Ogibidea eta izatea bereizi ezin bizi da Carolina Clemente (Bartzelona, 1985). Sexu langilea da, eta duela hiru urte Donostiara etorri zen lanera eta bizitzera: «Euskaldunok duzuen indarra gustatzen zait, antolatzeko eta protestarako. Nire estigma borrokatzeko inspirazio iturri izan da». Izan ere, sexu langilea izateaz gain, Putxs en Lucha kolektiboko ekintzailea da, eta greba feminista orokorraren antolaketan ere dabil orain, buru-belarri.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ProstituzioaProstituzioan aritzen diren emakumeen kezka, behar eta arazoen inguruko azterlana egin dute Irunen, udalak eskatuta. Dagozkien eskubideak eskuratzeko zailtasunak dituztela agerian geratu da, eta eskubiderik ezak diskriminazio ugariren biktima izatera zigortzen dituela... [+]
Sexu-lanaren gaineko eztabaida pil-pilean dago berriro ere mugimendu feministaren barruan. Batzuek iritzi argiak dauzkate, beste batzuek ez dakite oso ondo nola kokatu. Lynzi Armstrong ikertzailea Donostian izan zen azaroan bere azken liburua aurkezten, eta haren azalpenak... [+]
Euskadiko prostituzioari buruz Emakundek argitaratu duen azken txostenak emakumeengan jarri du arreta berriro, eta negozioa mugitzen duten enpresaburuen papera gutxietsi du. La trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual en Euskadi: necesidades y... [+]
Etxeko langileak gainontzeko langileekin parekatzen dituen legea egiteko asmo dagoela txalotu zuten Madrilen, Espainiako Parlamentuan. Han zeuden langileek esan zutenez, urteetako borroka aldarrikatzeko jo zituzten txaloak. Erabakia oraingoz konpromiso bat da, lege bihurtzeko... [+]
300 euroren truke proxeneta bati saldua izan zen Amelia Tiganus (Galati, Errumania, 1984), 18 urte zituela. Bost urtez prostituzioan aritu zen klubez klub eta Gipuzkoako putetxe bat izan zen ibilbide hartako azkena. Tolosaldean bizi da geroztik. Egun, prostituzioaren... [+]
1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]
Proxeneta eta prostituzio kontsumitzaileei isun handiagoak jartzea du helburu legeak.
Askabide elkarteak prostituzioan aritzen diren eta gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeak artatzen ditu. Haien egoera ikusgarri egitea, haiek gizarteratzea eta ahalduntzea da diru asmorik gabeko elkartearen asmoa.
Prostituzioan ari diren edota bazterketa egoeran dauden emakumeekin lanean 35 urte daramatza Askabide elkarteak, haien beharrei erantzuteko eta haien egoera hobetzeko laguntzen. Berdintasunaren aldeko aurtengo Emakunde Saria jaso du elkarteak.