Disney azaleratu zuen greba

  • Hollywood, 1923. Walter Elias Disneyk The Walt Disney Company sortu zuen. Sortzaileak etengabe gogorarazten zuenez, Hollywoodera eskuan kamera zahar bat zuela eta poltsikoan 40 dolar zituela iritsi zen.

Disneyko grebalariak protestan, 1941eko udaberrian (arg: Los Angeles Times / Ucla Library)
Disneyko grebalariak protestan, 1941eko udaberrian (arg: Los Angeles Times / Ucla Library)

Eta 1937an, Edurnezuri animaziozko lehen luzemetraiak izugarrizko arrakasta lortu zuenean, “amets amerikarra” gauzatu zuen, inguruan lantalde idilikoa bilduta. “Osaba Walt” esaten zioten langileek.

1928an konpainiak zazpi langile zituen eta 1937an, aldiz, ia mila. 1938an Screen Cartoonists Guild (SCG) animatzaileen sindikatua sortu zen eta, berehala, Herbert Sorrell ezkerreko sindikalista buru, egitura sendoa osatu zuen arautu gabeko jardunaren gehiegikeriei aurre egiteko. Baina “Osaba Waltek” balio paternalista zaharkituei eutsi zien, eta langileei sindikatzea debekatu.

Hala ere, hainbat langile, besteak beste Edurne zuriren amaordea, Goofy eta Gepetto pertsonaiak sortu zituen Art Babbitt marrazkilaria, SCGn sartu ziren.   Disneyk bazter-nahasletzat eta boltxebiketzat jo zuen Babbitt eta 1941eko maiatzaren 28an kaleratu zuen, beste 16 langilerekin batera. Biharamunean hasi zen Disneyko marrazkilarien greba.

Sindikatuen debekua eta kaleratzeak izan ziren grebaren piztaile, baina atzean askoz gehiago zegoen. Batetik, estudioaren hasierako politikari jarraiki, filmetako kredituetan ez zen animaltzaileen izenik agertzen, soilik Walt Disneyrena. Gainera, soldaten banaketa erabat desorekatua zen eta irizpide subjektiboetan oinarrituta zegoen. Edurnezuri-ren arrakastari esker, langileei egindako ordu estrak ordainduko zizkiela agindu zien. Baina irabaziak estudio berriak eraikitzera bideratu zituen azkenean.

Gutxi gorabehera langileen erdiak bat egin zuten grebarekin, baina enpresaren jarduera erabat gelditzea lortu zuten. Disneyren jarrera oldarkorrak ez zuen egoera hobetzen lagundu. Azkenean, greba piztu eta bost astera, Disneyk gobernu federalaren bitartekaritza onartu zuen eta atzerrira alde egin zuen. Grebaren amaieran, kaleratutako langileak itzultzea, sindikatzeko eskubidea eta soldaten igoera lortu zuten. Baina handik aurrera Disneyk lan-baldintzak nabarmen gogortu zituen eta grebalari gehienek enpresa uztea lortu zuen. Epe luzean, bere burua garailetzat jo zuen, “endredatzaile eta komunista arriskutsuak uxatzea eta konpainia garbitzea” lortu zuelako.

Eta McCarthyren “sorgin ehizaren” babesean, etxe barruko “garbiketa” kanpora zabaltzen ere ahalegindu zen.  Besteak beste, iraganean hainbeste miretsitako Charles Chaplin salatu zuen Jarduera Antiamerikarren Batzordean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Eguneraketa berriak daude