Komunikazioa > ARGIA > ARGIA mozalik gabe

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
INFOGRAFIA
2017-05-15 | Axier Lopez

Libre-Eleak mugimenduari esker eskuratu ditugu Nafarroako Gobernuaren menpeko Poliziak Mozal Legeari emandako erabileraren datuak. Hala, 2015eko uztailetik eta 2016ko abendura bitartean, Mozal Legea erabiliz, 11.000 isun jarri dituzte Hego Euskal Herriko bi Polizia autonomikoek. Bi legebiltzarretako gehiengoek legea behin baino gehiagotan arbuiatu izana ez da nahikoa izan milaka isunei amaiera emateko.

ARGIA mozalik gabe kanaleko multimediak
ARGIAren bidetik, Mozal Legea borrokatu

Axier Lopez ARGIA-ko kazetariari epaiketaren atarian zuen isuna kentzeak Mozal Legea deuseztatzearen alde lan egiten dugun guztioi erakutsi digu posible dela lege injustuei aurre egitea. Kasu honek erakusten digu nola jokatu behar dugun injustiziaren aurrean: lehenik eta behin gertakaria jaso (kasu honetan argazkien bidez); ondoren publiko egin. Neurri errepresiboa, (isuna oraingoan), iritsi denean, isuna ordaintzeari uko egin eta kaltetuaren inguruan elkartasuna eraiki.


2017-03-12 | ARGIA
Espainiako Gobernuak atzera egin du: ARGIAk irabazi du Mozal Legearen auzia

ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. Epaiketa egin gabe, ARGIAk ez du isunik ordaindu beharko kazetaritza egiteagatik.


2017-03-08 | ARGIA
Mozal Legearen aurkako bataila hau irabazi dugu

Lehen ere esan genuen. Ez genuela uste, jaso genuen zigorrean iradokitzen zen bezala, inori “baimenik eskatu” behar genionik gure lana egiteko.


2017-03-08 | ARGIA
The Spanish government stepped back: Basque magazine ARGIA has won the Gag Law lawsuit

The Spanish government, via its Basque Autonomous Community representative Javier de Andres, has desisted from its attempt to fine ARGIA journalist Axier Lopez. As a result of the magazine's appeal against the fine, a trial was to be held in Gasteiz on March 13th. Without having to go to trial, ARGIA is free from having to pay a fine for its journalism.


Poza sareetan ARGIAk Mozal Legearen isuna gainditu ostean

Ehunka lagunek adierazi zuten sare sozialetan beren poza, ARGIAk jakinarazi ostean Espainiako Gobernuak atzera egin zuela Mozal Legea aplikatuz ezarritako isunaren auzian. Bilduma egiten ari gara.


2017-03-02 | Baleike
Axier Lopez
"Inortxok ere ez du Mozal Legea defendatu, polizien sindikatuak edo Carmelo Barriok salbu"

Martxoaren 13an epaituko dute Axier Lopez, ARGIAko lankideekin batera erabaki eta gero Mozal Legearen ondorioz jarri zioten isuna ez ordaindu eta haren kontra egitea. Zumaiako Baleike-k elkarrizketatu du kazetaria.


2017-02-22 | Axier Lopez
Mozala askatu ezinik

Hego Euskal Herriko herri mugimenduaren osotasunak eta herritarren gehiengoak arbuiatu dute Mozal Legea–Herritarren Segurtasunerako Legea PPrentzat–. Kazetari, abokatu talde eta legelari andana kritiko azaldu dira. EAEko parlamentua legea desobeditzeko prest agertu da –hitza bete ez badu ere–, eta Nafarroako eta Kataluniako parlamentua, Gipuzkoako Diputazioa, Espainiako Estatuko hainbat hiriburu legearen aurka azaldu dira. Oposizioko alderdi guztiek legearen aurka hitz... [+]


2017-02-20 | Axier Lopez
Ertzaintzak Mozal Legea aplikatzen jarraituko duela esan du Beltran de Herediak

"Ertzaintzaren irizpidea legea betetzea dela" esanez erantzun dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak EH Bilduko Julen Arzuagaren galderari. Iazko ekainean Legebiltzarrak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu bazuen ere, ordutik hona 2.857 isun jarri ditu Ertzaintzak lege hori baliatuta.


2017-02-14 | ARGIA
Kazetarien Euskal Elkargoak salatu du Espainiako Gobernuak ARGIAren kontrako isuna berretsi izana

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna berretsi izana. Mozal Legea berehala indargabetzeko eskatu dute "diktaduraren garaira eramaten gaituen" legea delako.


2017-02-13 | ARGIA
Mozal Legearen mehatxua
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak uko egin dio ARGIAren kontrako isuna indargabetzeari

Egun Alderdi Popularreko Javier De Andresek kudeatzen duen EAEko Gobernu ordezkaritzak berretsi egin du Mozal Legeak kazetari beti ezarritako lehen zigorra. Espainiako Arartekoak eskatuta eman dute erantzuna. Isun hori Espainiako Konstituzioak agintzen duenaren aurkakoa dela adierazi zuen Soledad Becerril Arartekoak iazko azaroan.