Politika > Polizia > Frantziako polizia

Kanal guztiak
  x Itxi
Aquarius ontzia
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-06-13 | Fan Hemendik

Bideoa sareratu du Oñatiko Fan Hemendik ekimenak, Espainiako eta Frantziako poliziak eta armadak Euskal Herritik joan daitezen lan egiten ari den mugimenduaren ibilbideaz. Ekainaren 30ean 2018ko Fan Hemendik eguna ospatuko dute Oñatin.

Frantziako polizia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Frantziako polizia
Sakonean
2017-11-12 | Andoni Mikelarena
Frantziako Segurtasun Lege berria, salbuespen neurriak lege arrunt bihurtzeko

Jakes Bortairuk Enbata agerkarian kaleratu duen artikuluan Frantziako Estatuko legebiltzarra lantzen ari den Barne Segurtasun legea aztertu du.


2017-10-31 | Andoni Mikelarena
Frantziako Segurtasun Lege berria, salbuespen neurriak lege arrunt bihurtzeko

Jakes Bortairuk Enbata agerkarian kaleratu duen artikuluan Frantziako Estatuko legebiltzarra lantzen ari den Barne Segurtasun legea aztertu du.


2017-06-20 | ARGIA
Ahateak hiltzeari uko egin zion Bidaxuneko etxalde batetik dokumentuak eraman dituzte jendarmeek

Bidaxuneko Lataillade familiaren etxera joan dira jendarmeak ekainaren 20ko goizean, Prefekturak Baionako Auzi Zibilen Auzitegiari jakinarazi eta gero etxalde horretan ez zela bete ahateak hiltzeko agindua, hegazti gripea dela eta. Etxaldeko buruari galderak egin eta hainbat dokumentu eraman dute poliziek.


Poliziaren gehiegikeriak Frantziako auzo txiroetan

Frantziak begiratu nahi ez duen arazo potoloenetarikoa da hiri inguruetako egoera. Bazterketa geografikoaz gain, diskriminazio soziala, politikoa eta ekonomikoa dute eguneroko ogi bertakoek. 50eko eta 70eko hamarkaden artean eraikitako auzo horietan, etorkinak eta Frantzian sortu haien ondorengoak dira nagusi. Poliziaren gehiegikeriek giroa jasangaitza bilakaturik, sutan jartzen dira erregularki. Soluzio politikorik ez denez ematen, jazarraldien zerrenda luzatuz doa.


2017-03-29 | ARGIA
Bideo bilduma: Istiluak Parisen poliziak jatorri txinatarreko pertsona bat tiroz hil ostean

Paris kanpoaldean poliziak jatorri txinatarreko Shaoyo Liu bere etxean tiroz hil ostean, justizia eske manifestazioa egin dute bigarren gauez komunitate asiarreko dozenaka lagunek. Istiluak izan dira poliziarekin eta 35 manifestari atxilotu dituzte, Le Nouvelle Observateur-en irakur daitekeenez.


Gazte bat borraz bortxatu zuen polizia ezaguna zen gehiegikeria gehiago egiteagatik

Frantzian Theo L. gaztea borraz bortxatu zuen polizietako batek jipoitu egin zuela salatu du auzo bereko beste gazte beltz batek. Frantziako Barne Ministroak ikerketa bat abiatu du Polizia Nazionalaren inguruan. Nouvel Observateur astekariak zabaldu du berria.


Parisko karrikek sutan diraute poliziek Theo L. bortxatu eta astebetera

Paris metropolitanoa biltzen duen Ile-de-Franceko hirietan jarraitzen dute iskanbilek ilunabarrero, lau poliziak kaleko kontrol batean Theo L. gaztea borraz bortxatu zutela zabaldu ostean. Berriro 2015eko liskarrak errepikatuko diren beldur dira asko, zenbait soziologok azpimarratu du oraingo protestek "matxinada politiko" baten osagaiak dauzkatela eta Front Nationaleko buruzagiek errepresioa gogortzeko eskatu diote gobernuari liskarrak gehiago indartu baino lehen.


Lau polizia-agentek gazte bat bortxatu dute kontrol batean Frantzian

Ostegun gauean polizia-agente batek borrarekin bortxatu zuela eta beste hiruk jipoitu zutela salatu du 22 urteko gazte frantziar batek. Gertakaria Aulnay-sous-Bois herrian (Seleine-Saint-Denis) gertatu zen, droga trafikoaren aurkako operazio batean.