Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz abiarazteko.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Irlanda iparraldeaSinn Feinek lehenbiziz irabazi zituen Stormonteko Legebiltzarrerako hauteskundeak iragan maiatzean eta horrek ematen dio gobernu autonomoa gidatzeko aukera, baina DUP alderdi unionistak uko egin dio gobernuko bere kideak izendatzeari.
Irlandaren etorkizuna hamarkada honetan erabakiko dela eta auzia benetan konponduko dela uste du Sinn Feineko presidente Mary Lou McDonald-ek. Hala adierazi du El País egunkarian.
Sei konderrietako estatua orain 101 urte sortu zen Irlandako iparraldean. Gehiengo unionista iraunkortzeko zegoen diseinatua. Sistema mota bat, non sortua izan zenean, hauteskunde barrutiak halako gisan banatu zituen ezen unionistek beti abertzale irlandesek baino bozka gehiago... [+]
1998ko bake akordioa baino lehenago egin ziren krimenenen akusazioak ez lirateke epaitegietara helduko. Aldekoek, berradiskidetzarako derrigorrezko neurria dela diote; oposizioak esan du erabakia “iraingarria” dela biktimentzat.
Mother and Baby Homes Commision of Investigation (Amen eta Haurren Etxeen inguruko Ikerketa Batzordea) erakundeak gauzatu du ikerketa. Aztergaiak agerian utzi ditu Elizaren menpeko harrera etxeetan haurrek eta emakume ezkongabeek zein alargunek jasandako bizi baldintza... [+]
Ipar Irlandako Fiskaltzak iragarri duenez, froga faltagatik ez dituzte prozesatuko ustez hamahiru lagunen hilketan parte hartu zuten soldaduak. Familiek etsigarritzat jo dute erabakia.
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna sinatu badu ere, Erresuma Batuak ez ditu bete itunak ezartzen dizkion betebeharrak. Kornubiera, Irlandako gaelera eta Ulsterko eskoziera dira kaltetuak, Europako Kontseiluak argitaratutako txostenaren arabera.
Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]
Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]