Politika > Ipar EHko politika > Lurralde Elkargoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Lurralde Elkargoa kanaleko multimediak
2016-07-20 | Mikel Asurmendi
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.


2016-07-14 | Mikel Asurmendi
HELEParen aurkako helegitea bertan behera utzi du Frantziako Barne ministroak

71 hautetsik ezarritako helegitea deuseztatu du Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek. Bere iritzian, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa eratzeko prozedura legezkoa da.


2016-06-12 | Mikel Asurmendi
"Tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez"

Beskoitze 1952. Abokatua. Zentrista. UDIko kidea (Demokraten eta Independenteen Batasuna). Baionako auzapeza 2014tik. Herriko Etxeko hautetsia 1995etik. Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko presidentea da. Elkarrizketa egin aitzin, hautetsi talde batek Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoaren (HELEP/Herri Elkargoa) aurkako helegite hierarkikoa jarria omen zuten. Jean-René Etchegaray agurtu ondoren jakin genuen 60 hautetsik helegitea ezarri dutela auzitegian: “ Tribunalek... [+]


2016-05-25 | Mikel Asurmendi
"Tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez"

Astelehenean (maiatzaren 23an), hirurogei hautetsi inguruk Herri Elkargoaren aurkako helegite hierarkikoa aurkeztu dute. Egun berean, berria ezagutu aurretik, Baionako auzapez eta Hautetsien Kontseiluko presidente Jean-René Etchegaray elkarrizketatu dugu.


2016-05-15 | Bea Salaberri
Zentinelak ez daitezela lokartu

Diotenez, HELEPi buruz Hautetsien Kontseiluak Baionan berriki burutu ekitaldian, ez omen zen euskaraz hitzik ere entzun, euskaldun anitz han berean zirenean. Nihaur ez nintzen han, bizkitartean ez nau batere harritzen, zoritxarrez.

Zenbakien argira, Herri Elkargoa sortuko da. Hasteko, aldarrikapen historikoari erantzunen zaio, eta hortik bide batzuk posibleak bihurtuko ditu, lurraldea kudeatzekoak; bertakoek erabaki politika garatu ahalko dute, eta Iparraldearen izenean mintzatu.

Harago,... [+]


Ederrestearen arriskuak

Azken hilabeteetan Helep edo Ipar Euskal Herriko hiri erkidego bakarraren aldeko bozketek lortu duten oihartzunarekin, ez litzateke sortu behar itxaropen faltsurik.


2016-04-24 | Mikel Asurmendi
Euskal Kosta-Aturri hirigunea gotorleku bihurtu dute Herri Elkargoaren aurkakoek

Ipar Euskal Herriko lurralde instituzio politikoa eginbidean dago. Martxoaz geroztik, egunez egun, Herri Elkargo bakarraren proposamena bozkatzen ari dira herriko etxeetan. Berau onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k– alde bozkatu behar dute. Halaber, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia –295.993 biztanletik 147.997– ordezkatu behar dute. Euskal Kosta-Aturriko herriko etxeek munta handia dute,  beren boz kopuruengatik eta hirigune... [+]


2016-04-20
Busti webTB (8. saioa)
MULTIMEDIA - busti

Sortzaileari hitza atalean, Baionako Zizpa gaztetxeaz aritu dira. Tutorialean, udako besten prestatzeko fandango kurtsoa proposatzen digute. Ondotik Amaiurrek kafeño bat edan du Karin Etxeberrirekin. Bukatzeko “We are herri elkargo” kantatu dute.


2016-04-20
Herri elkargo bakar bat Ipar Euskal Herriarentzat: alde ala kontra?
MULTIMEDIA - solasaldia

Apirilaren 4an Euskal Irratiek, Kanalduderen laguntzarekin antolatutako mahai-ingurua da. Lau auzapez bildu zituzten beren ikusmoldearen emateko. Herri elkargo bakarraren alde diren Mixel Etxebest eta Daniel Olzomendi, Mauleko eta Izurako auzapezak eta kontra diren ordezkariak Barthélémy Aguerre eta Lucien Delgue, Lukuzeko eta Armendaritzeko auzapezak.


2016-04-06 | Mikel Asurmendi
Lurralde instituzio politikoa eginbidean

Ipar Euskal Herriko lurralde instituzio politikoa eginbidean dago. Herriko etxeak bozkatzen ari dira astez aste. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Halaber, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia –295.993 biztanletik 147.997– ordezkatu behar dute.