26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

  • Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


2024ko martxoaren 12an - 15:42
Azken eguneraketa: 2024-03-13 09:14
Garcés, Zuerako espetxean bere gurasoekin, 2018an. Aita 2019an hil zen. Argazkia: familiak utzia.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iñaki Garcés Beitia 1987 eta 1990 urteen artean egon zen preso lehenbiziko aldiz. 1998an Guardia Zibilak atxilotu zuen berriz ere, Gasteizen, eta inkomunikazio aldian torturatu zutela salatu zuen. Auzitegi Nazionalak 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion Arakako (Araba) base militarrean kalteak eragitea, leherkariak edukitzea eta ETAko kide izatea leporatuta.

2018an eman zioten bigarren gradua, eta 2021eko udaberrian euskalerriratu zuten Zuerako espetxetik (Zaragoza, Espainia), Basaurikora (Bizkaia). 2022an eskuratu zuen hirugarren gradua, eta 2023ko martxoan baldintzapeko askatasuna.

2020ko abenduan, 2715 zenbakian, Espetxea COVID-19 garaian: Euskal presoen bizipenak lehen pertsonan, erreportajea argitaratu zuen argiak, pandemia garaian espetxeetan bizitakoak deskribatzen zituzten lau euskal preso politikoren gutunak oinarri hartuta. Gutun horietako bat Garcesena zen, eta bertan, Krisialdia gainditu ondoren, bidean galdutako eskubide eta bizi baldintzen artean zeintzuk berreskuratuko ditugu? titulupean, pandemiaren testuinguruan presoek zein beren senideek galdutako eskubideez mintzo zen, besteak beste. Hemen irakurri daiteke erreportajea, eta hemen Garcesen gutuna osorik.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...