ANTXON EZEIZA Donostiarrak Mexikon egindako filmea


1977ko martxoaren 06an
Antxon Ezeizari elkarrizketa

Mina-Viento de libertad
ANTXON EZEIZA Donostiarrak Mexikon egindako filmea
- Anton, Mexikon zergatik zaude?
- Zer nahi duzu? Beste euskaldun abertzale eta sozialista askok bezala handik hanka egin behar izan nuen eta.
- Filme hori egitera zerk bultza zaitu?
- Mexikoko kontairan iraultzai!e bezala zerbait egin zuen esukaldunen baten bila hasi nintzen. Bi asmo hauek bete nezazkeen honela: Hemen bizi naizenez filme mexikano bat egin batetik ; bestetik berriz, gure herriaren, Euskal Herriaren borroka adierazten zuen zerbait egin, orain arteko filmetan ez bait nuen honelakorik egin. Burutapen horrekin nenbilela MINArekin egin nuen topo liburutegi batean.
- MINArekin?
Nafarroako Otanon jaio zen MINA, 1789garrenean. 1808an Napoleonen aurka atera zen gerrilleroa dugu. Berorwn atzaparretan preso geratu zen. Garai hartako pentsamendurik iraultzaileenaren jabe egin zen espetxean. Gero Fernando VII aurka jeiki zen. Londresa ihesegin behar izan zuen. Hortik Mexikora etorri zen Amerikako herriak askatzera. Independentziaren alde borrokatzen zen "Internacionalista" gudari taldearen gudalburu izan zen. Azkenik, espainolek afusilatu zuten 27 urte zituela.
- Euskaldunetik ezer ba ote du zure filmeak?
- Mexiko independentziaz egina da; historia aldetik, beraz, ez da euskalduna. Pertsonaia eta egilea bera euskaldunak izatez gainera euskal izpiritu sakon bat badu filmeak: askatasun egarria eta independentziaren alde bizia emateko adorea. Bestalde, TXIKIren ohorez egina da filmea; 1975. irailaren 27an afusilatu zutenaren omenez, alegia. Hil aurretik idatzitako bertsotik hartua du Filmeak bere izena :
Mañana me enterrarán
No vengais a rezar por mí
Yo no estaré allí Seré
VIENTO DE LIBERTAD
Bertso hoikin Cubako "Orquesta Sinfómca Nacional"ak jotzen duen "Eusko gudariak gera" kantuz amaitzen da filmea. Ez da etsipenezko bukaera. Askatasunaren aldeko borroka, herria askatzen denean itzaltzen dela adierazten du. Minaren heriotza 1817~n eta Txikirena 1975ean herrien borroka bidean argi-gidariak dira: hil arte borroka egin.
- Mexikoko eta Espainiaka historialariek bezala hartzen al duzu zuk MINA?
- Espainolentzat traidore bat da Mina. Mexikokoentzat, aldiz, Martin Luis Guzman-ek bere liburuan deitzen diona: "Un heroe de España y de Mexico". Neretzat, berriz, euskaldun internazionalista bat da.
- Antzerki gisako zati batzuek ere baditu filmeak: zer adierazi nahi dute?
- Mina afusilatu zutenean, berau kakaztu .nahian, antzerkia egin zen Mexikon. Minaren hitzak eta antzerkiko jantziak hartzeko sartu dut antzerkia. Espainiaren mendeko herriek Espainiaren alderdi batetaz duten iritzia hor agertzen da: zapalkuntzaren, oskurantismoaren, jauntxoen, elizgizonen eta gudalostearen Espainiarena alegia.
- Zenbait diru behar izan duzu filmea egiteko eta nork lagundu dizu?
- 120 miloi peztatik gure kosta da filmea. Mexiko eta Cuba estatuetako zineerankundeek aurreratu dute dirua. Bi aste pasa dira bi herri hoietan filmea egiten, ehunen bat teknikarik, beste horrenbeste aktorek eta, tarteka, mila lagun eta gehiagok parte hartuz. Minak egin zuen bide berdina egin dugu, hondartza, baso eta mendietan barrena. 1817garrengo ibiltari haiek izan zituzten eragozpen berak izan ditugula uste dut gainera.
- Euskal Zine Nazionalaren barruan sar daitekeela zure filme hau iruditzen al zaizu?
- Erantzun luzea eskatzen du galdera horrek. Euskal zineak zer izan behar duen euskal kultura nai dugun guztion artean erabaki behar dugu: kultur, politik, ekonomik eta sozial arloan bere kabuz erabakitzen duen Euskal Herri askatua nahi dugun artean alegia.e

YON DE LUISA

Txikiren oroirnenez filma
41

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakEZEIZA1
PertsonaiazEZEIZA1
EgileezDE LUISA1Kultura

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude