A la conquista del cuerpo equivocado


2023ko abuztuaren 1ean - 06:55
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Liburuak urte batzuk dituen arren, ekarpen interesgarria egiten dio azken boladan han-hemenka eztabaida-iturri den gaiari: transexualitatea. Bere esperientziatik, errespetuzko debatera deitzen du Miquel Missé gizon transexualak: gorputz batetik bestera trantsitatzea zilegi eta eskubide izanik ere, horrek behar du izan transexualen aldarrikapen politiko nagusia? Konponbidea beti eta bakarrik ez da norbere gorputza eraldatzea, dio Missék, eta generoaz, identitateaz eta gorputzaz gogoetatzen du, galdera bati tiraka: “Zein da pertsona transok dugun ondoezaren jatorria eta nola egin aurre ondoez horri?”.

FITXA:

A la conquista del cuerpo equivocado (“Okerreko gorputzaren konkista”)

Miquel Missé

Egales, 2018  /  172 orrialde.

[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2023 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!