AEBek Irango Soleimani liderra erail dute Bagdaden misilez

  • Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa sailetik jakinarazi dute erasoak Iranen etorkizuneko planak "gutxiestea" zuela helburu.


2020ko urtarrilaren 3an - 09:02
Qasem Soleimani jenerala (Argazkia: AP)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Qassem Soleimani jenerala, Irango Iraultza Guardiaren nagusietako bat eta Abu Mahdi al Mohandes, Irakeko milizia xii bateko presidenteordea erail dituzte AEBek Bagdadeko Nazioarteko Aireportuan. Pentagonotik zabaldutako idatziak Soleimaniri eta bera buru zuten Quds Indarrei egozten die "ehunka estatubatuar eta koalizioaren zerbitzuko kideak hiltzearen eta milaka lagunen zauritzearen erantzukizuna".

Misil erasoa Bagdadeko Airoportuan gertatu zen (Arg.: Irango Errepublika Islamiarreko Irrati-Telebista)

Irango Kanpo ministro Mohamad Javad Zarifek erasoa "oso arriskutsua" dela esan du. "Arriskutsua", gaineratu du Javad Zarifek, "Soleimanik Estatu Islamikoaren, Nusra Frontearen eta Al Qaedaren aurka borrokatzen duen indarrik eraginkorrena zuzentzen zuelako". Hori dela eta, Irango lider goren Alí Jameneik "erantzun gogorra" emango dutela ohartarazi du.


Ekialde Hurbila kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Berriketa gutxi
Thank you

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.