Zer dago Mercadonaren irabazi ekonomikoen atzean?

Mercadonaren arrakasta ekonomikoaren atzean laneko erasoak, elikagaien inportazioa eta merkataritza txikiaren eragozte eta oztopatzea daudela azaldu du Esther Vivasek bere blogean.

Era askotako enpresak bilduko ditu Ekonomia Solidarioaren IV. azokak Bilbon

Ekonomia Solidarioaren IV. azoka  ospatuko da azaroaren 19 eta 20an Bilboko YIMBY gunean. Merkatu sozialean parte hartzen duten enpresen “erreferentzia gune” izatea du helburu ekimenak.

Berangon eraiki gura duten merkatalgunearen kontrako sinadurak biltzen dabiltza

Berangoko Udalak iaz jakinarazi zuen Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda Landaida Goikoa sektorean ezartzeko baimena emana zuela.

Garbera merkatal gunea handitzeko lehen pausoa eman du Donostiako Udalak

Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) izapide berriek ahalbidetuko dute aldaketa. Eremu komertziala 25.000 metro koadro handituko da; beste 80.000 gehiago izango dituzte aparkalekuek.

Bidezko Merkataritzaren XIII. Astea, azaroaren 15era arte Bilbon

Bidezko Merkataritzaren Bilboko XIII. Astea egingo da azaroaren 12tik 15era, Bizkaiko hiriburuko Areatzako kaian. Ohi denez, Bilboko Udalak antolatu du ekimena, nazioarteko elkartasunaren eta garapen-lankidetzaren alorrean lanean diharduten hainbat GKEren laguntzaz.

“IKEA efektuaren” beste aldea

Gaindegiak Euskal Herriko denda txikien erradiografia egin du. Azkeneko urteetan %10 jaitsi da herriak bizirik mantentzeko ezinbesteko diren saltoki horien kopurua.
Multimedia

2016-03-29  |  Merkataritza

Merkataritza txikia: herriaren plaza

Merkataritza txikiaz aritu gara Imanol Esnaola Gaindegiako kidearekin. Nolakoa da merkataritza txikiaren argazkia Euskal Herrian? Zein da bizi duen egoera? Erantzunak erradiografia bat eginez jaso dituzte Ertzak saioan.

2015-11-30  |  Merkataritza

"Jendea arropa kontsumo ikaragarriaz jabetzea nahiko nuke”

Arroparen berrerabilpena sustatzen duen Tolosako Zu Zeu dendako Lidia Deetz, Sorginak bideo-sortako bigarren alean.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys