etxeratzeko aukera emango dizu aurtengo azokak. Argazkia: Dani Blanco.

2023ko maiatzaren 29an - 05:41

Ekainaren 3an euskarazko irakurgaiek hartuko dute Ziburuko plaza. Egitarau oparoa antolatu dute Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean.

Aurtengoan 90 berritasun egongo dira azokako mahaietan, argitaletxeka antolatuta, irakurzaleek deskubritu ditzaten. Mahairik mahai dabilenak aurpegi ezagunekin ere egingo du topo, 25 egile hauek egongo baitira haien lanak sinatzen: Koldo Izagirre, Aritz Galarraga, Eli Pagola, Maitane Gartziandia, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga eta Sanvi, ZaldiEroa, Dani Fano eta Garlus, Ainara Azpiazu "Axpi", Mattin Aiestaran, Miren Azkarate Badiola, Garbiñe Larrea, Mari Luz Esteban, Iratxe Retolaza, Kepa Altonaga, Xabi Romero, Aritza Bergara, Joseba Aurkenerena, Arantza Martinez, Haritz Larrageta, Jon Heyerabide, Xabier Monasterio, Xan Idiart, Jokin Apalategi, Paulo Iztueta eta Martxel Aizpurua.

Generoka sailkatuta, hona hemen helduentzako Ziburun eskuragarri egongo diren argitalpen berriak. Haur eta gazteentzat 21 lan berri egongo dira:

Komikia

- Ño (Eli Pagola, Maitane Gartziandia, Miren Artetxe), ARGIA

- Tximeleta haurra (Marc Majewski), Alberdania

- Sanvi, artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria), Elkar-Ttarttalo

- Irati (Juan Luis Landa, Joxean Muñoz), Erein

- Xabiroi 67 eta 68 komiki aldizkaria

Eleberria

- Bichta Eder (Eneko Bidegain), Elkar-Ttarttalo

- Otsoa etorriko da (Iñaki Irasizabal), Elkar-Ttarttalo

- Azpimarrak (Nera Balda), Erein

- Alexander Wolfen mamua (Gaito Gazdanov), Igela

- Emakume gaiztoak (Marilar Aleixandre), Alberdania

- Egarria (Josu Penade), Alberdania

- Deitora zaitzala Tigrisek (Émilienne Malfatto), Txalaparta

- Han goian urkiak hostoberritzen direnean (Breda Smolnikar), Alberdania

- Lehenbiziko harria (Bernhard Mathiuet), Dakit

- Hamabost egun Urgainen (Jose Antonio Loidi), Erein

Olerkia

- Haragizko erreformak (Mari Luz Esteban), Pamiela

- Fast Fatum (Libe Goitia), Susa

- Alaska (Castillo Suarez), Elkar-Ttarttalo

- Kangaroo (Martin Etxeberria), Elkar-Ttarttalo

- Baserria (h)uz(s)ten (Oskar Gaztelu), Erein

- Zetakak (Aritz Mutiozabal), Maiatz

- Lur ilaunduan loreak (Txomin Heguy), Maiatz

- Hitzen hasperena (Josu Jimenez Maia), Maiatz

- Deus (Eric Dicharry), Pamiela

- Jalgi Hadi Mundura (Bixente eta Raul Alfaro eta Mattin), Zortziko

Saiakera

- Zaldi bat ihes garrezko zelaian (Koldo Izagirre), ARGIA

- Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak (Miren Azkarate Badiola), Gara

- Ura saltoka (Juan Kruz Igerabide), Alberdania

- Irunberri, 1990. Arroilaren negarra (Pako Aristi), Erein

- Erletxo, Erletxo, nagusia hil da (Martxel Aizpurua), UEU

- Petrokalipsia. Krisi energetiko globala nola (ez) dugun konponduko (Antonio Turiel), Txalaparta

- Aztergaiak Ipar Euskal Herriko euskararen berrikuntzez (Iñaki Camino), EHU

- Gazte eleaniztunak, mintzalari eta mintzagai (Beñat Muguruza eta Irantzu Epelde), EHU

- Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak. Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai (Miren Artetxe), EHU

- Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria (Itziar Idiazabal eta Manel Pérez-Caurel), EHU

- Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan (Alazne Arriortua, Sergio Monforte, Aitor Lizardi eta Laura Vela-Plo), UEU

- Errepresioa estatu frankista berriaren zimendu (1936-1948) (Pako Sudupe), UEU

- Su festak (Jon Urzelai), Susa

- Erresistentziarako gorputzak: bollerak (Eva Perez-Pons), Susa

- Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz? (Amaia Alvarez eta June Fernandez), Txalaparta

- Irulegi (Aranzadi), Berria-Jakin

- Zaintzaren dantzan (Felix Arrieta), Elkar-Ttarttalo

- Egunero behar genuen (Imanol Murua Uria), Berria-Jakin

- Euskaldunak erro eta itxaropen (Joseba Aurkenerena), Dakit

- Adierazpen grafikoa ingeniaritza zibilean. Plano akotatuen sistema eta Sistema diedrikoa (Irantzu Álvarez eta María José García), EHU

- Maite Idirin, herrigintzan kantuz (Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta), UEU

- Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua (Mari Jose Olaziregi eta Amaia Elizalde), EHU

- Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera (Sebastián Gartzia), EHU

- Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) (Asier Amezaga), UEU

- Urratuen arrastoan. UEUk begirada literarioa hauspotu zuenekoa (Iratxe Retolaza), UEU

- Louis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia (Karl Marx), Igela

- Quaderni del carcereren antologia I. Materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia (Antonio Gramsci), EHU

- Eichmann Jerusalemen (Hannah Arendt), Katakrak

- Zoriontasunaren defentsan (Epikuro), Katakrak

- Lucyrengandik Kantegana. Giza animaliaren bidaia miragarria (Jon Sudupe), EHU

- Bidez bide hausnarrean. Saiaketa filosofiko bat (Agustin Arrieta), UEU

- Pikler-Lóczy hezkuntzaren gakoak. Haren sortzaileek idatzitako 20 artikuluren bilduma (Elena Herrán), EHU

- Eskola Modernoa (Francisco Ferrer), UEU

- Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktikoa. Erizaintzako praktiketako ikasleentzako gida azkarra (Gorka Vallejo, Irrintzi Fernández eta Sendoa Ballesteros), EHU

- Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat. 2. edizioa berrikusia eta emendatua (José Sáez eta Iker Badiola), EHU

- Aritmetika Lehen Hezkuntzako irakasleentzat (Aitzol Lasa), UEU

- Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak (Mark Miodownik), UEU

Lan bereziak

- Euskal Herriko Gazteluak. Iparraldea [bilduma] (Antton Arrieta)

- Eraikuntza, jasangarritasuna eta erresilientzia helburu. Ale berezia 2022, [aldizkari espezializatua] EHU

- Hamalau [liburu ilustratu diska] (Jon Eyherabide eta Xabier Sarasa), Gatuzain

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
40 argitaletxek eta diskoetxek parte hartuko dute Ziburuko Azokan

Ekainaren 1ean iraganen da azokaren bosgarren edizioa. Liburu aurkezpenak, kontzertu ttipiak zein bestelako ekitaldiak, egitarau oparoa osatzen dabiltza Baltsan elkartea eta ARGIA.


2023-06-20 | ARGIA
1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]


Eguneraketa berriak daude