Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea; berriz errepikatzea nahi ez badugu ezinbestekoa da", adierazi zuten Txantrea Auzo Ekimeneko kideek. Kale horiek eramanen dituzten plaken erreplika eman diete errepresaliatutako emakume horien senideei. Olaia... [+]

2024-04-14 | Ahotsa.info
Elikadura burujabetza eta nekazaritza eredu agroekologikoa defendatu dute Iruñean
MULTIMEDIA - Albistea

Elkarte, sindikatu, kontsumo talde eta ekoizle ezberdinek deitutako manifestazioan agroindustriak ezartzen duen eredu produktiboa salatu dute.


2024-04-12 | Gedar
Bost lagun epaituko dituzte hilaren 17an, Iruñeko Bloke Sozialistako etxegabetzeei lotuta

Iruñeko Udalaren aginduz, Poliziak iazko azaroan hustu zuen Jarautako blokea, hainbat egunez hura setiatu ostean. Bloke Sozialistan zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk, eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


2024-04-07 | Ahotsa.info
Nafarroako zahar etxe pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatu dute Iruñean entzierro bat antzezten
MULTIMEDIA - Albistea

LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar etxetako langilek entzierro bat antzeztu dute asteazken goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.