Itxaron zerrendetan gelditu diren familiei, hiriarekin muga egiten duten udalerrietako plaza libreen eta beste aukera batzuen berri emango zaie.
Haur Eskoletako Gurasoak taldeak adierazi duenez, 165 familia euskararik gabe geldituko dira Iruñean hurrengo ikasturtean, behin-behineko zerrenden datuen arabera. Beste hainbat familiak gaztelaniara jotzen jarraitzen du etsita, euskarazko plaza bat lortzea zaila ikusten duelako eta geografikoki gaizki banatuta daudelako. “Hala ere –diote guraso taldetik– oraindik ere, euskara eskatzen da, baita onartzeko aukerak oso murritzak diren lekuetan ere”.
Bereziki Iruñeko hegoaldean omen da larria arazoa, “non zenbait haur-eskola topa daitezkeen bata bestearen ondoan, horietako bakar bat ere ez euskarazko murgiltze eredukoa”. Elkartearen ustez, haurren euskalduntzearen bidea nahita trabatzen ari dira, “familiek euskararen eskariari uko egitea eragin nahi dute. Badakite urte gutxiko tartea dela, kontziliazio arazoak daudela, hurbiltasuna lehenesten dela... Eta badakite ere, trabekin euskararen transmisioan eragiten ari direla. Euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, hezkuntza arautuan presentzia eta murgiltzea eskatzen du, baita etxean ikasita ere, eta are gehiago adin tarte horretan, non oso oinarri sendoak ezartzen diren ikaskuntza mota askotan, besteak beste, hizkuntzaren barneraketan”.
Horregatik, familiei eskatzen diete ez dezatela atzera egin eta joan daitezela informatzera antolatu duten bilerara. Haur Eskoletako Gurasoak informazioa biltzen ari da Iruñearekin mugakide diren udalerrietako haur eskola publikoetako plaza libreei buruz, beste aukera batzuekin batera, eta horren guztiaren berri emango dute Txantrea auzoko Auzotegin (Etxarri Aranazko kalea), maiatzaren 18an 18:00etan; bertaratzea baieztatu beharko da helbide honetara idatzita: hegurasoak.harrera@gmail.com.
Era berean, salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalak baino plaza gutxiago eskaintzen ditu eta ez du euskarazko murgiltze ereduko zentrorik eskaintzen: “Bada garaia alderdi euskaltzaleek sinatutako Gobernurako Programa-Akordioan agertzen den eredu mistoen promozioari uko egiteko”.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]