6.000 lagun kontrolatu ditu Poliziak mugan, martxotik urrira indarrean ezarritako Force Frontières operazioan

  • Martxoaren 27an "presio migratorioa kontrolatzeko eta trafikatzaile-sareak deuseztatzeko" indarrean ezarritako dispositiboak Bidasoaldeko muga, eta departamenduko bide, tren-geltoki zein nazioarteko autobus zerbitzuetan kontrolak zorroztu ditu. Horietatik, egoera irregularrean zeuden 28 lagun atxiki dituzte kanporatzeko, baita migratzaileen 19 trafikatzaile atxilotu ere.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 10ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den martxo bukaeran bi egunez Force Frontières dispositibo berriarekin 350 agente mobilizatu ondotik, "presio migratorioa kontrolatzeko" neurrien hari beretik, "legez kanpoko migratzaile sare" deitzen dituztenei buruzko informazio, ibilbide eta metodologiak ikertzeko eta inteligentzia partekatzeko egitura martxan jarri zuen Frantziako Barne Ministerioak. 

Orain operazio horren zenbait emaitzen berri eman du Pirinio Atlantikoetako Prefeturako kabineteak. Martxoaren 27an mugako zaintza eta migrazio-fluxuen kontrolerako ezarritako operazio honetan 6.000 pertsona kontrolatu dituzte orain artean, eta horietatik egoera irregularrean zeuden 28 atzerritar atxilotu dituzte. Hauetatik 11 lagun Espainiako agintarien esku utzi zituztela dio prefeturak, eta beste 11ri Frantziako lurraldea uzteko OQTF agindua ezarri zaien bitartean, 4 lagun oraindik ere administrazio prozesuan aurkitzen dira.

Bestalde, aditzera eman dutenez, 2025 urte honetan eskualdean kontrolatutako pertsonen artean, 3.000 baino gehiago atxilotu dituzte egoera irregularrean aurkitzen zirelako, gehienak Mali, Bangladesh eta Aljeriako jatorria zuten. Era berean, egindako kontroletan migranteak pasatzen dituzten 19 lagun atxilotu ditu poliziak. Zentzu horretan Pirinio Atlantikoetan pasatzaile-sareak deuseztatzeko helburuarekin lanean aritu den indar polizial ezberdinen artean koordinatuko operazioa izan dela argitu dute. Polizia, Jendarmeria, Aduana zein Sentile zerbitzuko agenteak ere inplikatu dira hilabeteotan. Gogoan hartu behar da, urtarrilaren 1etik ekainaren 29ra plazaratu zituzten datuen arabera, migratzaileen beste 17 trafikatzaile (pasante) atxilotu baitzituen polizia frantsesak epe horretan Bidasoaldeko mugetan.

Alde horretatik, Frantzia-Espainia mugaren kontrola egitea izan dute helburu, eta bereziki Hendaiako pasabideetan presentzia izan dute, kontrol mota ezberdinak eginez; Pirinio Atlantikoetako departamentuan bide ardatz nagusietan, tren eta autobus geltokietan, zein autobidean ere, ordainleku eta atseden-guneetan. Hala ere, nazioarteko autobus zerbitzuen kontrol zorrotza eraman dutela azpimarratu du prefetak. Operazioa aktibo jarraitzen du oraindik, izan ere, urriaren 31ra arte mugetako kontrolen luzapena iragarri zuen Barne ministroak apirilaren 11n Biriatuko autobideko ordainlekura egindako bisitan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako polizia
2025-09-12 | Gedar
DGSIko agente infiltratu bat atzeman dute Parisko eta inguruko hainbat mugimendutan

 Militante eta borrokagune ugari salatu ditu 2022az geroztik, onura administratiboen truke. 


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Kanak gazte bat hil du Frantziako Poliziak, maiatzaz geroztik protestetan hildako zortzigarrena

Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]


Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Michel Kokoreff: "Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa"

Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak,... [+]


16 urteko gazte bat hil da Paris inguruko Elancourt hirian, Poliziaren auto batek uzkailirik

Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu  Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]


Frantziako Poliziak ezingo ditu drone bidez "migratzaileak kontrolatu" Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan

Ekainaren 28az geroztik, Frantziako Poliziak baimenduta zuen migratzaileak kontrolatzeko droneak erabiltzea Bidasoa ibaiaren inguruan. Migratzaileen defentsarako hiru elkartek, ordea, helegitea aurkeztu zuten berehala, eta Paueko Administrazio Auzitegiak gailuak erabiltzea... [+]


Frantziako istiluen biharamuna: epaiketak, zigorrak eta mendeku gosea

Epaiketa eta zigor bidez eskarmentatu nahi ditu Frantziako Gobernuak istiluetan atxilotutako pertsonak, 3.600 inguru. Prozesu judiziala azkartu eta “defentsarako eskubide eza” salatu dute abokatuek. Jada, 380 pertsona baino gehiagok jaso dute sententzia.


2023-07-05 | ARGIA
Marseillako protestetan beste gazte bat hil da, Poliziaren pilotakada jaso ostean

Nahelen hilketaren harira piztu diren protestetan, larunbatetik igandera 27 urteko gazte bat hil da Marseillan, motoan zihoala Poliziaren gomazko pilota batek bularraldean jo ostean. Gaztea ziurrenik horren ondorioz hil dela onartu du Fiskaltzak eta ikerketa zabalik da... [+]


Nahelekin autoan zihoan lagunak hitz egin du: "Ez ginen poliziarengandik ihes egiten saiatu"

Gertatutakoaren berri eman du hirugarren bidaiariak. Polizia kontrolean gelditu bezain laster agenteek jarrera oldarkorra izan zutela salatu du, eta urduritasunaren erdian autoa automatikoa zelako egin zuela aurrera adierazi du.


Adingabe bat tiroz hil du Frantziako Poliziak Nanterren eta istiluak zabaldu dira

Kontrol batetik autoan ihes egin ostean tirokatuta hil du asteartean poliziak gazte bat. Protestak eragin ditu egunean bertan eta gutxienez 31 pertsona atxilotu dituzte.


2023-06-05 | ARGIA
Polizia antiterroristak herritar bat atxilotu du Baionan

SDAT polizia judizialak goizaldean burutu du atxiloketa, eta Tolosara (Okzitania) eraman dute atxilotua. Poliziak hamabost pertsona atxilotu ditu Frantziako hamar tokitan operazio berean, baina ez du azaldu zer leporatzen dieten atxilotuei. Polizia operazioa salatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude