Ekonomia > Langile borroka > Movistar greban

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-02-18 | Unai Brea

Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera Correscales, prekarietatearen aurkako lasterketa solidarioari, Movistarrek Bilboko Buenos Aires kalean duen dendaren parean. Lasterketa bera 19:00etan hasiko da; herri mugimenduko elkarte ugarik erreleboka eramango dute lekukoa, Korrikaren gisa berean.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Movistar greban
2015-05-25 | Igor Agirre
Movistarreko langileek Catalunya plazako dendan itxita jarraitzen dute

Larunbatean hartu dute Bartzelonako Catalunya plazako denda greban diren Movistarreko langileek. Itxialdi mugagabea egingo dutela azaldu dute zuzendaritzarekin negoziaketak hasi ezean.


2015-05-20 | Igor Agirre
CUPek bere telebistako publizitate tartea utzi die Movistarreko grebalariei

Movistarreko langile azpikontratatuek 30 segundoko tartea izango dute Herrialde Katalanetako TV3 eta BTV telebista publikoetan. CUP taldeak udal hauteskundeengatik egokitutako publizitate tartea utzi die grebalariei beren egoera azaldu eta erresistentzia kaxaren kontu korrontearen zenbakia erakusteko.


2015-05-12 | Lander Arbelaitz
Telefonicako ordezkaritzak ez ditu grebalariak mintzakide gisa onartu lehen negoziazioan

Ez dute fruiturik eman astelehen gauean Movistarreko ordezkaritzak eta grebalariek egindako lehen harremanek. ARGIAk jakin ahal izan duenez, Bartzelonan egindako aurrez aurrekoan Telefonicak ez du Greba Komitea aitortu mintzakide gisa. 15.000 langile greba mugagabean daude Espainiako Estatuan. Gatazka gogortuko dela iragarri dute grebalariek.


2015-05-11 | Lander Arbelaitz
"Esklabotza egoeran gaude, horregatik greba"

Espainiako Estatuan Telefonicarentzat lanean ari diren 15.000 kontrata, azpikontrata eta autonomoek nahikoa dela esan dute. Hilabete daramate greba mugagabean, azken urteotako langileen gatazkarik indartsuenetakoan. Lana ehunka azpikontrataren bidez egiteak dakarren atomizazioari aurre egin, eta ehunka enpresa txikiotako langileak eta autonomoak batu egin dira. Espainiako enpresarik boteretsuenetakoari, erronka bota diote ezinbestean. Asteburuan Movistarren denda batean itxialdia egin dute... [+]


Telefonicako langileek presidenteak baino 706 aldiz gutxiago kobratzen dute

Telefonicak azpikontratatutako langileen soldatak Cesar Alierta Telefonicako presidentearenak baino 706 bider txikiagokoa dira. Administrazio kontseiluko kideek euren soldatak %20 igo zituzten 2011 eta 2013 urteen artean, 6.830 langile kaleratu zituen enplegu-erregulazioko espedientea onartu zuten bitartean.


Telefonica eta Movistarren dena da prekario, baita langileen greba ere

Lerroon aldameneko afixa txikiak (folio soil fotokopiatua, platanoaren gerriari celloz lotua) harritu ninduen duela hamabost egun Tolosako Triangulo plazan baina laster ahaztu nuen. Inon ez baita albisterik ez entzuten, ez ikusten, ez irakurtzen, Espainiako Estatuko konpainiarik handienaren langileek daramaten borrokaz. Nahiz eta apirilaren 7tik ari den luzatzen mobilizazioa.