“Bretoiera ikasiz falta zitzaidan kate-begia errekuperatu dut”

  • “Euskal Herrian pasatako momentuek azkarki markatu dute. Bere izaeran arrastoak uzteraino: bretoiera ikasteko prozesuaren abiapuntua behin euskaldun batek luzatu galdera batean kokatzen du. Azken hamar urte hauetan Bretainian zehar burutzen dabiltzan Korrikaren sortzailea dugu. Redadeg izena jarri diote ekimenari, hots, korrika bretoieraz. Norberaz, hizkuntzaz eta hizkuntzaren aldeko borrokaz hitz egin digu”.

Katelin Al Lann, Redadeg Korrika bretoiaren sortzaileetakoa izan zen; argazkian lekukoa eramanez.
Katelin Al Lann, Redadeg Korrika bretoiaren sortzaileetakoa izan zen; argazkian lekukoa eramanez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nola agertu zitzaizun birjabetze horren nahia?
Euskal Herritik pasaz! Bretoi identitatearen eta bretoieraren arteko lotura zuek didazue eginarazi. Beti nenbilen neure bretoi izaera aldarrikatzen eta besterik gabe, ondoko galdera pausatu zidan euskaldun batek: “bretoiera mintzo duzu, beraz?”. Ez erantzunak inarrosi ninduen, beste galdera anitz ondorioztatu zizkidan eta horrela bideratu nintzen berriz bretoierarantz. Hizkuntza gabe, herriarekilako harremana ez zitzaidan naturala iduritzen. Hori horrela, bretoiera ikasten hasi nintzen. Barrenetik sentitu dudan lotura bat dut bretoierarekin eta aldi berean, berriz,  ikasiriko hizkuntza dut, paradoxa bat da nonbait, baina... bretoiera ikasiz falta zitzaidan kate-begia errekuperatu dut.

Bretoierarik gabe ez genuke Bretainiarik?
Zerbait falta genuke, pobretuko litzateke gure identitatea. Bretoiera jakin gabe  bretoi gisa  definitzen diren anitz herritar ditugu, baina uste dut haien buruari egindako gezur bat errepikatzen dabiltzala. Ezer ulertu gabe norberak bere hizkuntza kantatzea ikaragarria da! Ene gustuko, itxurarik ez du bretoiera jakin gabe bere burua bretoitzat jotzeak, eskizofrenia puntu bat du. Badakit gogorra eta mingarria dela hori entzutea; ni ere egoera horretan egon naiz. Egun batez egoerak interpelatzen gaitu, orduan gertatzen da aldaketa eta hor hasten da aldaketaren eta birjabetzearen bide luze eta astuna. Denek ez dute egiten, hori horrela da, ez diet lehen harria botatzen, baina denek egin dezakete, hautu bat dugu oinarrian.

Prozesu pertsonala izateaz gain, kolektiboa ere duzu.
Bai bere alde politikoa ere badu, noski. Hizkuntzaren birjabetzea aldarrikatzen nabil, manifestazio eta ekintzen bidez. Frantziak daraman politika ez da ez onargarria, ez jasangarria. Umeak diwanetan eskolatu ditut. David eta Goliaten borrokaren gisakoa da gurea.

Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin

Zer ekartzen dizu borroka honek?
Munduaren parean, koherentzia ekartzen dit. Hizkuntza baten alde militatzea ekologiaren alde militatzea bezalakoa da, munduan dagoen aniztasunak nau interesatzen.

Zer ekartzen dio munduari?
Aberastasuna, aniztasuna...

Zu zaitugu Bretainiako Korrikaren sortzaileetako bat.
Aspaldian eta usu gabiltza Euskal Herrian lagun batzuk, senarra eta ni neu. Behin Korrikan parte hartu genuen, sekulakoa izan zen! Bretainian egin nahi genuen baina ezinezkoa zela pentsatuz, ideia baztertzen genuen. 2008. urtean ospatu genituen diwan eskolen 30 urteak.  Horren kari, 30 egitasmo burutu genituen, orduan genuen Korrikaren ideia bultzatu, Redadeg deitua. Ez zen erraza izan, askok ez zuten ezagutzen, batzuek ezagutu bai baina ez zuten  egingarri ikusten… baina hasi eta egin genuen! Funtzionatzen du asmatu duzuen antolaketak, ikaragarria da Korrika!

Plazerrari garrantzia handia ematen diozue.
Mespretxuaren parean kontrapisua izateko gisan. Bestalde, pisua izan daitekeen guduari lotu ohi dugu gure hizkuntzaren defentsa, alta, ez da hori bakarrik: poesia, sorkuntza, lagunen arteko solasaldiak, hori guztia ere bada bretoiera.

Bretoieraren koloreak duzue aurtengo gaia.
Gehiegitan entzuten dugu “ez dugu bretoiera bera mintzo, hitz egin dezagun frantsesez”. Elkar ulertzeko frantsesa ezinbestekoa dugula barneratu ziguten, gehienbat eskoletan. Adineko batzuekin bretoieraz mintzo, “nongoa zara?” galderari erantzun, “ez da bretoiera bera” ihardoki eta frantsesari lotzen dira! Horregatik gabiltza ohartarazten bretoiera ezberdin guzti horiek aberastasun bat dakartela. Gaur egun frantsesaren influentzia ere sentitzen dugu, tonu bakarrean hitz egin ohi dugu. Uste dut ezingo dugula hori geldiarazi, baina behintzat balioa eman  behar diogu bretoierak duen azentu tonikoari. Mezu hau luzatu dugu, baina bada zer egina oraindik.

Zehazki zertan da bretoieraren egoera?
%5 ala %8 izan behar gara, frantses ozeano zabal baten erdian galdurik. Biziki konplikatua dugu egoera. Baina geroz eta gehiago gara bretoiera hitz egiteaz harro; horrek digu esperantza ematen. Bretoiera ikasten duten helduen kopurua emendatuz doala ikustea ere baikorra da. Umeak diwanetan ezartzea ongi da, baina askok haien umeen esku uzten dute bretoiera salbatzeko betebeharra. Arazo bat ere bada hau, eskolan bretoieraz eta, etxeratu eta frantsesa ukatea ez da koherentea.  Egun 4.300 ume dira diwanetan, umeen %0,5. Eskola elebidunetan gehiago dira, baina hauetarik ateratzerakoan ez dira denak elebidun oso, anitz dira bretoiera hartzaile.

Egoera latza da, baina itxaropentsua.
Ez dugu esperantza galtzen, segituko dugu bretoieraren alde. Baina ez da sekreturik: hitz egitea, hitz egitea eta hitz egitea, hori dugu gure hizkuntza salbatzeko giltza.

Parisko eskualdeko ume bretoia

“Paris eskualdean handituriko ume bretoia naiz. Beste anitzen gisara, gurasoek haien herria utzi behar ukan zuten, haien bizia irabazteko. Nahiko erregularki nindoan aitatxi-amatxiren etxera, bretoiera entzuten nuen han. Ez zidaten transmititu, ez zelako hizkuntza baloratua, funtsean, euskararekin gertatu zen bezala. Bretoierarekin dudan harremana birjabetze bat izan da, beranduago ikasi dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


2025-09-11 | Garabide
Amazigh Karabana egin berri da Rifeko lurraldean

Amsagar jer dyaspura d Arif: X wbrid n tgumi n tutlayt tarifit (Diasporaren eta Rifen arteko topaketa: tarifit hizkuntza zaintzeko bidea) lemapean, abuztuaren 27tik irailaren 5era, amazigh hizkuntza eta kulturaren aldeko 50 ekintzaile inguru bildu dira Alhucemas eta Nador artean.


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Mizgin Ronak
"Turkierak hautsi zuen nire pertsona"

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-05-26 | Mara Altuna Díaz
Gaskoia, euskaldunen oihartzun isildua

Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.

Okzitanian, joan den... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
"Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi"

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Eguneraketa berriak daude