50 hildako inguru Zeelanda Berriko bi meskitaren kontrako eraso faxistan

  • Erasoa gertatu eta berehala lau pertsona atxilotu dituzte. Bat erasoan parte hartzeaz akusatua, hiltzailea izatearen susmopean dago. Beste bi ikerketapean daude. Laugarrena libre.


2019ko martxoaren 15ean - 10:12
Atentatuak gertatu eta beherala agertu zen polizia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Poliziaren buru Mike Bushek baieztatu duenez, arma automatikoekin egindako tiroketak Christchurcheko bi meskitatan izan dira. 49 pertsona hilda daudela esan du, eta 40 inguru zaurituta. Beraz, hildakoen eta zaurituen kopurua aldatuz joanen da. Bi meskitetan 400 pertsona inguru omen zeuden atentatuak gertatu zirenean.

Zeelanda Berriko Jacinda Ardern lehen ministroak “eraso terroristatzat" jo ditu atentatuak. “Hildakoak gure migratzaileen komunitateko kideak dira, Zeelanda Berria euren etxea da”, gehitu du.

Meskitako kideak bertako herritarrak direla adierazteaz batera, mezkita guztiak ixteko deia egin dute agintariek.

Arrazakeriari eta faxistei erreferentziak

Erasotzaileak erabilitako armen kargagailuetan hainbat idazki agertu dira. Horietan irakur daiteke migratzaileen aurkako erasoen erreferentziak, eraso arrazistak egindako hainbat pertsonen izenak eta kristauen eta musulmandarren arteko gerrak. Hainbat hedabidek adierazi dutenez, horietako bat da Josue Estebanez. 2007n Madrilgo metroan Carlos Palomino gaztea labankadaz hil zuen faxista.

 


Irakurri gehiago: Zeelanda Berria Nazioartea Ozeania
Zeelanda Berria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.