6.000 euroko isuna 'Ezabatu eta euskaraz bizi' ekimenean parte hartu zuten bi gazteri


2013ko azaroaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EHEko kideak, epaia salatzeko eskainitako prentsaurrekoan. (Arg: EHE)

“Euskaraz bizi nahi izateagatik” epaitu dituztela esan dute Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda auzipetuek.

2011ko azaroan, foruzainek identifikatu zituzten, Altsasun, euskarak kaleetan duen presentzia eza salatzeko protesta baten ostean, kaletik oinez zihoazela. 300 euroko isuna jarri zieten poliziek, euskaraz erantzuteagatik. Helegitea jarrita, bertan behera geratu zen isuna.

Handik gutxira ohar bana jaso zuten posta bidez, herriko 16 seinale borratzea leporatzen zieten.

EHEko kide Nestor Estebanek ARGIAri emandako azalpenen arabera, "inolako frogarik gabe" auzipetu dituzte taldeko bi kideak. 16 seinale horietako asko aspaldi ezabatuta zeudela azaldu du. Haren aburuz, epaiketak ez du "ez hanka ez buru". "Pentsa, seinale berbera hiru bider ezabatzea egotzi diete", esan du Estebanek.

Claver auzipetuak egoera salatu du: “Gure herrian enegarren mailako herritar izatera kondenatu gaituzte aspaldi; otzanak, obedienteak izan behar dugu, garena izateagatik zigorrarekin topatu nahi ez badugu”.

Ordaindu dute jada eskatutako kantitatea. Orain, atxiloaldia betetzea baino ez zaie geratzen. Altsasuko Gure Etxea eraikinean pasatuko dituzte bi egunak, protesta gisa.

Azaroaren 23an eta 24an beteko dute zigorra eta herritarrei Gure Etxera hurbiltzeko deia egin diete: “Bi egun horietan euskaraz bizi nahian berretsiko gara eta guztion artean Altsasu zein Euskal Herri osoan euskaraz bizi nahia ozen entzutea lortuko dugu”.

Prentsaurreko baten bidez auzia salatu dute. Epaia euskaldunei ezarritako “lehen zigorra” ez dela azpimarratu, eta azkenengoa ere ez dela izango adierazi dute.

“Kolonialismo garaian”. Halaxe bizi da egun Euskal Herria bi epaituen ustetan. Horregatik, “euskaraz bizi ahal izateko”, lanean “tinko” jarraituko dutela aldarrikatu dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


Eguneraketa berriak daude