Estatu Islamiarrak lapurtutako petrolioa erosten du Europak, Errusiako Segurtasun Zerbitzuak salatu dutenez

Estatu Islamiarrak Sirian eta Iraken lapurtutako petrolioa erosten dute Europako zenbait herrialdek, Alexander Bortnikov Errusiako Segurtasun Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan.

AEBek 1.500 soldadu gehiago bidaliko dituzte Irakera, baina beste izen batekin

1.500 soldadu estatubatuar iritsiko dira datozen asteetan Irakera, Etxe Zuriak adierazi duenez, “aliatu irakiar eta kurduak entrenatzeko Estatu Islamiarraren aurkako borrokan”.

Espainiak Irakera soldaduak bidaliko ditu berriz

300 militar bidaliko ditu Espainiak Irakera, asteazkenean diputatuen kongresuak onartutakoaren arabera. EAJk erabakiaren alde bozkatu du eta Amaiur ez da bozketan izan, Espainiak Iraken interbenitzeko “zilegitasunik” ez duela argudiatuta.

Irakeko inbasioa, atentatuen mapa

2003an AEB eta aliatuek Irak inbaditu zutenetik milaka hildako izan dira. Wikileaks-ek publiko egin dituen guda erregistroak mapa batean kokatu ditu The Guardian egunkariak. Puntu bakoitzean klik egin daiteke eta hor nor hil zen dago jasota.

Estatu Islamikoak exekutatu duen kazetari kurdua ahaztu du nazioarteak

Muhanad Akidi, Sada berri agentziako korrespontsal kurdua exekutatu du Estatu Islamikoak, Rudaw berri agentziak Facebook-en jakinarazi duenez.

Barealdian

Joan den asteburuan, Israel boikotatzera deitzen duen BDS elkarteak gaualdi polita antolatu zuen Maulen. Afaria, filma eta mahai-ingurua filma egilearekin. Ez nintzen joan, egunerokoaren alde soporifikoak gogoa kendu zidalako: lana, bazkaria, siesta, erosketak, afaria, ohea... Alta, hitzordu...

Saleh M. Mohamed: "Gazako metodo berbera erabili da Siriako eskualde kurduan"

Siriako kurduen buruzagi Saleh M. Mohamed elkarrizketatu du Vilaweb hedabide kataluniarrak. Batasun Demokratikoaren Alderdia zuzentzen du eta askotan espetxeratu dute. Duela ia urtebete, herri kurdu bat defendatzen ari zela, semea hil zioten. Hona elkarrizketako zenbait adierazpen euskaratuta.

Sirian hasi ote da mamitzen Ekialde Hurbileko mapa berria?

Lerroon gaineko mapa The New York Timesek azaldu zuen 2013ko irailaren 28an, Robin Wrightek idatzitako “Imagining a Remapped Middle East” artikuluaren osagarri. Magreb eta Ekialde Hurbila abiadura bizian itxuraz nola aldatzen ari diren eta zenbateraino alda daitezkeen irudikatzen du.

AEBen inbasioak ekarri duena

AEB-ek 2003an inbaditu zuten bigarrengoz Irak beste hainbat herrialderen laguntzarekin –batez ere Erresuma Batua–, baina NBEren oniritzi barik. Hau da, nazioarteko legediaren adierazpen gorenari muzin eginez. Beste modu batera esanda, nazioarteko legediaren aurka, beste hainbat...

Gerra hotsak komikietan

Nazioarteko hainbat gatazkatara hurbiltzeko ez ohiko bide bat erabili dut azkenaldian: komikiak. Txetxeniako, Irakeko, Chiapaseko eta Afghanistango gatazkak oso ikuspegi desberdinetatik jorratzen dituzten 4 komiki izan ditut eskuartean.

Bagdadeko pilak

Egun Bagdad, Irakeko hiriburua, ez dago munduko bidaia agentzien eskaintzen ezta turisten helburuen artean, guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik; baina guztiok badakigu ere egungo Irakeko lurrak mendeetan zehar zibilizazioen jaioterri eta iturri izan direla eta bertan aurkitu direla garai askotako aztarna arkeologiko garrantzitsuenetarikoak.

Kristauak paradisu bila dabiltza

Indarkeria sektarioaren gaitz endemikoaren menpe, Irakeko kristauek eskualde autonomoa aldarrikatzen dute egun. Milurteko komunitate honek bizirauteko aukera bakarra litzateke.

Hainbat leherketa Bagdaden, AEBek Irak inbaditu zuteneko urteurrenaren bezperan

Gaur Bagdaden hamarnaka lagun hil dira eta beste hainbat zauritu ekintzaile suniek jaurtitako lehergailuen eztandaren ondorioz, zenbait hedabidek argitara eman dutenez. Bihar beteko dira hamar urte AEBek Irak inbaditu zutenetik.

Gervasio Sanchez: "2005etik zekien El Paisek presoak torturatzen zituztela soldadu espainiarrek"

Gervasio Sánchez kazetariak hainbat iruzkin argitaratu zituen bere Twiterrean atzo, El Paísek hainbat soldadu espainiarrek preso irakiarrak torturatu zituztela erakusten duen bideoa argitaratu ostean. Kazetariak salatu zuenez, egunkariak lehenagotik zekien soldadu espainiarrek irakiarrak torturatzen zituztela, eta hamar urte hauetan ikerketa bat egiteko inongo ahaleginik egin ez duela.

Soldadu espainiarrek ere preso irakiarrak torturatu zituzten

Espainiako armadako kideek preso irakiarrak torturatu zituztela frogatu du El País egunkariak argitaraturiko bideo batek, AEBek herrialdea indarrez hartu zutenetik hamar urte betetzear daudenean. Gertakaria Irakeko Diwaniya basean izan zen, 2004 hasieran. Gervasio Sanchez kazetariak dio, gainera, El Paísek 2005etik zekiela soldadu espainiarrek tratu txarrak eman zituztela.

Estatu Batuak zenbat eta ahulago, inperialistago

Bertako askok aipatzen duten arren Amerikako Estatu Batuen hegemonia ezberdina dela historian zehar ikusi diren beste inperioekiko, yankien inperialismoak aurretik Holandak eta Britainia Handiak ezarritakoen eredu oso antzekoa darabil. Julian Go soziologoak aurreikusi du AEBek atzerri politika gogortu egingo dutela berriro.  

5,28 milioi dolar Irakeko Abu Ghraibeko preso torturatuentzat

2003-2007 bitartean torturatu zituzten 71 presori, 5,28 milioi dolar ordaindu dizkie Abu Ghraibeko presoak torturatzeko agindu zuen AEBtako kontratista enpresa baten filialak Al Jazeerak jakinarazi duenez. CACI kontratista ere epaiketaren zain dago antzeko akusazioekin.

Dozenaka irakiarrei 17,2 milioi euro ordaindu dizkie Britainia Handiko Gobernuak, tortura kasuengatik

162 irakiarrek 10,2 milioi euro jaso dituzte aurten, Britainia Handiko soldaduek haiek torturatu eta legez kanpo atxilotu zituztelako. Barne Ministerioak jakinarazi duenez uneotan beste 196 kasu aztertzen ari dira. Oraindik beste ehunka salaketa jasoko dituztela aurreikusi dute agintariek.

Iraken 60 hildako inguru eragin ditu AEBen okupazioaren ondorengo lehen erasoak

Hildako eta zauritu ugari eragin dituzte gaur goizean Baghdaden gertatuako hainbat leherketak. Iturri ezberdinen arabera, hildakoen kopurua 40 eta 60 artekoa izan da eta zaurituena 150 eta 175 artekoa. Albiste agentziek zabaldu dutenez eraso antolatua izan da eta hamalau eztanda izan dira gutxienez. AEBek herrialde utzi zutenetik lehenengo atentatua izan da gaurkoa.

Uranio pobretuak hondatutako Falujako haurrak

2004an bi alditan eraso zuen Irakeko Faluja AEBetako armadak, otsailean lehenbizi, azaroan ostera. Hiria suntsitu zuten, Saddam Husseinen militarrak eta gerrillari sunitak babesten zituelakoan. Gaur han sortzen diren haurretako asko malformazio beldurgarriekin dator mundura. Berdin Basran eta Naiafen. Iskilu modernoen kalteak.
Irak  |  Irak

Harresi atzeko ahotsa

Irakeko inbasioak zortzi urte beteko ditu udaberri honetan. Washingtonek bere azken tropak urte amaieran erretiratuko dituela iragarri du. Diotenez, segurtasuna hobetu du eta demokrazia bidean da arabiar herrialdea. Berta-bertatik, baina, oso desberdina da ikuspegia.

Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean

PETROLIOA  Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako...

Georges Abdallah amerikarren preso Lannemezanen

Apirilaren 23an Lannemezaneko epaitegiak aztertuko du Georges Ibrahim Abdallah militante libanoar presoaren zazpigarren eskaria baldintzapeko askapena lortzeko. Frantzian 24 urte preso daraman Abdallah-ren kasuak “berunezko urteak” gogorarazten ditu.

Azzam Al-Ahmed: «Okupaziopean segi baino hobe dugu zerotik hastea»

Azzam Al-Ahmed Romane herrixkan jaio zen (Jenin), eta gogoan du hango olibondo bakoitza, hango meskita atzea, eta jolaserako erabiltzen zuten lur puska oro. Herritik alde egin beharrean izan zen, eta Jordanian bizi izan zen OLP (Palestinako Askatasunarentzako Erakundea) sortu eta Palestinara itzuli arte. Sei ministeriotatik pasa ondoren, lehen ministro-orde da Al Fata eta Hamasen arteko koalizioko gobernu berrian. Gobernuko bigarren gizona da, baina Haniyeh ezin denez Gazatik atera, Azzam Al-Ahmedek egiten ditu Zisjordanian lehen ministro lanak.

Sunitak eta xiitak Islamaren geopolitikan

Mundua ohartu da musulmanen artean badirela sunitak eta xiitak, Irakeko gerra bi komunitateon arteko borrokaz nahasiagotu denean. Gero, Libanoko labirintoaren osagai nagusietako bat dela ikusi da. Zerk bereizten ditu? Gauza askok: fedeak, jatorri sozialak, geopolitikak... Musulman sunita eta xiiten arteko berezitasunak ezagutu nahi dituzte Mendebaldeko analistek, ohartu baitira Ekialde Hurbileko geopolitikaren analisirik ezin dela zuzen egin Islamaren barruko bi korronte horiek eta atzetik dituzten herritar eta mugimendu ugariak konprenitu gabe. Open Democracy aldizkari elektronikoak artikulu mordoxka plazaratu du honetaz, hainbat adituk idatzita. Hauetako bakoitzak dauka bere analisia, eta denek dute egiatik zerbait. Bi aukeratzen hasita, Hazem Saghieh kazetariak ezberdintasun erlijiozko eta sozialak azpimarratu ditu, eta Fred Halliday irakasleak berriz, garrantzizkoena xiismoaren erabilera geopolitikoa dela uste du.

Bagdad 1460 gaueko amesgaiztoa

Hil honetan lau urte beteko dira amerikar tropak Iraken sartu zirenetik. Lau urteotan, Irakeko gerrak ohiko hedabideen albisteak ireki ditu ia egunero: Abu Graibh, Faluja edota bonba autoen irudiak, besteak beste, gure egunerokotasunaren zati bihurtu dira jada. Irudiak irudi, nekez iristen zaigu kaleko jendearen testigantzarik, gerra honen amesgaiztoa bizi duenaren ahotsik. Datozen orrietan duzuen kronika 26 urteko xiita bagdadar batek idatzitakoa da, Samer S.Hassanek.   Bagdadeko zuhaitzak desagertu egin dira negu honetan. Kerosenoaren prezioa berriro igotzean, jende asko ibili da aizkorekin kalean, kozinatzeko edo etxea berotzeko egur bila. Izan ere, bizitza asko garestitu da gerra hasi zenetik eta jada 10 dolar balio ditu bi egunerako behar diren 10 litro kerosenok. Beste gauza batzuk, ordea, biziki merkeagoak dira orain. Adibidez, 10 dolarren truke mertzenario batek norbait bahitu edo hil dezake. Egia esan, bizitzaren balioa asko merkatu da gerra hasi zenetik.

Sadam eta Augustoren heriotza asimetrikoak

Fidel Castroren gaixotasunaren berri izan genuenetik, behin eta berriz entzun dira Kubako Iraultzaren buruaren eta Augusto Pinocheten arteko konparaketak. «Hego Amerikako bi tirano zahar hiltzorian» eta tankera bereko txorakeriak entzun ditugu geroztik. Biak, Fidel eta Augusto, eskola berekoak...

Net Hurbil: Helikoptero eta bulldozer berdinak Gazan eta Iraken

Erik Schechter Jerusalem Post egunkari israeldarreko kazetaria da eta gai militarretan aditua. Bere elkarrizketa eta erreportaietan nabari da kontakto onak dituela bai Israelgo eta bai Estatu Batuetako armadetako buruzagien artean. Urtarrilaren 20an World Press aldizkariaren web gunean plazaratu du...

Sarraskiaren kudeaketak utzitako arrastoa

Madrilgo sarraskiak eta ondorengo egunetan gertatutako heriotzek iradokitako gogoetak idatzi ditugu erreportajearen lehen partean. Hainbat pertsona adituen ûEuskal Herrikoak nahiz Estatukoakû iritziak eta gogoetak jaso ditugu jarraian.

