1615eko euskal baleazaleen triskantzaz dokumentala egingo dute


2015eko apirilaren 20an - 11:52
Lesbók Morgunblaðsins astekarian “Espainolen sarraskiaz” 1996an agerturiko irudikapena.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ander Arrese eta Beñat Iturriotz arkeologoak eta Eñaut Tolosa dokumentalgilea Islandiara abiatuko dira euskal baleazaleen aztarnen bila. Hala, 1615ean arrantzaleek egindako bidaiaren azken egunak berregingo dituzte, bale-ontzien hondarrak aurkitzen saiatuko dira eta bertako adituak elkarrizketatuko dituzte.

Dokumentalaren narrazioak ez-ohiko trataera izango du, marrazki-bizidunen bidez animatuko baita eta garaiko idazle islandiar ospetsua zen Jòn Gudmusson eta triskantzatik ihes egitea lortu zuten kapitainetako bat, Esteban Telleriakoa, izango ditu protagonista.

Dirua biltzeko crowdfundinga antolatu dute. 6.000 euro behar dituzte proiektuak aurrera ateratzeko eta jadanik helburuaren laurdena lortuta dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bale arrantzaleak
Baleen galbiderako lehen kolpea

Lekeitio eta Ondarroa, 1623ko martxoaren 11. Bi herrietako arrantzale kofradiek hitzarmena sinatu zuten biek batera harrapatutako balea elkarren artean banatzeko.


AMERIKA EUSKALDUNEK AURKITU AL ZUTEN?
Nork aurkitu zuen Amerika? Cristobal Colonek, 1492ko urriaren 12an. Edo hori da, bederen, guztiok ikasitako bertsio ofiziala. Baina Europako kostalde atlantiarreko herrietan, Norvegiatik hasi eta Euskal Herriraino kontrakoa defendatzen duenik badago. Eskandinaviarrek euren... [+]

2021-07-21
Kolonizaziorako asmorik ez

XVI. mendearen hasieran –Amerika `deskubritu' berritan beraz– Jacques Cartier itsasgizon frantziarrak, Belle-Isleko itsasartea deskubritu zuen, Ternua uhartea zela erreparatuz. Eta orduan ikusi omen zuen bertan euskaldunak balea nahi beste harrapatzen ari... [+]

2020-05-05 | Goiena
Ternua eta euskaldunen arteko harremanak ikertu zituen Selma Huxley hil da

Euskaldunon iraganean bilatzeko artxiboz artxibo ibilitako ikerlaria zen Selma Huxley Barkham. Euskal Herria eta Kanadako itsas historiaren alorrean lan handia egindakoa. 1973ko uztailean heldu zen Oñatira, artxibo aberatsak erakarrita, eta bertan bizi izan zen 20 urtez,... [+]


Ternuara joan-etorria
MULTIMEDIA - dokumentala

Garai batean Ternuara baleak eta bakailaoa harrapatzera joaten ziren euskal arrantzaleen antzera, arraunlari talde batek burututako Indianoak 2017 itsas espedizioaren nondik norakoak erakutsiko dizkigu Caroline Richter-Boninik eta Eneko Olasagastik zuzendutako... [+]


Elkarrekin-Together
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera bidaiatuko du. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean,... [+]


Euskaldunak eta itsasoak
Ternuako itsasertzetik euskal portuetara

Gure herriaren historia eta memoria beste ikuspegi batetik landu eta garatu asmoz, itsasora begira jarri gara azken urteotan euskaldunok, historiografia handietatik haratago, bestelako iragan baten trazuak arakatuz. Berreskuratzen ari garen memoria honetan ordea, kontakizun... [+]


Balea-arrantza basamortuan

Atacamako basamortuan, zehazki El Medano sakanean, labar-pinturak aurkitu zituzten XX. mende hasieran. Luzaroan aurkikuntza oharkabean pasa zen, baina mendea geroago margolan gehiago aurkitu zituzten: 328 irudi, 74 paneletan banatuta.


2018-01-16 | Itxaro Borda
Furakanetan kulunka

Alberto Santanak Euskal Telebistan eskaintzen duen Baskoniako historia bat sail ederrean, duela gutxi, erakutsi zigun euskaldunok ez ginela jatorriz oso itsaso zaleak. Arbasoek ikasi behar izan zuketen olatuen eta galernen artean irauten. XV. gizalditik hona, Islandiarako... [+]


Teila gorriak eta dabiltzan harriak

Ez hartu harririk, ez teila zatirik, ez lorerik… ezer! Gure zapatilen arrastoa da zapalduko dugun lurrean utziko dugun bakarra. Ez egin harri pilarik, etorkizuneko arkeologoen lana baldintzatuko duzue eta. Horixe esan zigun Jason Edmundsek ondare kulturalaren zaintzaren... [+]


Historiarik ez duen denborari begira

Bertaratutako euskaldunek Gran Bahia deitu zioten duela mende asko Ternua eta Labrador kasik bateratzen diren Belle Isleko itsasarteari. Arrantzaleek ustezko badia erraldoiaren sarrerako penintsula eta irla-artean ezarri zituzten baleak ehizatu eta euren olioa ateratzeko... [+]


Ternuatik, ahanztura eta ausentziez

Europako ontziak Ternua eta Labradorreko kostetara baleak eta bakailua arrantzatzera etortzen hasi zirenean, duela jada bost mende, ba omen zen Atlantiar kostetako badiatan nolabaiteko ohore kode bat. Galeoi edo ontziak leku bat hartu eta izendatzen bazuen, beste inork ezingo... [+]


2017-02-02 | Reyes Ilintxeta
Iratxe Andueza, ikerlaria
"Uste baino lotura handiagoa izan dugu Kanadako herri indigenekin, aspaldi-aspalditik"

Kanadan dabil Iratxe Andueza. Euskal arrantzaleek  XVI. mendean hara eramandako tresnak aztertzen ari da. Euskara-algonkinoa pidgina gertutik ezagutzeko aukera izan du. Orain indigenok nola bizi diren ere badaki, eta ezin egin balorazio onik.


2016-07-14 | Gipuzkoa Kultura
1615eko euskaldunen sarraskia Islandian
MULTIMEDIA - solasaldia

Albaolako kide Xabier Alberdi Lonbideren hitzaldia, Gipuzkoako Historialari Elkartea eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatuta (2016-06-07).


2016-05-09 | Gaizka Izagirre
'Euskal balezaleen triskantza' dokumentala maiatzaren 12tik aurrera ikusi ahalko da

Euskal balezaleen triskantza duela ia laurehun urte jazo zen hilketa ikertzea helburu duen dokumentala da. Txuri eta beltzik gabeko istorio bat, zuria esateko hamaika hitz dituen herrian.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.