23,3 milioi euro baino zerbait gehiago ari da galtzen Tubacexeko zuzendaritza

  • Galera esanguratsuak izan dituen arren, 220 milioi euroko likidezia mantendu du Tubacexek, eta gero eta eskaera gehiago jasotzen ari da. Eskaera horiei heltzeko, baina, greba amaitu beharko du multinazionalak.

Estrategia aldatu du Tubacexeko zuzendritzak azken egunetan, autobusak lantegietara bidaliz berriz. Argazkia: @tubace_xen

2021eko uztailaren 28an - 10:29
Azken eguneraketa: 12:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurten lehen seihilekoan izan dituen emaitza ekonomikoak helarazi dizkio gaur Tubacexek Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari. Hedabide gehienek honako datu hau nabarmendu dute titularrean: multinazionalak 23,3 milioi euro galdu dituela urte hasi zenetik hona. Baina, zer dago datu horren atzean?

Ezer baino lehen, aipatu beharra dago enpresa handien emaitza ekonomikoak tentuz hartu behar direla, eta are gehiago Tubacexekoak. Izan ere, enpresako sindikatuek behin baino gehiagotan salatu dute zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza egin izan duela, Aiaraldeko fabrikak errentagarriak ez direla irudikatzeko, besteak beste. EAEko Auzitegi Gorenak kaleratzeen aurka ateratako epaietan ere agerian geratu zen enpresak galerak puztu egin zituela kaleratzeak justifikatzeko (aurten eginiko kaleratzeen kalte-ordainak 2020. urteko gastuetan kontabilizatu zituen, adibidez). 

Grebaren eragina emaitzetan

Tubacexeko zuzendaritzak osatutako txostena irakurriz gero, gauza batek deitzen du arreta: “greba” hitza ez dela inon aipatzen. Hala ere, zeharka bai aitortzen dela Aiaraldeko langileen borrokaren eragina. Izan ere, dokumentuan aipatzen denaren arabera, multinazionalaren munduko lantegi guztietan murriztu da ekoizpena, baina ekoizpen jaitsiera horrek “eragin berezia” izan du Aiaraldeko lantegietan, taldeak abiatutako berregituraketa prozesua (hau da, kaleratzeak) “ebazpenaren zain” daudelako, eta “jardunera itzultzea” falta delako. 

Dena den, Jesus Esmorisek bukatutzat eman du berregituraketa prozesu hori, eta guztira 30 milioi euro baino gehiago aurreztu dituztela nabarmendu du, mundu osoan 500 langile kaleratuta.  

Tubacexeko kontseilari delegatuak defendatu du “trantsizio energetikorako” prestatzea izan dela berregituraketaren helburu nagusia, baina deigarria da jarraian aipatzen duena: gasaren ustiaketak “funtsezko papera” jokatuko duela trantsizio energetiko horretan, "energia garbien" bila, hori guztia energia mota hori batere berriztagarria eta ekologikoa ez den arren (kontuan hartu beharra dago Tubacexek gasaren sektorera bideratzen dituen hodietako asko frackinga egiteko erabili izan direla).

Hau da, Tubacexek ez du, momentuz, aparteko trantsizio energetikorik proposatu, baina aitzakia hori baliatu du kaleratzeak justifikatzeko. Laburbilduta, gasaren merkatuan zentratzea bada zuzendaritzak asmatu duen plan estrategikoa Gas&Oil sektoreko ustezko krisialdiari aurre egiteko, ez dirudi hausnarketa oso sakona egin duenik.

Finean, aipatutako "plan estrategiko" hori, akziodunen batzarrean zein hainbat txostenetan konponbide miragarritzat jo dutena, ehunka kaleratze egitean oinarritu da bakarrik, eta beste guztia marketing hutsa baino ez da izan.

Horrela ulertu dute askok, ezin baita beste modu batean azaldu ustezko egoera kritikoan dagoen enpresa baten akzioek gora egitea azken hilabeteetan, multinazionalak berak aitortzen duen moduan.

220 milioi euroko likidezia eta eskaera gehiago

Baikor azaldu da Esmoris datozen hilabeteei begira. “Eskaeren sarrera handitzen ari da, diru-zorroa hazten ari da eta ekoizpen-jarduera berreskuratzen ari da unitate guztietan”, nabarmendu du zuzendaritzako kideak, “horrekin guztiarekin, urtearen bigarren zatian emaitzak pixkanaka hobetzea espero dugu, eta 2022an susperraldi esanguratsuagoa egotea aurreikusten dugu”. 

Baikor azaldu da Esmoris datozen hilabeteei begira, eskaera kopurua handitzen ari delako

Horrez gain, beste gauza bat ere azpimarratu du Tubacexek emaitzen txostenean: 190 milioi euro dituela kutxan, eta 220 milioi euroko likidezia duela guztira. Enpresaren kalkuluen arabera, 2025ra urtera bitarteko zor guztiak ordaintzeko haina diru da hori.  Eta aintzat hartu beharra dago zorrak handitu direla egindako kaleratzeen kalte-ordainak kitatzeko.

Denbora falta eta presak

Beraz, dirua eta eskaerak baditu, zer da Tubacexi falta zaiona? Langileak. Zentzu horretan, jarrera aldaketa sumatu daiteke zuzendaritzan. Maiatzean Esmorisek langileei bidalitako gutunean, kontseilari delegatuak iradokitzen zuen enpresak eutsi ahalko ziola grebari datorren urtera arte (hau da, Madrilgo Auzitegi Gorenak kaleratzeen epaien aurkako helegitea ebatzi arte). Baina, azken egunetako jokaldiak ikusita, presa sartu zaiela dirudi. 

Eta ez da kasualitatea. Abuztua hastear dago, eta hilabete hori funtsezkoa da Aiaraldeko lantegien jardunean, makinen mantenua egin eta ikasturte hasierarako dena prest uzteko. Gainera, lan horiek are handiagoak dira orain, makinek urte hasieratik daramatelako geldirik. Hala aitortu du zuzendaritzak berak greban zehar langileei bidalitako gutunetan. 

Horrez gain, aipatu beharra dago langileek oporrak hartzeko eskubidea dutela, greban ez baitituzte baliatu. Ondorioz, nahiz eta greba bukatu bat-batean, aisialdi egun horiek hartzeko eskubidea izango lukete, ekoizpena izoztuta.

Dirua baino, denbora da Tubacex galtzen ari dena, eta hortik etorri daiteke azken egunetan izan duen estrategia aldaketa: Lantegiak abandonatuta izatetik, normaltasun itxura eman nahi izatera pasa da, nahiz eta horretarako autobusak eta dozenaka polizia erabiltzera itzuli behar izan den. Normaltasun itxura hori ematen lagundu dute baita Eusko Jaurlaritzak eta EITBk, besteak beste, langileak lanera itzuli direla aipatuz atzoko Teleberrian, argi eta garbi gezurra denean. 

Dena dela, estrategia aldaketa horrek ez du arazoaren erroa aldatzen: Esmorisen aurreikuspen baikorrak betetzeko, zuzendaritzak grebarekin amaitu beharko du nahitaez, eta laster. Horretarako, bi bide ditu: orain arteko intoxikazio eta higatze estrategiarekin jarraitu eta langileen batasuna lehertzen saiatzea, edo langileek gatazkaren hasieratik egindako eskaerari men egitea: kaleratzerik egongo ez dela ziurtatzea, ez orain ezta hemendik urtebetera. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Eguneraketa berriak daude