Joseba Iriondo: «Irakeko oroimena bizirik dago, baina betiko Joseba naiz»

Jakin-mina da Joseba Iriondoren bertuteetako bat. Mutikotan, ikastolatik irteeran aitarekin ezagutu zuen Herri Irratiko mikrofono eta kableen kazetari mundua. Urte batzuk geroago, institututik pipar eginda, aitak harrapatuko zuen beldurrez trebatu zen surfean. Kantauri osoko lehen surf irakaslea izan zen. Eta euskarazko komunikazioan ere, gerra kazetaritzan eskola sortu du. Ahal duenero, abentura bila irteten du surf oholarekin, eta ahal balu, oraintxe itzuliko litzateke gerra egoeraren batera albiste freskoak harrapatzera.
Multimedia

2014-12-19  |  Irak

Taxia alde ilunera

Afganistanen torturapean hildako taxi gidari errugabe baten kasua oinarri, Afganistan, Irak eta Guantanamon AEBetako armadak torturatzeko erabili duen sistemaren barrenak aztertzen ditu dokumental honek. Dokumental onenaren Oscar saria eskuratu zuen 2007an. [2007, 106 min] Jatorrizko...

2013-06-14  |  Irak

Kurdistan, aukerak eta mehatxuak parez pare

Kurdistan, munduko estaturik gabeko herririk handiena, lau estatuk zapaldua bizi da. Orain, Turkiako gobernua eta estatu honen barruan bizi diren kurduen arten piztutako bake prozesuak itxaropena itzuli dio herri honi. Aukerak eta mehatxuak parez pare daude.

2012-06-08  |  Irak

Irakeko inkonformistak

Homosexual eta gazte 'gotiko'en gorpuz josita. Horrela esnatzen dira, egun, Bagdadeko kaleak. Desberdina izatea garesti ordaintzen da Irak berrian.

2012-03-23  |  Irak

Karlos Zurutuza

Afganistan, 2010. Helmand herrian, ospitale batean sartu da Karlos Zurutuza. Haurren negarra: besamotz, eskumotz, aurpegiak erreak… Piztu du pilotu automatikoa. Honen hitzak bildu ditu, haren argazkiak. Osagaiak ditu, erreportajea idatzi du. Etxera itzuli da, igaro da denbora eta,...

2011-06-03  |  Irak

Zortzi urteko gatazka Iraken

Zortzi urte bete dira AEBetako armadak Irak inbaditu zuenetik. Karlos Zurutuzak herrialdeak bizi duen egoeraz analisia egin du diaporama honetan

2011-04-19  |  Irak

Beltza naiz Iraken

Orain mila urte ingurutik hasita milaka pertsona eraman zituzten arabiarrek Irakera esklabo Afrikatik. Inor gutxik ezagutzen duen komunitatea osatzen dute egun Irakeko beltzek horrenbestez, eta gutxiengo izaera onartzea nahi dute, beste herrialde askotan egin izan zaien bezala. Karlos Zurutuza...

2011-03-29  |  Irak

"Bada Jainkoa"

Sufien errito nagusiak “zikr” du izena, eta Karlos Zurutuza bertan izan zen, argazki txundigarri hauekin testigantza utziz.

2011-03-16  |  Irak

Karlos Zurutuza, Irakeko bizipenak

Argiako kolaboratzailea den Karlos Zurutuza kazetariarekin hizketan izan gara Iraketik etorri berritan dela. Komunikabideetatik ia desagertua den Irakeko egoeraz zertzelada batzuk eman dizkigu.

2011-02-25  |  Irak

Haserrearen eguna Iraken

Astean zehar manifestaldiak egiten ibili ostean, Haserrearen eguna deitu dute Iraken ere gaurko. Argazki hauen bidez, Irakeko egoera pixka bat hobeto ulertzeko parada izango duzu.

2011-01-14  |  Irak

Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean

Karlos Zurutuzak eta Borja Portuondok ekoitzitako dokumentala. Irakeko estatuan bizi diren kurduen errealitatera hurbiltzeko filma honek Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilerako dokumental profesional onenaren saria irabazi zuen. Kurdistango herriari buruz gehiago jakin nahi duenak...

2010-07-20  |  Irak

Iraken esklabu

Lana Dubain (Arabiar Emirerri Batuetan) lortzeko promesagatik dirutza ordaindu ondoren, Irakeko Kurdistango kaleetan erratza pasatzen bukatu dute. Hori da giza-salerosketaren mafien biktima diren milaka bangladeshtarren patua. Karlos Zurutuzaren erreportaje osoa:...

2008-02-28  |  Irak

Abu Ghraib

Wired News aldizkariak Abu Ghraibeko (Irak) kartzelako torturen argazki argitaragabeak paratu ditu gaur bere webgunean. 2006ko martxoan eskandalua eragin zuten presondegi horretan egindako torturen argazkiek, baina antza, egia guztia azaleratu gabe zegoen. Argazki galeria batean jarri ditugu...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys