Ternua eta euskaldunen arteko harremanak ikertu zituen Selma Huxley hil da

  • Euskaldunon iraganean bilatzeko artxiboz artxibo ibilitako ikerlaria zen Selma Huxley Barkham. Euskal Herria eta Kanadako itsas historiaren alorrean lan handia egindakoa. 1973ko uztailean heldu zen Oñatira, artxibo aberatsak erakarrita, eta bertan bizi izan zen 20 urtez, lau seme-alabekin. Oihana Elortzak landu du erreportajea Goienan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 05an - 08:16
Selma Huxely Barkham, Oñatin dagoen Gipuzkoako Protokoloen Artxiboan 2017an. Argazkia: Goiena.

Ordu asko egin zituen Selma Huxley Barkham ikerlariak Oñatiko artxiboan. Hain zuzen historialari kanadarrak aurkitu zituen Oñatin XVI. mendean Kanadan hondoratu zen San Juan baleontzi euskaldunaren gaineko dokumentuak, egun Pasaiako Albaola itsas kultur faktorian egiten ari diren erreplikaren jatorrizko itsasontzia.

Kanadako Gobernuak emandako beka batekin etorri zen Oñatira Kanada eta Euskal Herriaren arteko harremana, itsasoari lotutakoa, aztertzera. "Arrasto bati heldu eta ikerketako muturreraino heldu zen; ikerketa sakona egin zuen. San Joan Bataiatzailearen itsasontziaren kokagune posible bat topatu, egiaztatu, Kanadan aztarnategiak topatu... benetako ikerketa egin zuen emakume horrek. Gainera, gaur egungo baliabiderik gabe", dio Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoko arduradun Ramon Martinek. Haren lanaren garrantzia ere azpimarratu du Martinek: "Ikerketa honi esker ezagutzen ditugu Albaolan egiten ari diren San Joan Bataiatzailea itsasontzia. Ternua hitza bere ere ordutik da ezaguna. Gainera, Selma-ren lanak erakutsi du ikerketa historikoak eragin soziala izan dezaleela".

Oñatira bisitan etortzen zenean artxiboan egiten zuten topo beti Selmak eta Ramonek: "Oso emakume kementsua zen. Eta ikaragarri apala. Asko zekien, baina izugarrizko umiltasunez aritzen zen hemen gurekin. Haren seme Michael-ekin harrema mantentzen dugu eta harekin ere gogoratu gara albiste tristea hau jakitean".

Selma Huxley beka

Oñatiko Udalak omenaldia egin zion duela lau urte. Horrez gain, Historia genero ikuspegitik ikerketa bekari Selma Huxley izena jartzea erabaki zuen Oñatiko Udalak. Aurten bigarren proiektu bati eman diote beka hori: Jone Arrazolak eta Miren Arangurenek aurkeztutako "Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista 1950-2020" lanari. Lehenengoa, Jone Arrazolak eta Irati Garaik egindako "Oñatiko emakumiak errekautan" izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bale arrantzaleak
Baleen galbiderako lehen kolpea

Lekeitio eta Ondarroa, 1623ko martxoaren 11. Bi herrietako arrantzale kofradiek hitzarmena sinatu zuten biek batera harrapatutako balea elkarren artean banatzeko.


Euskaldunak eta itsasoak
Ternuako itsasertzetik euskal portuetara

Gure herriaren historia eta memoria beste ikuspegi batetik landu eta garatu asmoz, itsasora begira jarri gara azken urteotan euskaldunok, historiografia handietatik haratago, bestelako iragan baten trazuak arakatuz. Berreskuratzen ari garen memoria honetan ordea, kontakizun... [+]


Balea-arrantza basamortuan

Atacamako basamortuan, zehazki El Medano sakanean, labar-pinturak aurkitu zituzten XX. mende hasieran. Luzaroan aurkikuntza oharkabean pasa zen, baina mendea geroago margolan gehiago aurkitu zituzten: 328 irudi, 74 paneletan banatuta.


Eguneraketa berriak daude