Gizartea > Kirola > Saskibaloia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Saskibaloia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Saskibaloia
Sakonean
Protesta ekitaldiak antolatu dituzte Gasteizen Tel Aviveko Maccabik jokatuko duen partiduagatik

Tel Aviveko Maccabik abenduaren 29an Baskoniaren aurka Gasteizen jokatuko duen partiduaren harira ekitaldi eta protestak antolatu dira hirian. Hainbat eragilek antolatutako egitaraua egongo da BDZ (Boikot, Desinbertsioa eta Zigorrak) kanpainaren barruan.


2016-11-08 | ARGIA
Aldundiak Bilbao Basketi emandako bost milioi euro itzultzeko eskatuko du Espainiako Kontu Auzitegiak

Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak prozedura ireki du Bilbao Basket kirol elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiari itzul diezaion 2013an jasotako 5,3 milioi euroko laguntza, eldiario.es-ek zabaldu duenez. Diru horrek salbatu zuen kluba desagertzeaz.


2016-10-30 | Jon Torner Zabala
"Bisitariek dirua dakartela diote, eta ostalaritzan onerako nabari dela; enpresa pribatuak dira, ordea"

Baskonia eta Alaves dira Araban erreferentzia. Laguntza publiko ugari jaso dute urtetan...

Hala da. Alavesen kasuan, Diputazioak eta Udalak salbatu zuten hein batean taldea; eta Baskoniak ere diru-laguntza ugari jaso du,  esaterako, 30 milioi euro inguru pabilioia handitzeko. Horri gehitu behar zaio ElDiario.es-ek plazaratutako informazioa, Diputazioak barkatutako zorrari buruzkoa. Dena den, ez da Araban soilik gertatzen, praktika sistematikoa da Euskal Herrian.

Euskal Herrian oro... [+]


Ukrainako saskibaloi selekzioa boikotatzeko deia egin du EH-Donbas komiteak

Ukrainako saskibaloi selekzioak AEB-etako taldearen aurkako partida jokatuko du Barakaldon, munduko saskibaloi txapelketaren baitan. Euskal Herria-Donbas komiteak, selekzio ukrainarra boikoteatzeko deia egin du, “Kieveko gobernua Novorossijako herriaren aurka burutzen ari den operazio militarra” salatzeko. Irailaren 4ko partida egunean izango da mobilizazioa, BEC aurrean.