170.000 euroko isuna Michelinentzat, langile baten heriotza eragin zuen segurtasun-neurri falta egotzita

  • Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak “oso larritzat” jo ditu prebentziozko segurtasun-neurrien gabeziak. 2018ko abuztuan istripuz hil zen Antonio Miguel Parra langilearen heriotzaren erantzukizunak ere zehazteko daude.


2019ko urtarrilaren 22an - 11:52
Argazkia: @halabedi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak 170.000 euroko isunarekin zigortu ditu Michelin eta Ferrovial enpresak, langile baten heriotza eragin zuen segurtasun-neurri murritzengatik, Hala Bedik informatu duenez. Jorge Romero behargina 2016ko urrian hil zen Gasteizko Michelinen lantegian baldintza prekarioetan mantenu lanak egiten ari zela.

ESK sindikatuak salatu duenez, “azken bi urteetan guk eta Ferrovial enpresak Lan Ikuskaritzari erraztu dizkiogun informazio eta datuak gezurtatzen saiatu da Michelin”. Hala ere, “trikimailu guzti hauek alferrikakoak” izan direla eta “zigorra irmoa” dela gaineratu du.

“Ebidentziak gezurtatzen erabili dituzten indarrak langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko gorde izan balituzte, azken bi urteetan izan diren istripuak saihestuko lituzketen agian” adierazi dute sindikatuko kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!