24 orduan izan diren bi sexu eraso salatzera dei egin dituzte herritarrak

  • Zorrotzaurren eta Boluetan joan den asteburuan bi emakumek jasandako sexu erasoak publikoki gaitzesteko deia egin du bai Deustuko PARE talde feministak bai Bilboko Udalak. Hitzordua bihar, asteazkena, izango da 19:30ean, Deustun, Frank Gehry zubi ondoan, IMQ klinika parean. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 25an - 11:34

Igandeko Zorrotzaurreko erasoa ikertzen dabiltza oraindik ere, eta ondorioz, poliziak ez du informazio askorik eman. Erasotutako emakumeak abusuak jasan zituela eta zauritu egin zutela eman dute jakitera. Bi gizon atxilotu dituzte erantzule gisa.

Bestalde, Boluetan sexu erasoa jasan zuela salatu du 17 urteko neska batek. Larunbatean 22:00ak aldera izan zen erasoa, neskak adierazi duenez, aparkaleku batetik gertu. Ertzaintza gertatutako ikertzen ari da.

Bi eraso hauen aurrean, Bilboko Udaleko alderdi guztiek adierazpen bateratu bat kaleratu dute "sumindura" agertzeko. Deustuko PARE talde feministak mobilizazioa deitu du bihar, urriak 26, asteazkena, 19:30ean, auzoko Frank Gehry zubi ondoan. 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude