337.462 euro 11-13 sumarioko epaiketaren gastuei aurre egiteko

  • Presoen aldeko lana egiteagatik auzipetutako 47 lagunek epaiketak dakartzan gastuen aurreikuspena jakinarazi du. 337.462 euro orotara, 7.180 auzipetu bakoitzeko. Elkartasun ekonomikoa bideratzeko kontu korrontea zabaldu dute.


2019ko ekainaren 13an - 14:48
Auzipetuen prentsa agerraldia, irailaren 16ko manifestazio nazionala aurkezten. Argazkia: sustatu.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espetxearen mehatxua ez da 11-13 sumarioan auzipetutako pertsonen kezka bakarra irailaren 16an Espainiako Auzitegi Nazionalean hasiko den epaiketari begira. Auzipetuek hiru hilabete eman beharko dituzte Madrilen bizitzen astegunetan. Ohikoan altuak izaten diren gastuak biderkatzea dakar horrek.

Estuasun egoerak

Aurretik ere antzeko egoerei aurre egin dioten euskal herritar asko egon direla gogoratzen dute auzipetuek komunikabideei igorritako prentsa oharrean: “Orain gu gara ataka horretan gaudenak,laguntza eske gatozenak”

Auzipetuetako askok epaiketaren gastuei indibidualki aurre egiteko arazoak izango lituzketela nabarmendu dute ere. “Langileak gara. Hori gutxi ez eta epaiketa honek gure bizitza laboralean ere eragin handia izango duela gauza jakina da. Madrilerako joateko eszedentziak, lizentziak edota opor egunak eskatu beharko ditugu, eta langabezian daudenek arazo handiak edukiko dituzte, hemendik eta epaiketa amaitu arte, soldatapeko lan bat aurkitzeko”.

Gastuen azalpen zehatza

Auzipetuek gastuak atalka banandu eta publiko egitea erabaki dute, zenbatekoaren handia ulertarazteko nahian. Hona eman dituzten datuak: Gastu juridikoa (abokatuak eta prokuradoreak): 236.440 euro; garraioa (auziperatuak, abokatuak, lekukoak): 28.950 euro; estantzia (auziperatuak eta lekukoak): 72.072 euro.

Denera 337.462 euro izan litezke beraz, auzipetu bakoitzeko: 7.180 euro. Ekarpen guztiak “ongi etorriak eta bihotzez eskertuak” izango direla diote.


Irakurri gehiago: 11-13 sumarioa Politika Epaiketak
11-13 sumarioa kanalean gehiago
2019ko irailaren 20
Ibon Meñika Orue-Etxebarria (11/13 makroepaiketako auzipetua):
"Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...