24 antzezlan aurkeztuko dituzte aurtengo Gazte Antzerkien Topaketan

  • Maiatzaren 16tik ekainaren 15era egingo da 33. Gazteen Antzerki Topaketa Donostian. Donostia Gazteriak antolatu du Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturaren laguntzarekin, eta helburua pandemiaren ostean ere “gazteek eta antzerkiak bizirik jarraitzen dutela erakustea da”.


2022ko maiatzaren 4an - 08:59
Argazkia: Donostiako Udala
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Deialdia hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu zitzaien otsailean, eta guztira 24 taldek eman dute izena. Gehienak donostiarrak badira ere, Oiartzun, Pasaia, Bilbo eta Iruñeko jendea ere animatu da parte hartzera.

Taldeak bi kategoriatan banatu dituzte, adinaren arabera. Junior kategorian (14-18 urte bitartekoak) hamasei talde arituko dira, eta senior kategorian (18-30 urte) zortzi talde. 24 lan horietatik, hamaika euskaraz izango dira eta hamabi gaztelaniaz. Gainera, bat hiru hizkuntzatan interpretatuko da (euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz).

Antzezlanak Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan, Gazteszenan, Lugaritz Kultur Etxean, Kontadores Gazte Zentroan eta Kutxa Kultur Klubean egingo dituzte. Epaimahaikideak Nerea Gorriti, Aia Kruse eta Asier Oruesagasti izango dira, eta sari banaketa ekainaren 18an egingo da.

Sarrerak hiru euroren truke eskuratu ahal izango dira maiatzaren 9tik aurrera, www.donostiakultura.eus webgunean edo obra aurkezten den tokiko leihatiletan. Ikusi hemen programazio osoa.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.