Nazioartea > Estaturik gabeko nazioak > Galizia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Galizia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Galizia
Sakonean
2017-11-30 | Andoni Mikelarena
Galizierazko astekaritik egunkarira jauzia emango du 'Sermos Galiza'k 2019an

Kioskoetan galizieraz aurkitu daitekeen astekari bakarra da Sermos Galiza. 2012an sortu zuten eta 2019an astekaritik egunkarirako jauzia emateko prestatzen ari dira.


2017-11-14 | ARGIA
Milaka ikasle Galiziak bere hezkuntza legea izatearen alde

Unibertsitateko eta irakaskuntza ertaineko 8.000 ikaslek baino gehiagok bozkatu dute urrian eta azaroan Galizian egindako herri galdeketan. Erguer ikasle erakundeak deituta, honako galderari erantzun diote: “Uste duzu LOMCErako, Bolonia Planerako eta 3+2rako alternatiba behar dugula, Hezkuntza Lege Galiziar baten bitartez?”.


2017-10-16 | Miren Osa Galdona
Hiru hildako eta bi desagertu utzi ditu Galizia suntsitzen ari den suteak

Galizia sutan dago. Ostiralaz geroztik, 80 sute izan dira lurralde osoan. Astelehen goizean, hiru dira hil diren pertsonak, eta bi lagun desagertuta daude suak hasi zirenetik. Pontevedran gertatu dira suterik handienak.  #ArdeGalicia traolarekin, herritarrek baliabide falta salatu dute sua itzaltzerako orduan. Eguraldiak eragina izan duen arren, suteen atzean giza faktorea dagoela uste du Xuntak.


2017-09-05 | Unai Brea
Greenpeaceko lau kide atxilotu dituzte A Coruñan, ikatz kamioi baten deskarga oztopatzeagatik

Greenpeaceko hainbat aktibistak A Coruñako portuan dagoen Medusa ikatz-biltegiaren sarrera blokeatu dute astearte goizean. Modu horretan, bertara zihoan Gas Natural-Fenosa konpainiaren –hura da biltegiaren jabea– kamioi batek bere zama hustea eragotzi dute. Ikatza erretzea berotegi efektuaren eragile nagusietakoa dela salatu nahi izan du elkarte ekologistak. Euretako lau atxilotu ditu Guardia Zibilak, eta beste bost aske utzi.


2017-06-25 | Iñaki Iturriotz
Regueibertso ekimena euskaraz eta galegoz
Hizkuntzak egiten gaitu

Ezagunak dira Galiziako Costa da Morteko postalak, olagarroaren zaporea eta ardo zuriaren indarra. Ez genekiena zen, ordea, ahozkotasuna eta inprobisazioa izango zirela milaka erromesen jomuga den Obradoiro plazara eramango gintuztenak.


2017-06-01 | ARGIA
Santiago de Compostelako zentro sozial okupatua "tapiatzea" kritikatu du alkateak

Escarnio e Maldizer gune sozial autogestionatua husterakoan, poliziak izandako jarrera bortitza erakusten duen bideoa plazaratu du Galizacontrainfo-k.


2017-04-28 | Bertsoa.eus
Asteburu honetan Arratian Regueibertso jaia egingo dute bertako eta Galiziako ikasleen artean

Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua lemapean, Arratia BHI eta Galiziako Vila de Cruces eta Zas udalerrietako ikasleen arteko elkartrukea egingo da, bigarren urtez. Apirilaren 28tik maiatzak 1era, 50 gazte galiziar etorriko dira Euskal Herrira, eta hainbat bertso eta regueifa emanaldi egingo dituzte elkarrekin Arratian, Zeanurin eta Ondarroan.


Galizia underground

1959an publikatu zen literatura galiziarra astindu zuen nobela hau, baina duela gutxi arte ez dugu euskaraz irakurtzerik izan, Ramon Etxezarretaren itzulpena 2015ean argitaratu baitu Igelak.


Euskara, galiziera eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea
MULTIMEDIA - solasaldia

EHUko Euskal Ikasketak Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetako ikasle Irati Lizeagaren hitzaldia.


2017-01-24 | Jon Torner Zabala
Galiziar preso independentisten dispertsioa salatzeko martxa egingo dute espetxeetara

Galiziar preso independentisten senide eta lagunak biltzen dituen Que voltem para a casa! elkarteak deituta, dispertsioa salatzeko Marcha às cadeias izeneko martxa egingo dute Espainiako Estatuko hainbat espetxetara, otsailaren 3an eta 4an.