25. Bertsoaroa hasiko da ostegunean, Iruñean

  • "Jota heretikoak: Nafarroa hegoaldeko bertsolaritza" Jose Mari Esparzak emango duen hitzaldiak irekiko du 25. Bertsoaroa. Nafarroako Bertsozale Elkartearen ekimenez, eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean, hiru bertso saio egingo dira azaroaren 12 artean, eta aurten ere ez da faltako formato bereziko emanaldirik, adin eta joera anitzen gozagarri: txotxongiloak eta bertsoa uztartzen dituen "Hor konpon Marianton" ikuskizuna, "Bertsolaritzaren Sekretuak: isilduriko emakumeen historia" eta 2ZIO rap talde lapurtarraren kontzertua.


2015eko urriaren 21an - 07:45

Bertsoaroa zikloaren 25.edizioa ospatuko da aurtengo udazkenean Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen ekimenez, eta Iruñeako Udalarekin elkarlanean. Urriaren 22an emango zaio hasiera programazioari, Jose Mari Esparzaren hitzaldiarekin. “Jota heretikoak: Nafarroa hegoaldeko bertsolaritza” izenburupean, jotek inprobisazioarekin izan duten harremanaz mintzatuko zaigu. Kondestablearen Jauregiko Civivox hitzaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.    

Urriaren 24an, txotxongiloak bertsotan

Iruñeko Udalaren euskarazko haur programazioaren baitan, “Hor konpon Marianton” emanaldi berezia eskainiko da. Oskar Estanga eta Hodei Unzuetaren eskutik umorea, bertsoak eta txotxongiloak nahasten dituen haurrentzako emanaldia izango da ikusgai. Civivox Mendillorri zentroan bi pase eskainiko dira; 12:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena.

Urriaren 27an berriz, “Bertsolaritzaren Sekretuak: isilduriko emakumeen historia”

Emanaldia aurkeztuko da, Kondestable Jauregiko Civivox patioan arratsaldeko 19:30ean. Jokin Labaien, Oskar Estanga, Hodei Unzueta eta Idoia Nobleren eskutik, emakume bertsolariek historian zehar egindako lanak eta bizitako egoerak narrazioz, bertsoz eta musikaz erakutsiko dizkigute.

Urriaren 29an, bertso-saioa

Ohikoa den gisara, Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita. Oholtza gainean sei bertsolari: Julen Zelaieta, Julio Soto, Eneko Fernandez, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Aurkezle lanetan berriz, Fernando Anbustegi.

Azaroaren 3an, bertsolari gazteen bertso-saioa

Aurtengoan Kondestable Jauregiko Civivox patioan eginen da eta seikotea bertsolari nafarrek osatuko dute: Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Ioar Tainta, Mikel Lasarte eta Alazne Untxalo ariko dira kantuan. Joseba Beltza izango da aurkezlea.

Azaroaren 5ean, rap emanaldia

2ZIO talde lapurtarraren rap emanaldia eskainiko da Zentral aretoan, arratsaldeko 19:30ean hasita. Taldea osatzen duten Odei Barroso, Gorka Rodriguez eta Jo Olascuagak Bideak izeneko bigarren diskoa aurkeztuko digute.

Azaroaren 12an, azken bertso-saioa

Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian arratsaldeko 20:00etan honako sei bertsolariak ariko dira kantuan: Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Jon Maia. Alaitz Rekondo izango da aurkezlea.

Emanaldi guztiak doakoak dira Iruñeko Udalaren haur programazioko “Hor konpon Marianton” emanaldia salbu (3€). Gurutzeko Plazako bertso-saioetarako berriz gonbidapenak banatuko dira, saioak hasi baino ordubete lehenagotik. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude