"Nere bizia ongarri dan bitartean bizi nai det". "Begiak zabaldu ta gauzak ikusteko, beiñ ere ez naiz zaarregi"


1968ko martxoaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ramon Menendez Pidali elkarrizketa

Ramon Menendez Pidal Jaunak, 99 Urte bete ditu.

Joan zaigun Martxoaren 13'garre nean, Menendez Pidal Ramon Jaunak bere 99 urteak bete ditu. 1926'garren urte ezkero Espaiñia'ko Izkuntza ren Akademian Lendakari etengabea ta Liaja'ko Unibersidadeko "Doktor Ohorezkoa" izendatua degu bera.
Joan zan gizaldiaren azkenetan, Espaiñia'ko Akademiak leiaketa bat antolatu zuan. "Mio Cid" poemako itz, gramatika ta iztegia aztertu bear ziran, leiaketa ura irabazteko. Nork irabaziko ta leiaketa ura ikasle batek bereganatu zuan. Ikasle aren izena Ramon Menendez Pidal zan. Ain zuzen ere!...

Arrazkerokoak izan zituan gure gizon onek bere ar-emanak Espaiñiako Akademiarekin, eta 1902'garren urtean, berak 33 urte zituala, Akademiko lagun aukeratu zuten. Menendez Pidel'ek bere bizi osoa on tan eraman du: Espaiñia'ko antziña ta epikoa argitara ateratzen. Ordu.ko «Romanzeroa» ta kondaira aztartzen saiatu izan da beti. Erriak urteen buruan ezagutu zuan idazle au, bere "Cid Campeador" ekiko liburuekin batua. Onela etorri zaigu Espaiñia'ko erri zarra sustraiz ezagutzen, bere lan etengabeari esker, bere buru argiaren ekiñean, bere egonarri ta sakontasuna bide zuala. Ta orain or daukagu erri orren Maixu Nagusi egiña urte luze oietan.

Gizon urtetsu onen ikasbiderik onena, bere lan sakonaren bidez eman digun erakutsia izan da. Lanerako gauza izan ordutik asi ta bere almenaz galdu dituan arte (atzo arte esan diteke), eztu bere ekiña eten. Ogei urte zituaneko, Kastillako kontu zaar guziak irakurriak zeuzkan. Artean ikasle zala, Lara'ko infanteen kondaira zaarra buruan sartua zeukan. Ala, bere lan oietatik sortu zitzaion liburua iñork erpaizion argitaratzen, berak atera zuan argitara. Gazteleran idazle nagusi da berau. Ezta izkuntzalari utsa, ez. Orrez gain, kondairagille artitsu ta artesa izan da bere errian. Beronen idazkera, itz-soillekoa, sorkaillu arrigarria degu.

Gaztelerari buruz, au esana du: «Gaztelerarik garbiena ðergesteko itzez nastugabekoa adierazi nai badað, Espaiñia'n ezta orrelako Izkuntzarik itzegin. aBiña "gaztelerarik jatorrena" noiz egin izan dan galdetzen ba-digute, gaztelerarik landuena, elerti aldetik onena, amaseigarren gizaldian itzegin zana izan da. Izkuntzak kanpoko itzak beti artu izan ditu, ta ori ala oi-da alde guzietan".

Nolatan bizi zera, don Ramon? Oraindik lanean? Ta osasunez pijo?...
Don Ramon langille purrukatua da. Bere bizitza, orrek iraun-arazi du bakarrik. Lan-bizitza piztugarri dala dio, ta eizearen antzekoa. Orain ezin du lanik egin, eta ori du bere min. Bere ezpirituak ezpaidu ikasmiñik galdu bere billaketa-griñan. Lana du, orregatik bere itzpide. Ori omen-du bere zaletasunik biziena.

"Gaztezaroan lana gure bizi-lagun artzen ba-degu, zartzaroan ere lana da gure egarri miña". "Eztiot iñori opa, eun urte bete ditzan". "Norbera gauza ez dala gelditzea baita, bakoitzaren naigaberik miñena. Iñorentzako probetxuko ez izatea, paper zaarretan usai ezin egiña, norberak artutako xeetasunak aztertu eziña, ori da negargarriena.

Albistari-zale batek, eun urtera iristerik nai duan, galdetu zion.

Eztet nere bizia gaindu nai. Nere bizia protxukoa dan bitartean bizi nai det bakarrik. Bizitzeagatik bizi, zertarako? Lan berriak sortzearren bizi, ori bai; ori, beti da pozgarri. Ruben Dario'ren «Juventud divino tesoro» delako ura, berdin jo dezaiokegu zartzaroari, naiz gazte-denborari. Bizialdi bakoitzak bere ederra ta bere egiña du. Zaarra izateak eztigu eginbearra kentzen; ezta gaztetasunik galtzen ere.

Don Ramon'en etxeak bere inguru ba-du lur pixka bat. Au, lorategia baiño baratzea geiago da, mendia ta ez zumardi landua.

"Izadia ikustea det nere Jolasik goroena. Beiñere ez naiz zaar billakatzen gauzak ikusteko ta miresteko".
Nere urteetan biziak amets eten asko du. Baiña kirmenago, izateari ermeago begiratzen zaio..
"Gaztetasuna fede biziz ikusten det. ure gazteak fruitu ugaria emango dualakoan nago. Guk iritxi ezin izan degunetik, aiek bide egingo dute. Gizaldi barri bakoitzak, aurrekoaz aurrera joka bear dute".

Agure begibakar onek bere lanean galdu zuan begi itzalia; geiegizko bere lanak ondatu baizion. Oraintsu kanta etxean izan du, bera ikusten, Julian Marias, AkademIko laguna. Izketari emanaz egon ziran alkarrekin orduetan. Gai guziak aztertu zituzten, eta azkenean, lagunkiro ta biozkor, don Ramon'ek Marias'i diotsa:

«Marias, ba al-dakizu euskeraz kantatzen?».

Eta zaarrean zaar dan aguretxoak bere agurra egiteko, euskal- eskeini zion, "Donostiako iru damatxo" abestuaz...

M. J. A.


Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Besteak
Pertsonaiaz\MENENDEZ1

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude