2045erako kontsumoa erdira jaistea eta sortzen den guztia berriztagarria izatea proposatu du EH Bilduk

  • “Euskal Herrirako energia estrategia” aurkeztu du EH Bilduk larunbatean Bilbon. 2045erako klima neutraltasuna lortzea proposatzen du, energia kontsumoa erdira murriztuz, autohornikuntza %75era igoz eta bertan sortzen den energia guztia berriztagarria izanik. “Eraldaketa ekosozial” sakona ekidinezina da, koalizioaren ustetan.

Bilbon aurkeztu du EH Bilduk bere proposamena. Argazkia: EH Bildu

2022ko azaroaren 28an - 11:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mikel Otero legebiltzarkideak gidatu du EH Bilduren estrategia energetikoa zehazten duen planaren lanketa, eta berak eta Pello Otxandiano Programa Zuzendariak aurkeztu dute mamia. Aurretik hitza hartu du Arnaldo Otegi koalizioaren koordinatzaile nagusiak.

“Ziurgabetasuna” hainbat aldiz aipatu dute aurkezpenean: mundu mailakoa, klimatikoa, politikoa, edo energiaren eremukoa. Baina proposamen eta aurreikuspen ahalik eta zehatzenak egiteko ahalegina egin dutela azaldu dute, ziurgabetasunak handiak izanik ere eraldaketa sakona ekidinezina dela iritzita. "Posible den kontsumo murrizketa guztia; beharrezkoak diren energia berriztagarri guztiak", laburbildu du Otxandianok EH Bilduren apustu politikoa.

Kontsumoa murriztu, berriztagarriak garatu

2045 urtean jarri du ortzi muga koalizioak, eta urte horretarako hiru helburu nagusi ezarri ditu. Batetik, klima neutraltasuna lortzea, emisio kutsakorrak 1990. urtearekin alderatuta %90ean murriztea eskatzen duena. Bigarrenik, energia autohornikuntza %75ekoa izatea. Koalizioak txostenean jasotako datuen arabera, kontsumitzen dugun energiaren %85 kanpotik dator egun. Hirugarren helburua litzateke 2045erako Euskal Herrian sortzen den energia guztia berriztagarria izatea (egun %14a da). Helburu horiek eraldaketa ekonomiko, sozial eta kultural sakona eskatzen dute, “Munduan egoteko beste modu bat”, EH Bilduko ordezkarien izenean.

Trantsizioaren bilakaera honela irudikatu du koalizioak:

EH Bilduren txostenak jasotako datuekin osatutako koadroa.

Berriztagarriak ezartzeko moduez

Energia berriztagarrien hainbat proiektu eztabaida handiak eragiten ari dira azken hilabete eta asteetan, horren adibide nagusia litzateke egun Statkraft enpresak bultzatzen dituen parke eolikoak Gipuzkoan eta Araban. Eskala txiki, ertain eta handiko proiektuak uztartu beharko direla defendatzen du EH Bilduren proposamenak, eta zenbait irizpide finkatu ditu proiektuak garatzeko orduan.

Euskal Herri osorako plangintza bat zehaztea proposatzen du koalizioak, eta horrek mugak jartzea “eskualdez gaindiko eskalako energia berriztagarria sortzeko proiektuei, lurraldean eragin itzulezinak sor ditzaketenean”. Baztertu egin beharko lirateke, “ingurumen eta kultura balio berezia” duten zonaldeak, eta “lurraldearen saturazioa”. Zehazkiago, baztertu beharko lirateke: “Gune Natural Babestuen Sarea, Interes Bereziko Eremuak eta interes komunitarioko hegazti nekrofagoentzako Elikadurarako Babes Zonak; balio agrologiko handiko labore-lurrak; lurraldean dauden beste elementu batzuk, balio estrategikoko lurralde-ondaretzat hartzen direnak”.

Lankidetza publiko-pribatu-komunitarioa

Eskala ezberdineko proiektu horiek guztiak gauzatzeko, ekimen publikoa, pribatua zein komunitarioa, denak beharrezkoak jotzen ditu EH Bilduk. Erakundeetatik bultzada politiko eta ekonomiko indartsua ezinbestekoa izango dela iritzi dio, besteak beste energia sarea elektrifikatzeko eta “biltegiratzeko” azpiegiturak sortzeko. Azpimarratu du azpiegitura horien jabetza publikoa izan behar duela.

 

Hemen larunbateko aurkezpen osoa ikusgai:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


Trantsizio energetikoa deseraikitzen

Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa

Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu

Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Eguneraketa berriak daude