Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste 30 bat udalerritan egin dituzte pentsio publiko eta duinen aldeko mobilizazio jendetsuak. Borrokan jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute.
Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bizirik dirauela argi geratu da asteburu honetako mobilizazioetan. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean antolatutako manifestazioetan, Espainiako Estatuko gobernuari hainbat eskaera egin dizkiote: “2010eko eta 2012ko lan-erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen alderdi atzerakoiak indargabetzea eta Kongresuan iragarritako murrizketa berriei uko egitea”.
Berria egunkariak jaso duenez, Toledoko itunak egindako gomendioen aurka egin dute mobilizazioetan. Pentsiodunen aldarrikapen nagusiak baztertu dituztela salatu dute. Jon Fanok, pentsiodunen mugimenduko bozeramaileak, pentsiodunen borrokak “lorpen txikiak” lortu dituela adierazi du, baina protestak jarraituko dutela azpimarratuz, eskatutako aldarrikapen nagusien erantzun irmo bat lortu arte. Sindikatuekin, emakume taldeekin, gazte erakundeekin eta beste zenbait eragilerekin koordinazioa eta elkarlana sustatu nahi du mugimenduak.
Bilboko manifestazioa izan zen garrantzitsuenetako bat. 3.500 lagun inguru hurbildu ziren, Moyua plazan hasi eta ohi bezala, udaletxean bukatu zen. Mobilizazioen deialdiak deszentralizatu egin behar izan dituzte, pandemiaren aurkako neurriak herrien arteko joan-etorriak galarazten dituztelako, ondorioz, 30 herri baino gehiagotan egin dira mobilizazioak. Mugikortasun murrizketak indarrean jarraituko dutenez, Pentsiodunen Mugimenduak Bizkaiko beste herri batzuetan ere kontzentrazioak egiteko deia egin du: Ondarroan, Lekeition, Durangon, Elorrion, Zornotzan, Balmasedan, Portugaleten, Barakaldon, Sestaon, Berangon, Leioan eta Larrabetzun.
Beste erakunde batzuen babesa
Beste hainbat erakunde ere batu ziren Pentsiodunen Mugimenduaren borrokara: Euskal Herriko Gutun Soziala; ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde, Hiru, CNT, CGT eta LSB-USO sindikatuak; Babestu zahar etxetako egoiliarren senideen elkartea; Mugimendu Feministako hainbat plataforma eta Eragin, Ernai, Bilboko GKS, Ikasle Sindikatua, Ikasle Ekintza, Gu ere Bilbo Gara eta GK Bilbo gazte-kolektiboak.
Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.
Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.
Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.
Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]