Axolagabe uztea ez da zuzendari hauen kontua

  • Gustuko ditut, eta asko, inor epel uzten ez duten filmak. Gorrotatu ala maitatu bakarrik egin ditzakegunak eta tarteko uretan geratzea ezinezko egiten dutenak. Karta guztiak mahai gainean jarri eta onerako ala txarrerako ikuslearen kirioak dantzan jartzeko gai direnak. The Tree of Life, 2001 A Space Oddisey, Mullholand drive, Eraserhead, Pi, Holy motors, Inland empire eta abar. Adibide asko aipa daitezke, baina urrutira joan gabe eta urtea amaitzen ari dela baliatuz, 2017an geratuko naiz. Cannes zinema jaialdian Urrezko Palmorria irabazi zuen The Square, Darren Aronofsky zuzendariaren Mother! eta Yorgos Lanthimos greziarraren The Killing of a Sacred Deer baitira horren adibide garbienak.

The Square filma urteko aipatuenetariko bat izan da.
The Square filma urteko aipatuenetariko bat izan da.

Lehena, Ruben Östlund zuzendari suediarraren film berria. Arte garaikideko museo bateko zuzendaria den Christianen istorioa kontatu du. Bere geruza sozialetik kanpo, bere mundutik at erlazionatzeko zailtasuna islatu nahi izan du zuzendariak. Alderdi sexual, familiar eta batez ere, besteen arazoen aurrean, diru apur batekin konpondu ezin daitekeen guzti horren aurrean. Baina isla hori era harrigarri eta ezohikoan eskaini du. Une deserosoz josia eta masailezurra erauzteko gai den sekuentziaz beteta dagoelako. Gizon-tximinoaren eszena, adibidez: aspaldi ez nuela horrelako une harrigarri bat areto batean bizitzen. Errealegia den amesgaizto moduko bat, humanismoak bere alde basatiari aurre egin behar diona.

Batzuek gustu txarreko bromatzat hartuko dute segur aski film hauetakoren bat. Baina lortzen dute beste askok lortzen ez dutena: inor indiferente ez uztea

Ez da erraza film honetara ohitzen jakitea eta are gutxiago libreki, mundu guztiari gomendatzea. Irakurtzen ari zareten %50ari, seguru asko, jasanezina irudituko zaizue, gustu txarreko broma bat, baina ez formagatik bakarrik. Film batean gutxitan ikusitako une deserosoak bizitzeaz gain, umore guzti horren azpian min ematen duen gizarte kritika bortitz bat aireratzen du. Eta horrek, agian, arbuioa sor dezake. Ume bat eta katutxo bat agertzen diren bideoarekin film barruan eragiten duen lurrikara adibidez, pantailatik kanpo ere atera daiteke, gaur egungo mundu-biral-kontrolaezin horren kritika basatia eginez. Alegia, istorio barruan salatzen dena, gure errealitatera estrapolatu daitekeela askoren kontzientzia astinduz.

The Square filmera ohitzea zaila bada, zer esanik ez Mother! ekoizpenera. Baso baten erdian, suak suntsitutako etxe zahar bat egokitzen igaroko ditu egunak Jennifer Lawrencek gorpuztutako pertsonaiak. Hura baino dezente zaharragoa den idazlea (Javier Bardem), aldiz, publikoaren arreta berreskuratzen lagunduko dion liburua idazten ariko da, azken aldian ezer gutxi sortzeko gai izan bada ere. Abiapuntua hori izanik, muturrera eramandako proposamen erradikal hau zoragarria iruditu zait. Gorrotatu nahi, baina zeharo maitemindu nauena, anarkia pantailaz jabetu eta esperientzia zinematografiko harrigarria eskainiz.

Eta azkenik, lan berri bat estreinatzen duen bakoitzean polemika apur bat sortzen duen Yorgos Lanthimos zuzendariaren The Killing of a Sacred Deer thriller psikologikoa. Greziarrak estilo definitu bat izatea lortu du, eta batez ere unibertso aztoratzaile eta erradikal bat. Colin Farrell eta Nicole Kidman protagonista dituen istorio honetan, Aitzinako Greziako Euripides dramaturgoaren lanetan oinarritu da Steven eta Anna, bi medikuren eta beraien seme-alaben istorio kubrickiar hau kontatzeko.

Azpi-geruza ugariz osaturiko ekoizpenak. Oso zaila, ezinezkoa, piztu dizkidaten sentsazio guztiak lerro hauen bidez igortzea. Ehunka une aipatuko nituzke, baina zentzua galdu eta erabat desegingo lirateke, guzti-guztiak pantailan ikusten ez badituzue. Erraietatik irtendako esperientzia bisual lotsagabe, zorrotz eta originalak iruditu zaizkit hiruak. Axolagabe uzteko gaitasuna duten erdibideko filmak ikustea baino, arriskatzera jokatzen duten horien aldeko apustua egiten baduzue, hartu boligrafoa eta koadernoa: The Square, The Killing of a Sacred Deer eta Mother!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-18 | Julen Azpitarte
Bruce LaBrucek 60 urte
Kulturaren eta zinemaren kontra

Zuzentasun politikoaren etsai amorratua bilakatu da Bruce LaBruce (Southampton, Kanada, 1964) zinemagile gay-a. Filmatzeko sosik gabe, emakume zoro eta punkiekin bizi zela etxetzar batean, lagun horien bizitzak dokumentatzen abiatu zen. Antzera dihardu egun: aurrekonturik gabe,... [+]


Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


Badator Donostiako 72. Zinemaldia: sarrerak igandetik aurrera

Irailaren 20tik 28ra egingo da Zinemaldia. Igande honetan irekiko da lehen hiru egunetako emanaldietarako sarreren leihatila.


Jon Garaño
“Marcok bere fikziozko Marco sortu zuen”

Ez da pelikula erraza izan Moriartikoentzat. Proiektua duela hemezortzi urte sortu zen, eta gutxienez bi aldiz eten; bietan, Enric Marcok "ezusteko" bana eman ondoren. Azkenean, dokumental eran beharrean, fikzio bidez islatu dute istorioa. Aitor Arregi, Jose Mari... [+]


Enric Marco: pertsonaia bi, larru berean

Hogei urte pasatu dira bazterrak nahasi zituen iruzurra argitara eman zenetik: Enric Marco, Holokaustoaren ustezko biktima bat, ez zen sekula kontzentrazio-esparru batean egon. Ez zen nolanahiko iruzurra izan, Marco bazelako nor: Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkartearen... [+]


2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Eguneraketa berriak daude