40 urtez etxea partekatu duten lau emakumeri ez zaie aitortzen familia izaera

  • Etxea, gastuak, aktibismoa eta bizitza partekatzen 40 urte daramatzate, baina legeak ez die loturarik aitortzen. “Aldarrikatzen dugu ez dagoela familia ulertzeko modu bakar bat, eta zoriontsuago egiten gaituen eredua aukeratu behar dugula bakoitzak”.


2020ko urtarrilaren 21ean - 15:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Petra, Marta, Juana eta Pepa dira Les Noies del Carmel dokumental estreinatu berriaren protagonistak. 1970eko hamarkadan jarri ziren elkarrekin bizitzen (hasieran zortzi ziren) eta batera iritsi dira zahartzarora. Lauetako bat gizon batekin ezkonduta dago, baina hori ez da eragozpena.

Etxeko diru-sarrerak bateratzen dituzte (baita lauetakoren bat langabezian egon denean ere) eta etxe irekia da eurena: ezagunek, errefuxiatuek, lagunen seme-alabek… ateak zabalik izan dituzte, lau hamarkada hauetan.

Lauen izenean enpresa bat sortu behar izan dute, etxea enpresa horretako jabetza nagusi gisa jarriz. Hala, lauetakoren bat hiltzen denean saihestuko dute senideren batek eskua sartu ahal izatea partekatua duten etxebizitzan. “Formula legalak bilatu behar ditugu, familia gisa jokatu ahal izateko”.

Muinean, familia eta bizitzeko modu anitzak defendatzen dituzte. Ez dira komunitatean aterpea partekatuz bizi diren bakarrak, baina 40 urteko ibilbidea ez da hain ohikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Familia
2025eko martxoaren 5
Teknologia
Hildakoen txatbotak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!