Cimade elkarteak Baionan daukan egoitzan pasatzen ditu oren anitz Juliette Bergouignanek. Gero eta pertsona gehiagori eman behar diote arreta. Batetik, orain arteko sarbideetan Europak hesiak jarririk, Euskal Herria zeharkatzen duen sarbide berri bat garatuz doalako eta bestetik, Frantziako Gobernuak immigrazioari buruzko lege are gogorrago bat duelako aurkezturik. Guztiaz hitz egin dugu Bergouignanekin.
Batera, EH Bai, Hemen, Cimade eta beste. Zergatik hainbeste militantzia?
Ene bizia da, ez dut ikusten ene bizia bakarrik lanaz eta familiaz beterik. Abertzalea sentitzen naiz eta betidanik horretan ari izan naiz, bereziki goi mailako formakuntzaren arloan. Bakoitzak badu berea ekartzeko herriari, edozein herritan.
Etorkinen laguntzen zabiltza. Sarbide berri bat ari da garatzen Euskal Herritik.
Bai. Lehen Libiatik eta Italiatik pasatzen ziren baina geroz eta zailagoa dutenez, beste bide batzuetatik pasatzen dira; Saheleko bidea hartuz, Cadizetik edota Melillatik Europara sartuz eta hemendik pasaz. Ura bezala dira, urak beti bere bidea atzeman behar du, ez bada alde batetik, beste aldetik pasaz. Hori horrela da. Zergatik? Ezin dutelako han bizi.
Agintariei berdin zaie hori.
Ezin dute haien herrian bizi! Ez da baitezpada gerlagatik, izan daiteke klima aldaketagatik, bortizkeriagatik, multinazionalek haien lurrak hartu dizkietelako... Adibidez, Kongoko Errepublika Demokratikoan 22.000 hektarea lur hartu dizkiete urtegi alimale bat eraikitzeko. Zer egingo dute hor bizi direnek? Lehenik hirira doaz, hiri bazterretan bizitzen saiatzen dira eta aberatsenek edo dirua atzematen dutenek ihes egin eta honat datoz. Politika zinez bortitza dugu, desohore bat da Europarentzat.
Zer lan eramaten duzue?
Hego Euskal Herrikoekin ari gara bilkura batzuk egiten. Hasteko jakin behar dugu egunero zenbat pasatzen diren, nora nahi duten joan eta zein diren haien beharrak. Denek ez dutelako hemen egon nahi, batzuek Frantziara, Finlandiara, Alemaniara edota Ingalaterrara joan nahi dute. Gure bulegotik pasatzen direnak prest dira hemen gelditzeko, baina gutxiengoa dira. Egoera xeheki aztertu behar dugu horren araberan antolatzeko.
Elkartasun sarea zein heinekoa da?
Elkartasuna bada baina ez aski. Etorkinekin izeneko kolektibo bat muntatu dugu, Cimade eta beste egitura batzuen artean. Komisio ezberdinen artean «harrera hobeagoa etorkinei» deiturikoa dugu. Ezinbestekoa zaigu, nahiz eta argi ukan harrerak publikoa izan behar lukeela. Baina, ez denez horrela, anartean, elkartasun hau sustatu behar dugu. Harrera taldeak badaude hainbat herritan, Kanbon, Bidaxunen, Donapaleun, Baionan, laster Donibane Garazin, Donibane Lohizunen... Gainera, inguruan jendea dago beste molde batzuetara laguntzeko.
Harrerari irekia da hemengoa?
Guri dagokigu jendeen ikusmoldea aldaraztea, ez delako beti irekia. Adibidez, oroit naiz Txetxeniako familia bat genuela aterpetzeko, lau umeekin zegoena hotel bateko gela batean baina hortik joan behar zuena. Uztaritzeko serorekin harremanetan sartu nintzen eta Urepelen etxe bat libre bazutela erran zidaten. Baigorriko apaiza ados zen baina parrokiako kontseiluari galdetu eta ezetza erantzun zuten. Herriko etxeak ere apartamentu bat zuen, merak uste zuen kontseiluak onartuko zuela, baina ez, lau alde eta zazpi kontra agertu ziren. Hori ere bada gure Euskal Herria. Alta, Urepelen kasik etxe guztietarik joan ziren Ameriketara, artzain. Ez dugu ahantzi behar nondik heldu garen. Gureak ere migratzaile ziren. Ez dira batere identifikatzen gaur egungoei, beltzak direlako, musulmanak... baina ez dut uste hori denik bakarrik. 36ko Gerlan Hegoaldetik etorritako gure anai-arrebak ere ez ziren ongi etorriak izan, alta gure hizkuntza, kultura, erlijioa zuten. Mentalitate hauek aldatu behar ditugu guztiz.
Frantziako Gobernuak lege berri bat bidean du.
Bortitzagoa bilakarazi nahi du legedia. Orain arte geriza eskubidea errefusatua bazitzaion, etorkinak 30 egun zituen helegitea jartzeko, orain 15 egun ukanen ditu. Orain arte 45 egun pasatzen zituzten erretentzio zentroetan. Hori ezin onartuzkoa dugu, errugabeak direlako. Zergatik kentzen diegu askatasuna! Lege honekin 135 egun pasatzen ahalko dituzte. Beste berritasun bat da pasabide baimenduetatik pasatzen ahalko direla bakarrik, zeinetan haien hatz markak hartuko dizkieten.
Fitxatzeko molde eraginkorra dute hau.
Bai baina gauza da Europara sartzean pasatako lehen herrietan ezin dituztela denak hartu. Italiak ezin du, Greziak eta Espainiak ere ez. Gainera, ekonomia ahula dute eta bizia nekea izanki etorkinean ikusten dute kopla-burukoa; eskuin muturreko emaitzak gora doaz.
Elkartasuna zigortzeaz gain, papergabea salatzea galdetzen digute.
Hori ere badakar legeak. Geriza eskubidea galdetutakoak erantzuna ukan bitartean CADA deitu harrera zentroetan egoten dira, diru laguntza batekin. Lege honekin erantzuna izugarri fite etorriko zaie eta gelditzen direnen izenak ematea galdetua zaie bertako langileei. Gizarte Segurantzakoek ere salatu beharko dituzte egoera irregularrak. Erabat gezurra da Macronek diolarik humanitate gehiago dakarren legea dela.
“Gaur egungo egoera ikusiz, etorkinen errealitatea gure mendeko arazo handienetariko bat dugula iruditzen zait. Uste dut gutariko bakoitzak behar dugula gai horretan inplikatu, egoerak hori eskatzen duelako. Erretretan izaki, Cimade elkartean nabil laguntzen. Etorkinen alde ezinbesteko lana egiten dabilen elkartea da Cimade eta tamalez, geroz eta lan gehiago ukanen du egiteko”.
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea.
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.
Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.
Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.
Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.