50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan

  • Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, aurreko urteetan hogeita hamar bat arizale inguruko taldeak osatu izan dira eta aurten berrogeita hamarretik gora arituko dira; Urdiñarben gazte ugari baitaude.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 03an - 09:02
Urdiñarbeko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Urtarrilaren 6an hasi eta apirilaren 21era bitartean arituko dira maskaradako arizaleak herriz herri Urdiñarben hasi eta amaituz. Azken urteetan ez bezela, aurtengo arizale taldeak, bi aitzindari talde izango ditu; gorriak eta beltzak.

2006an egin ziren maskaradak azkenekoz Urdiñarben. Aurtengo maskaradak prestatzeko aldiz, 2018ko apirilean hasi ziren astero biltzen, nolako maskaradak antolatu nahi zituzten erabakitzeko eta prestaketa lanekin hasteko. Zenbait kargu berri daude aurtengo taldean, eta hiru hartz ere arituko dira. 

Hona 2019ko Urdiñarbeko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:

Txerrero gorria: Elorri Berrogain.

Gatuzain gorria: Marion Orreindi.

Kantiniersa gorria: Maiana Barreix eta Camille Queheillalt.

Zamaltzain gorria: Iban Etchegoinberri.

Entseinari gorria: Ximun Bedekarratz.

Txerrero beltza: Maitena Berrogain.

Gatuzain beltza: Eloïse Coyos eta Maider Daguerre.

Kantiniersa beltza: Maritxu Neguelua.

Zamaltzain beltza: Bixintxo Berrogain.

Entseniari: Xabi Etxegoinberri.

Jauna: Ximun Barreix.

Anderea: Solange Chimix.

Laboraria: Pette Larregain.

Laborisa: Mélanie Casteigs.

Kukulleroak: Pette Karrikiriborde, Ion Marcel Kaparrus, Pette Hontaas, Julen Lanouguere, Julie Larregain, Pauline Etxhebarne, Amaia Etxheto, Joana Boissinot.

Marexalak: Xabi Negueloua, Aetz Etxhart, Luxi Lustau, Katti Barreix, Emma Berrogain, Maiana Eihartz.

Kerestuak: Gillen Negueloua eta Johañe Berrogain.

Xorrotxak: Mickael Merkapide eta Mattin Berrogain.

Buhame jauna: Xabi Etxegoinberri.

Buhameak: loic Casteigs, Ximun Loustau eta Clément Queheillalt.

Hartzak: Paxkal Barreix, Kevin Strauch Carrof eta Xavier Daguerre.

Kabana: Benat Etxegoinberri.

Kauterak: Antton Negueloua, Petti Iratzabal eta Michel Jarragoien.

Belargileak: Clea Berrogain, Maiana Etxhegoinberri, Thérèse Moustrou, Maider Barreix eta Mailis Larragnegui.

Bedeziak: Mathieu eta Benoit Chimix.

Dantza maisua: Peio Bedekaratz.

 

Informazioa

Zuberoako maskaradak 2019 egutegia

Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude