Sprilur-eko espioitza kasuaren zio ekonomikoak, ezkutuan

Antton Zubiaurrek, EAJko kide eta 2008ra arte Sprilur sozietateko zuzendari izandakoak, onartu du 2009ko urriaren 15etik 2010eko martxoaren 28ra bitartean PSE Jaurlaritzan zegoela, sozietateko goi-karguduna zen Pedro García Pinedoren e-posta espiatu zuela.

Ondo konektatua, ondo kontrolatuta: ikusi zenbat dakizun Ton Siedsmaz

Estatuen –eta korporazio handien– inteligentzia zerbitzuek herritar guztion komunikazioen metadatuak pilatzen dituzte: zein ordutan nondik nori hitz egin edo idatzi diozun, watsappez, emailez... “Lasai, edukiak ez dizkizugu begiratzen” diote agintariek. Holandako herritar batek bere burua eskaini du astebetez erakusteko herritarron kontrola noraino iristen den.

AEBek mendebaldeko hainbat agintari espiatu dituztela argitaratu du WikiLeaks-ek

AEBetako Segurtasun Nazionaleko Agentziak (NSA) mendebaldeko hainbat estatuburu espiatu ditu, WikiLeaks-ek argitara atera dituen dokumentu batzuen arabera. WikiLeaks-ek bere webgunean publikatu du berria.

Hacking Team espioitza enpresako buruaren joera faxistak salatu dituzte

Aste honetan hackeatu dute Hacking Team espioitza informatikoko enpresa eta hori egitearekin batera jakin da zenbait estatuk baliatzen zituztela beren zerbitzuak. David Vincenzetti italiarra da enpresaren zuzendaria, eta faxismoarekin duen lotura salatu dute Italiako hainbat hedabidek. 

Ertzaintza eta Foru Polizia, espioitza informatikoa eskaintzen duen enpresa batekin harremanetan

Munduko gobernu eta inteligentzia agentzia ugariri softwarea eskaintzen dion Hacking Team espioitza enpresa hackeatu egin dute. Filtrazioaren arabera, hainbat euskal erakunde ere harremanetan zeuden haiekin.

Dilma Rousseff Brasilgo presidentea ere zelatatu dute AEBek

AEBetako NSA Segurtasun Agentziak Dilma Rousseff Brasilgo presidenteari eta bere gobernuko  kideen beste 29 telefonotan egindako entzuketen berri eman du Wikileaksek, joan den larunbatean filtratutako dokumentuan.

Wikileaksek filtratu du Frantziako azken hiru presidenteak ere zelatatu dituztela AEBek

Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande zelatapean. AEBetako inteligentzia zerbitzuek Frantziako azken hiru presidenteak zelatatu dituzte Wikileaksek lortu eta Libération eta Mediapart hedabideek asteazkenean argitaratutako informazioaren arabera.

Sare sozialetan "terrorista potentzialak" bilatzeko sistema garatuko du Espainiak

Espainiako Barne Ministerioak sare sozialetan "terroristak" eta "bestelako gaizkileak" atzemateko sistema informatikoa garatu nahi du. Eskaintza publikoa egin du horretarako eta hegazkina edo trena hartu baino lehen identifikatzea dela helburua diote. Tresnaren betebeharren artean dago sareko milaka erabiltzaileren “profil demografiko eta soziologikoa” sortzea.

Regin, AEBek Europa espiatzeko erabili zuten birus informatikoa

2013an Edward Snowdenek AEBetako NSA eta Erresuma Batuko GCHQ gobernu-agentziak Europako hainbat estatutako administrazioa espiatzen ari zirela azaldu zuen, eta denon gogoan dagoen eskandalua gertatu zen. Baina, nola espiatzen zuten? Joan den azaroaren 23an, Symantec enpresak esan zuen...

Espainiako poliziaren unitate sekretua politikari kataluniar independentisten usainean

Espainiako Poliziako unitate sekretua Kataluniako politikari independentisten inguruko informazioa arakatzen ari da 2012az geroztik, ustelkeria zantzuak aurkitu eta independentzia helburu duen ekimen politikoa indargabetzeko, Eldiario.es agerkariak plazaratu duenez.

Gobernuek telefono lineak "pintxatuta" dituztela onartu du Vodafonek

Telefono konpainia britainiarrak onartu du bere sareak eta gainontzeko konpainienak ezkutuko mekanismoak dituztela, agentzia sekretuek sarean gauzatzen diren elkarrizketak entzun ahal izateko.

Brasilek internautak babestuko ditu espioitzatik lege berri baten bidez

Brasilgo Diputatuen Ganberak joan den asteartean “Interneteko Marko Zibila” onartu du. Interneten erabileraren oinarrizko printzipioak arautu eta internauten datuak babestuko ditu.

Pulitzer saria The Guardian eta Washington Postentzat AEBetako espioitza kasuengatik

The Guardian eta The Washington Post egunkariei eman diete Informazio publikoa Pulitzer sari nagusia, AEBetako espioitza masiboei buruz argitaratu duten informazioagatik. Edward Snowden, CIAko analista ohiak emandako dokumentuei emandako trataeragatik saritu dituzte.

The Intercept, Washingtongo sekretuak jasoko dituen atari berria

Edward Snowden CIAko agente ohiaren filtrazioak jaso eta argitaratu zituzten kazetariek webgune berria sortu dute, AEBetako gobernuaren operazio sekretuak argitaratzen jarraitzeko asmoz: The Intercept.

Whatsapp enpresa-komunikaziorako
segurua ote?

Internet bidezko datuen bidalketak kontrolatzea geroz eta errazagoa bihurtzen ari da. Horregatik  mugikorreko aplikazioen bidez bidaltzen dugun informazioa neurtu egin behar dugu ondoren arazorik izan ez dezagun.

Whatsapparentzat alternatiba bila?

Azken aldi honetan mugikorretako bat-bateko mezularitzako sektorean lehia zorrotza gertatzen ari da. Izen handiena dutenak gutxi batzuk dira: gurean Whatsapp-a, Line eta Wechat ekialdean... Baina aplikazio hauen atzean beste batzuk tokia egin nahian ari dira ezaugarri bereizgarri bat eskainiz: komunikazioaren segurtasuna.

AEB-Europa, espioitza zortzi puntutan

“Obama lehendakariak atzerrira bidaiatzen duenean, bere kolaboratzaileak arduratzen dira maletan liburu labur batzuk sartzeaz, baita atzerriko liderrentzat opariak ere; eta diplomaziarekin baino akanpadarekin harreman handiagoa duen zerbait: kanpin denda bat”.
NSA

NSA gai da Interneten konektatu gabeko ordenagailuak espiatzeko irrati uhinen bidez

AEBtako Inteligentzia Agentziak (NSA) mundu osoko 100.000 ordenagailuri eraginen dien softwarea ezarri du, The New York Times egunkariak argitaratu duenez.
NSA

Interneteko espioitza giza eskubideen urraketatzat jo du NBEren ebazpen batek

NBEko Giza Eskubideen Batzordeak adierazi duenez, "inork ezin du esku-hartze ilegal edo arbitrariorik jasan bere bizitza pribatuan, ezta familian edo Interneteko zein sareaz kanpoko hartu-emanetan ere".  Alemaniak eta Brasilek bultzatu dute testua, AEBek egindako espioitza masiboen harira. nadie debe ser objeto de injerencias arbitrarias o ilegales en su vida privada, su familia, su domicilio o su correspondencia",  

Ernaik bere egoitza batean aurkitutako espioitza tresnak erakutsi ditu

Haren egoitzan entzungailuak eta kamerak topatu ditu Ernai gazte erakundeak. 

CNIk dio ez dituela alderdiak espiatu

Espaniako Inteligentzia Zentroak (CNI) Diputatuen Kongresuan azalpenak eman ditu AEBei espioitza lanetan emandako laguntzari buruz.

Espainiak eta Frantziak AEBekin kolaboratu dute espioitzan

Espainiako eta Frantziako segurtasun zerbitzuek laguntzen diote AEBetako NSA segurtasun agentziari inguruko herrialdeak espiatzen, The Wall Street Journalen arabera.

Lagunak ere espiatzen dituzte AEBek

AEBetako NSA segurtasun agentziak 35 estatu- eta gobernu-bururen 200 telefono zenbaki kontrolatu zituen, The Guardian egunkariak argitaratu duenez.

Londresek 'The Guardian' egunkariari Snowden aferaren datuak suntsitzeko eskatu zion

Alan Rusbridger The Guardian egunkariko editoreak gaur argitaratu duenez, Erresuma Batuko Gobernuak eskatu zion Snowden aferarekin lotutako datuak suntsitzeko.

Snowdeni urtebeterako babesa eman dio Errusiak

Edward Snowden CIAko langile ohiari urtebeterako babesa eman dio Errusiak. Hilabete zeraman Moskuko aireportuko iragaite-gunean, babes eskaera onartu zain. AEBetako Gobernuak, sekretuak azaleratzeagatik Snowden jazartzen ari da, eta erabakiaren ostean adierazi du "desengainu handia" hartu duela.

AEBetako Gobernua ziber-borrokan transgenikoen alde?

AEBetako zerbitzu sekretuek produktu transgenikoak saltzen dituzten multinazionalen interesen arabera egiten dute lan, zientzialariak jazarri eta webguneak erasotzeraino. Hori iradokitzen duen artikulua argitaratu du Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak, Monsanto multinazionala eta AEBetako Gobernuaren arteko loturak haizatuz.

Edward Snowdenek Errusian eskatu du babesa

Edward Snowden, AEBetako NSA agentziaren espioitza kasuak filtratu dituen CIAko langile ohiak Errusian babesa eskatu du herrialde horretako migrazio alorreko agintariek baieztatu dutenez.

Edward Snowden: "Ez ginateke fidatu behar AEBetan egoitza duten multinazionalez"

Edward Snowden, AEBetako NSA agentziaren eta Britania Handiaren espioitza kasuak filtratu dituen CIAko langile ohia, herritarren gaineko kontrolaz eta aurre egiteko moduez mintzo da Dier Spiegelek plazaratutako elkarrizketan.

AEBek Boliviako goi karguak espiatzen dituztela salatu du Evo Moralesek

Inteligentzia zerbitzu estatubatuarrek Boliviako gobernuko goi karguen helbide elektronikoak kontrolatzen dituztela salatu du pasa den larunbatean Evo Morales Boliviako presidenteak.

Europar Batasuna haserre, AEBetako inteligentziak bere bulegoak zelatatu zituela argitaratu ostean

Europar Batasunak (EB) azalpenak eskatu dizkie AEBei, herrialde horretako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA ingelesezko sigletan) egindako entzuketengatik.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys