Momentuz 150 pertsona ezagunen eta 2.000 herritarren atxikimendua jaso du Irtenbidera, etorkizuna askatu idatziak. Sinatzaileek epaiketa salatu eta irailaren 14ko manifestaziorako deia egiten dute.
47ak herrian ekimen herritarrak 11-13 sumarioko makroepaiketa salatzen duen manifestua aurkeztu du. Manifestuak hainbat arlotako pertsona ezagunen atxikimendua jaso du jada: Bernardo Atxaga, Itziar Aizpurua, Juan Jose Ibarretxe, Mikel San Jose, Garazi Murua, Saioa Iraola, Julio Villanueva, Hassana Aalia, Amelia Barquin, Mixel Berhokoirigoin, Alfredo Remires, Oihana Galardi edo Ines Osinaga dira sinatzaileetako batzuk, 150eko zerrenda osatu arte. Sareen bitartez ere zabaldu dute sinatzeko aukera, eta 2.000 herritar baino gehiagok eman dute atxikimendua bide horretatik.
Guztion erronka
47 auzipetuek 601 urteetako espetxe zigor eskariari egingo diote aurre. Manifestua epaiketaz kritiko mintzo da: "47 euskal herritar eta beraien jarduerak zigortu nahi ditu epaiketa honek, lehen bezala orain, lekuz kanpo, garaiz kanpo eta euskal jendartearen bake eta justizia nahietatik kanpo dagoela salatzen dugu".
Euskal jendarteak “aurrera” egin nahi duela dio manifestuak. Horretarako "iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea” ezinbesteko lana litzateke, eta epaiketa kontrako norabidean doa. "Konponbideari begira dagoen herria da hau, aurrera egiten ari den herria, eta ez gaude prest atzera eraman nahi gaituen egoerarik onartzeko".
Etorkizuna eraikitzeko oinarriak "norbanakoen giza eskubideak, eskubide kolektiboak, elkartasuna, enpatia eta elkar bizitza" izan behar dute sinatzaileen iritziz. Bide horretan, epaiketa salatu eta irailaren 14an antolatu den manifestaziora deitu dute. "Bihur dezagun iraganera eraman nahi gaituen epaiketa hau etorkizunerako ate. Irten bidera. Askatu dezagun etorkizuna, guztion erronka da".
Epaiketa, uda ostean
Epaiketa irailaren 16an hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean, eta hiru hilabeteko iraupena aurreikusi du salbuespen epaitegiak. Auzipetuen artean Etxerat, Jaiki Hadi eta Herrira antolakundeetako kideak, presoen abokatuak eta EPPK bitartekaritza taldeko kideak daude.
Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).
11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.
11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.
11/13 makroepaiketan, 47 auzipetuetako bat da Ibon Meñika bizkaitarra, eta hilabeteotan auzipetuen bozeramaileetako bat izan da. 2013an atxilotu zuten Herrira elkarteko beste zenbait kiderekin batera, eta sei urteren ostean eseri zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko... [+]
Astelehen honetako 10:00etan hasi da 47 euskal herritarren aurkako ahozko auzia, baina berehala adierazi dute aldeen arteko akordioa zegoela eta epaiketa eten da.
Irten aurretik, larunbateko manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu dute auzipetuek. Epaiketara soluzioen aldeko mezuarekin doazela adierazi dute, presoen alorrean zein “konponbidearekin lotutako afera ezberdinetan”. 601 espetxe urteko zigorra eskatzen diete... [+]
Irailaren 16an hasiko da epaiketa Madrilen. Iraganeko estrategia errepresiboak atzean uztea eta preso eta iheslari politikoentzako “soluzio agenda bat” eskatu dute auzipetuek. Asteburuan mobilizazioak egin dira haien herrietan.
ELEAK-Libre mugimenduak datorren irailaren 14an Bilbon egingo den 11/13 sumarioko 47 euskal herritar auziperatuen aurkako epaiketa salatzeko antolatu den manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dio euskal jendarte osoari. Makro epaiketak makro erantzuna jaso behar behar du.
Deialdiak biderkatu dira: auzipetuen herrietako ekimenek mobilizazioak deitu dituzte asteburuan. Gehiengo sindikalak kontzentrazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan ostiral eguerdirako. Hilaren 12an Ernaik mobilizatzera deitu du, eta Etxeratek edo Sarek irailaren... [+]
Irailaren 12rako elkarretaratzeak deitu ditu gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko lau hiriburu eta lau heziguneetan. Makroepaiketaren aurka eta auziperatutako lagunekin elkartasunez kalera ateratzeko deia egin diote euskal gazteriari.
Asteazkenean hasi eta larunbatera bitarte, egitarau mardula antolatu dute, “elkartasun uholdea” sortzea helburu. Asteburuan, auzipetuen herrietan mobilizazioak deitu dira Euskal Herri osoan. Irailaren 16an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta... [+]
150 norbanako ezagunek, eragilek eta sindikatuk euren babesa adierazi diote 5ak Gasteizen kanpainari eta Arabako auziperatuei. Patxi Zubizarreta idazleak landu du manifestua eta Jose Angel Cuerda alkatea, Maider Unda, Pou anaiak, Evaristo, Juanito Oiarzabal edo Toti Martinez de... [+]
Irailean ikasturte politikoa hastearekin makroepaiketa berri bat abiatuko da Espainiako Erreinuko Auzitegi Nazionalean. 2007ko 18/98 epaiketaz geroztik euskal herritar gehien epaituko dituen epaiketa da. Baita ere espetxe zigor eskari handienarekin hasten dena: 8 eta 20 urte eta... [+]
Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak,... [+]