53 langile hil dira jadanik aurten lanean ari zirela Euskal Herrian, azkena Murueta ontziolan

  • Astilleros Murueta ontziolan 64 urteko behargina hil da asteartean, metalezko xafla handi bat gainera erori zaionean. LABek egiten duen kontaketaren arabera jadanik 53 dira Euskal Herrian lanean ari zirela aurten hildako pertsonak. Sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte "estatistika lotsagarri" hori salatzeko.


2023ko abenduaren 06an - 11:23
Murueta ontziolan izan da azkeneko lan heriotza, 64 urteko azpikontrataturiko behargina hil da. Argazkia: CNT Ezkerraldea

Asteartean 64 urteko behargina hil zen Erandion, Astilleros Murueta enpresan, metalezko xafla bat gainera erori zitzaionean. CNT sindikatuaren arabera Ainair azpikontrataturiko enpresarentzat ari zen lanean ontziolan.

Sindikatu horrek salatu du "denbora askoan ohartarazten" ari zirela horrelako zerbait gerta zitekeela, azkeneko urtean "langileen segurtasun eta osasunarentzako arrisku larria ekar dezaketen situazio eta prozedurak" salatu dituztelako. CNTk dio enpresak "produktibitate interesak lehenesten" dituztela dio eta araudia ez betetzea "normalizatu" dela.

Abendu beltza

Abendua beltza izaten ari da laneko heriotzei dagokionez Euskal Herrian: azkeneko hildakoa Erandoko Murueta ontziolan zenbatu da eta dagoeneko 53 dira lanean hil diren beharginak, LABek egiten duen kontaketaren arabera: 11 lagun Araban, beste 11 Bizkaian, 14 Gipuzkoan, 10 Nafarroan, 3 Iparraldean eta 4 kanpoan lanean ari zirela.

Iaz 69 lagun hil ziren lan-istripuen eta prekarietatearen ondorioz eta 2020an 72 izan ziren. Beheranzko bilakaera izan arren, sindikatuentzat "estatistika lotsagarriak" izaten jarraitzen dute.

ELA sindikatuak azaldu du lan-kargek, erritmoek, garaiera handiko azpiegituretan lan egiteak edo makinaria arriskutsua erabiltzeak, istripuak izateko arriskuak areagotzen dituela, "ez bada prebentzio araudia behar bezala ezartzen".

Sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte Erandioko azken heriotzagatik protestatzeko eta astelehenean elkarretaratzea egingo dute ontziolan bertan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude