33 urte bete dira Mikel Zabalza Guardia Zibilaren eskuetan desagertu zela

  • Altzako Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kideek salatu dute, Zabalzaren hilketaren benetazko egileek “ixilik” segitzen dutela, arduradun politikoek zigorrik gabe eta epaileak gertakarien inguruko inpunitatea babestuz.


2018ko azaroaren 26an - 10:39
Mikel Zabalzaren omenezko monolitoaren aurrean, aurreskua dantzatzen.

33 urte pasa dira, Altzako bizilaguna zen Mikel Zabalza orbaiztarra Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunen buruan Bidasoa ibaian hilik agertu zenetik. Mikelekin batera, Idoia Aierbe neskalaguna, bi anai eta lehengusu bat, eta Jon Arretxe oreretarra ere atxilotu zituzten. Tortura “ikaragarriak” jasan zituztela salatu zuten arren, Zabalzak ez bezala, Intxaurrondoko koarteletik bizirik irtetzea lortu zuten.

Espainiako Estatuak oraindik ere ez ditu biktima bezala aitortu eta operazio hura zuzendu zuen Enrique Rodriguez Galindo generala kondekoratua izan zen. Orduko iturri ofizialen arabera, Zabalza ihes egiten saiatu eta ito egin zen Bidasoa ibaian. Mikelen senide eta herritarrek ostera, “hil arte” torturatua izan zela badakitela azpimarratu dute.

Mikel Zabalza Gogoan plataformatik adierazi dutenez, “herriak torturatzaileen, agintari militar, politiko eta judizialen Mikelen erahilketarekiko duten arduraren aitortza behar du, hortik etorriko dira egia, justizia eta erreparazioa haren senideentzat”.

Donostiako Udalak Zabalza biktima bezala onartu duen arren, Giza Eskubideen Batzordeak Mikel eta Idoiaren senideekin, Dbus-eko langileekin eta Herri Ekimenarekin egindako bileran harturiko konpromisoak bete ez dituela eta bidalitako bilera proposamenei ez diotela erantzun salatu dute plataformako kideek.

Herri ekimenetik jakinarazi dutenez, “herriak, zuekin edo zuek gabe, Mikel Zabalzaren memoria sustatuko du eta haien senideei elkartasuna eta maitasuna eskeiniko die, Mikel eta torturatu guztientzat egia, justizia eta erreparazioa lortu arte”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude