Patriarkatua eta prentsa askatasuna

LoRa irratia erreferentea da Zürich eta inguruetan. Ia berrogei urte daramatza irrati ez komertzialak eta eleaniztunak, aktibistekin aktibistentzat, migratzaileekin migratzaileentzat, elkartasunetik kartzelan eta asilo zentroetan dauden presoentzat igortzen. LoRa polarizatzailea da, feminista, bere formatuek argi eta garbi boterea zalantzan jartzen dute eta, beraz, ziurrenik iraingarria da Zuricheko Polizia aparatuarentzat. Martxoaren 8an Emakumeen* Borroka Egunaren inguruan egin ziren protestetan, RADIA –LoRako erredakzio feminista– kalera atera zen, bilkuretatik eta manifestazioetatik zuzenean informatzeko eta mikrofonoen bidez emakumeen* aurkako indarkeria matxista salatzen jarraitzeko. Gu kazetari feministak gara eta ikuspegi horrekin informatzen dugu mikrofonoen bidez, kaletik eta estudioetatik.

"‘Ez zait gustatzen zuen irratian egiten duzuena’, polizia batek guri. ‘Eskerrak, hori da gure helburua’,
nik neure buruari"

“Ez zait gustatzen zuen irratian egiten duzuena”, polizia batek guri. “Eskerrak, hori da gure helburua”, nik neure buruari... “Gustu” horren adierazgarri da egun haietan sufritu genuen botere abusua: ‘radiak’,  kazetari feministok geure buruari deitzen diogun moduan, ekimenetatik behin eta berriro kanporatzen saiatu ziren. Radia batek emakume kurdu bat galdekatu zuenean Poliziaren aldetik kalean jasaten duten errepresioari buruz , bera ere kontrolatu eta iraindu zuten: ea zer dioen Racial Profiling aipatzen duenean...   Polizia talde batek, besoetatik heldu eta airean eraman zuen beste radia bat, neska baten aurkako jipoiaren berri ematen ari zenean... Poliziek ez gintuzten beraien errepresioaren lekuko nahi eta aktiboki gure lana oztopatu zuten, prentsa askatasuna urratuz. Kazetari feministok gizonezko polizien bidez jazartuak, kontrolatuak izan ginen, eta tokian egoteko ahozko debekuak  jaso genituen etengabe. Estatu aparatu patriarkalak, gu isilarazi eta otzandu nahi gintuen.

Hurrengo egunetan errepresioak jarraitu zuen; gure lanak ere bai. Suitzan izandako feminizidioaren aurkako ekitaldietan (urte hasieratik bi emakume erailtzen dituzte astero), radioi grabatzea oztopatu ziguten, eta besotik tiraka eraman gintuzten identifikatzera. Poliziaren errepresioaren aurka deituriko manifestazioan ere, mikrofonoekin egin genuen gure protesta, eta poliziak fitxatu eta salaketekin mehatxatu gintuen.

Egitura patriarkal eta arrazistek oraindik ere eragin handia duten gizartean, kazetaritza feminista ezinbestekoa da. Horregatik gure mikrofonoekin ez esanekoak izaten eta ikuspegi feministaz informatzen jarraituko dugu, kontraboterea izaten! Hemen, Euskal Herrian eta edonon!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Eguneraketa berriak daude