Amazonen lantoki batek ateak irekitzen dituenean, nabarmen jaisten da leku jakin horretako langabezia tasa. AEBetako Hego Carolina, Palmetto estatutan, Amazon dagoenetik langabezia tasa %3,5ekoa da. Baina zeintzuk dira langileen lan baldintzak, eta aldi berean, nola eragiten du interneteko salmentetan lehen postuan dagoen enpresak inguruko ekonomian? Lotura uste baino estuagoa da eta langileen soldatei begiratuz gero, eragina negatiboa dela esan daiteke.
The Economistek jaso duenez, Amazonek filial bat zabaltzen duenean, tokiko industriako soldatek, batez beste, % 3 egiten dute behera. Irekiera aurreko hilabetetan, aldiz, soldatek %8 egin ohi dute gorantz. Chesterfielden (Virginia, AEB), esaterako, soldatek %17 egin dute behera aipatutako enpresa martxan dagoenetik.
Beste datu bat: Amazonek filial bat duen eskualde bat Amazonik gabeko beste batekin alderatuz gero, multinazionalaren eragina nabarmenagoa da: antzeko lana duten langileen soldaten arteko diferentzia %10 da. 45.000 dolar jasotzen dituzte urtean Amazonetik salbu dauden langileek; 41.000 dolar multinazional erraldoia ondoan dutenek.
Lan baldintza kaskarrak
Amazonek sareko marka guztiak hautsi ditu azken urteetan. Jeff Bezos, enpresako akziodun nagusia, munduko gizonik aberatsetarikoa egin da internet bidezko salmentei esker. Baina zer dago lantoki bakoitzaren atzean? Nola iritsi da Amazon honaino? The Economistek hainbat adituren hitzak bildu ditu eta bakoitzak bere hausnarketa badu ere, guztiak bat datoz “eraginkortasunaren” faktorea aipatzerako orduan.
Lehiakortasun helburuak bete daitezen, langile bakoitzak behar bezala zehaztuta dauka bere egitekoa. Esaterako, ondasunen bilketaz arduratzen dienek, lanaldi osoko epean 1.000 artikulu baino gehiago jaso behar dituzte eta, batez beste, 24 kilometroko ibilbidea egiten dutela kalkulatzen da. Hau da, langile bakoitzak ahalik eta etekin handiena atera behar du lanegun bakoitzean.
Hala ere, Amazonek soldata baxuagoak ordaintzen dizkie langileei. Adituen arabera, pertsonalaren profil estandarrak badu zerikusia. Lan esperientzia gutxiko gazteak dira Amazoneko langileak eta lan kontratuak urtebeteko iraupenekoak izaten dira, gutxi gorabehera.
Mota horretako lantegian barne-bizimoduaz artikulu mamitsua argitaratu zuen Pello Zubiriak ARGIAren 2.382. zenbakian. “Amazonen kazetari gazteak aurkitu zuen usaina orwelldarra” artikulua
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]