Larunbatean aurkeztu zuen Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, 2020-2021 ikasturterako programazio berria. Ohiko magazinetaz gain, 43 irratsaio propio eskainiko ditu Hala Bedik, internet bidez eta 107.4 FM eta 107.7 FM kanaletan.
Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, larunbatean aurkeztu zuen ikasturte berrirako programazioa Aiztogile kaleko Hala Bedi Tabernan. Eguerdiko 11etan hasita, ikasturteko nobedadeak ezagutzeko gonbidatuz betetako zuzeneko irratsaioa egin zen tabernatik bertatik. Eta gauean, Jimmy Jazz aretoan No Name: Tiriti!, Lepora eta Haizea x Ningra x Dj X taldeen kontzertuak izan genituen eguna borobiltzeko.
Ohiko magazinez gain, Hizpide, Suelta la Olla, Zebrabidea, 43 irratsaio propio egongo dira entzungai irratiaren bi kateetan: Hala Bedi Bat kate elebidunean (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan) eta Hala Bedi Bi-n, euskara hutsezko katean (Online eta laster uhinetan). Irratsaio horietatik 13 euskaraz izango dira, 29 gazteleraz eta beste bat galegoz.
Gainera, Arrosa sareari esker Euskal Herriko beste irrati batzuetan ekoitzitako 11 irratsaio ere entzun ahal izango dira gure uhinetan.
Orotara zazpi irratsaio berri batu dira Hala Bediren uhinetara: