Coral Homes La Caixa bankuaren funts putreak Lidia Gil santurtziarra kaleratu nahi izan du bere Mamarigako etxetik. Epaileak bi aldeei eskatu die akordioa lortzeko. Emakumea 17 urtez bizi izan da pisu horretan, usufruktuan, Residencial Mamariga enpresak egindako iruzur baten ondorioz.
Lidia Gil 89 urteko santurtziarraren etxe-kaleratzea bertan behera gelditu da. Gil 17 urtez egon da Mamariga auzoko etxe batean usufruktuan bizitzen, eta Coral Homes La Caixa bankuaren funts putreak bota egin nahi izan du. Ekainaren 3an joan ziren auzitara, eta epaileak ebatzi zuen bi alderdiek akordioa lortu behar zutela emakumea kalean gelditu ez zedin. Hilabete geroago, Lidia se queda plataforma herritarrak argitu du erabakia behin betikoa dela, eta kaleratzea gelditu egin dela, funts putreak ez duelako kontrako helegiterik jarri.
Gilek duela bi hamarkada lortu zuen etxebizitza, Jabyer Fernández Residencial Mamariga enpresako hirigintza-sustatzailearekin tratua egin ondoren. Fernándezek etxebizitza berri bat eskaini zion Gili, momentu hartan bizitzen ari zen pisuaren truke. Eraikuntza berria egin bitartean (4 urte), enpresariak Mamariga auzoko hirugarren etxe bat utzi zion usufruktuan bizitzeko. Baina pisu berria ez zioten inoiz eman, eta emakumea 17 urtez egon da behin-behineko etxebizitzan bizitzen.
Residencial Mamariga higiezinen enpresak porrot egin zuen, eta Gilek usufruktuan zuen etxea Coral Homes La Caixa bankuaren funts putrearen esku geratu zen. Funts putreak emakumea kaleratu nahi zuen, eta auzia epaitegietara heldu zen 2020an. Horren aurretik, Ángel Torres Lidia Gilen ilobak Deia hedabideari adierazi zionez, alokairua ordaintzea proposatu zioten funtsari, baina Coral Homesek ez zuen tratua onartu, pisua saldu egin nahi zietelako. Torresen esanetan gehiegizko salneurria jarri zuten, pentsa-ezinezkoa, 660 euroko pentsioa duen emakume batentzat.
Lourdes Torres Lidia Gilen ilobak Qué me estás contando Eitb-ko programari eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuen, izebak Residencial Mamarigarekin hitzartuta zuten etxebizitza eraiki zenean, pisua beste pertsona bati saldu ziotela. Orduan deitu zuten lehen epaiketa, baina bertan behera gelditu zen. Bigarren aldian, Jabyer Fernández eta bigarren akusatua, Emilio Prieto, ez ziren azaldu.
Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Pneumatikoen multinazionaleko langileek elkarretaratzea egin dute astelehenean, Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Sindikatuek enpresarekin izan duten bileran, zuzendaritza prest agertu da kaleratutako beharginen kopurua murrizteko eta kaleratze horien kalte ordaina... [+]
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Etxebizitza-eskubidea urratu eta espekulazioan aritzeagatik ezaguna da Azora putre funtsa, bereziki Donostian; bere aurkako plataforma sortua dago: Azoraren Maizterrak.
Etxerik ez dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago ixten ari diren bitartean, kalean lo egiteko espazioetatik ere botatzen dituztela salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko kontserbatorioko zuzendariak eskatuta, hesiak jarri dituzte eraikineko arkupeetan, “txiroak euren... [+]
70 urteko alargun donostiarrak 689 euroko pentsioa du eta alokairuko bost kuota zor dituelako etxetik kaleratzeko demanda jarria dio Coral Homes funts putreak. Salaketak eta gizarte mobilizazioak fruituak eman dituela azaldu dute aktibistek: “Funts putreak email bidez... [+]
Koldo Arribillaga gasteiztarra etxetik kaleratu zuten 2019an. Bizileku duinik ez zuela eta ebakuntza-ostekoa pasatzeko baldintza egokiak ez zituela argudiatuta, bihotzeko balbula aldatzeko ebakuntza ukatu zion Osakidetzak, 2020an. Orain, 55 urterekin, bihotzekoak emanda hil da.
Laugarren erregulazio espedientea izango litzateke enpresarentzat, eta irailaren 11tik abenduaren 31ra arte ezarriko lukete. Kaleratutako 129 langileei ere aplikatuko litzaieke. Tubacexek mantendu egingo du beharginak berriro onartzera behartzen dituen epaiari ezarritako... [+]
Langile batzordeak epaia betetzeko eta beharginak berriro onartzeko eskatu dio enpresari. Manifestazioa antolatu dute asteazkenean Laudion zuzendaritzaren erabakia salatzeko.