Movistar negoziatzeko prest, hautetsi berrien eta langileen presioaren ondorioz

  • Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren hautatuak izan diren hainbat lagunek agerraldi jendetsu baten bidez jakinarazi dute hilaren 26an Katalunian Telefonica-Movistarreko grebalarien “Eskaileren konpromisoa” sinatuko dutela.


2015eko maiatzaren 29an - 04:05
Movistarreko langileak Bartzelonan okupatutako dendan egiten ari diren itxialdian (argazkia: Brais G. Rouco / La Directa).

Horrek esan nahi du, ez dituztela kontratatuko telekomunikazioen alorreko multinazionalaren zerbitzuak hautatuak izan diren udaletan, langileentzat baldintza duinak ziurtatzen ez dituzten bitartean.

La Directa hedabide kataluniarrak informatu duenez, sinatzaileen artean daude, besteak beste, Bartzelonako Udalerako hauteskundeak irabazi dituen Barcelona en Comú plataforma, Guanyem Badalona, CUP, ICV-EUiA eta ERCko hautetsiak, beste zenbait hauteskunde plataformaren artean.

Aurreikuspenen arabera, ekainaren 13an hartuko dituzte aginte-postuak konpromisoa sinatu dutenek.

Telefonicak presioaren aurrean erreakzionatu du

Horren aurrean eta grebalariek Bartzelonan okupatutako dendan jarraitzen dutela ikusirik, ostegunean jakin da Telefonicak bitartekari bat izendatu duela langileekin negoziatzeko.

Hori bai, elkarrizketak hasteko Telefonica-Movistarrek baldintza gisa jarri die langileei itxialdiarekin amaitu behar dutela. Langileek asanblada bidez erabaki dute uko egingo diote baldintza horri, baina prest daudela negoziazio mahaian esertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Movistar greban
2016-02-18 | Unai Brea
Dena prest Correscales abiatzeko, Gasteizko atarikoa eta gero

Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera Correscales, prekarietatearen aurkako lasterketa solidarioari, Movistarrek Bilboko Buenos Aires kalean duen dendaren parean. Lasterketa bera 19:00etan hasiko da; herri mugimenduko elkarte ugarik erreleboka eramango dute lekukoa,... [+]


2016-02-10 | Zebrabidea
Langile borroka bat azpikontratazioaren aurkako mugimendu bihurtzear

Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute.


Bilbotik Bartzelonara “Korrika” prekarietatearen aurka

Apirilean egindako 80 egun inguruko grebaren ostean, Movistar-eko langileek osatutako Marea Urdina elkarteak egitasmo berri bat atondu du: prekarietatearen aurkako Korrika moduko bat egitea, Bilbo eta Bartzelona lotuz. Guztira 674 kilometro etenik gabe egingo dituzte, otsailaren... [+]


Telefonicako grebalariek BBVAren bulego bat okupatu dute Bartzelonan, akziodun nagusia

Bartzelonako Rambletan dagoen BBVAren bulego bat okupatu dute Telefonicako dozenaka langilek. 74 egun daramatzate greban eta banku hori telefono konpainiako akziodun nagusia da.


2015-05-25 | Igor Agirre
Movistarreko langileek Catalunya plazako dendan itxita jarraitzen dute

Larunbatean hartu dute Bartzelonako Catalunya plazako denda greban diren Movistarreko langileek. Itxialdi mugagabea egingo dutela azaldu dute zuzendaritzarekin negoziaketak hasi ezean.


Eguneraketa berriak daude