Badator Donostiako 72. Zinemaldia: sarrerak igandetik aurrera

  • Irailaren 20tik 28ra egingo da Zinemaldia. Igande honetan irekiko da lehen hiru egunetako emanaldietarako sarreren leihatila.

'Le successeur' pelikulako lantaldea, iazko Zinemaldian Sail Ofizialean aurkeztu ondoren. / Argazkia: Gari Garaialde / Donostia Zinemaldia.

2024ko irailaren 12an - 10:00

Indartsu dator aurtengo Zinemaldia. Hasteko, Sail Ofizialaren inaugurazio galan emango dute Audrey Diwanen lan berria, izen bereko nobelan oinarritutako Emmanuelle; aurreko lanarekin, Diwan zuzendariak Veneziako Urrezko Lehoia irabazita zuen. Horrez gain, Francis Ford eta Gia Coppolaren azken lanak Donostian izango dira, baita Joshua Oppenheimer ere, eta The End bere azken lanak itxura ona du; eta, gehiago ere: Jacques Audiard eta Sean Baker, besteak beste.

Cate Blanchett eta Pedro Almodóvarrek jasoko dituzte aurtengo bi Donostia Sariak, eta Javier Bardem ere Donostian izango da, iazko garaikurra jasotzen. Beste saridun aurreratuetako bat Elena Irureta aktore zumaiarra izango da, euskal ekoizpenen aterpe den Zinemira saria jasoko baitu.

Zinemira sailak bederatzi lan proiektatuko ditu aurten, eta horietatik hiru obra euskara hutsean izango dira: Pello Gutierrezen Erreplika, Naia Lakaren Zortzitik infinitura eta Amaia Merino eta Ander Iriarteren Indarkeriaren oi(h)artzunak. Hiru lan berri horietan entzungo da euskara, baina baita Zuzendari Berriak sailean lehiatuko den David Pérezen Azken erromantikoak-en ere.

Euskal Herriko ekoizpenak, baina, dezente gehiago dira: esaterako, Sail Ofizialean lehiatuko du Iciar Bollainen Soy Nevenka filmak. Galiziako udalerri bateko zinegotzi Nevenka Fernandezek jasandako sexu jazarpenaren inguruko gertakari errealak –fikzio bihurtuak– kontatzen ditu Bollainen filmak; kasu entzutetsua izan zen Espainian, 2000. urtean gertatu zena. Horrez gain, Sail Ofizialean proiektatuko da Alauda Ruiz de Azuaren Querer telesaila, Movistarrena, lehiatik kanpo. Horrek ere indarkeria matxista du gai nagusi: 30 urte ezkonduta egon ondoren, emakume batek senarra salatuko du etengabe bortxatzeagatik, eta horrek familian zer eragiten duen kontatzen du.

Bestalde, Made in Spain sailean lehiatuko den Nina filma, Andrea Jaurrieta zuzendariarena. Patricia López Arnaizek gorpuztuko du protagonista, zeina jaioterrira itzuliko den iraganeko pertsonen kontra mendeku hartzeko.

Nabarmentzekoetan, azkenik, Moriartitarren azken lana: Marco. Veneziatik itzuli berri, sona irabazita, orain lehiatik kanpo egongo den arren, Donostiako Zinemaldiko Perlak saila itxiko du Enric Marcoren istorio iruzurtia kontatzen duen filmak. Aste honetako ARGIAn kontatu ditugu filmaren xehetasunak, eta Jon Garaño zuzendaria elkarrizketatu dugu.

Sarrerak: igandetik aurrera

Zinemaldian ohikoa den moduan, egunka banatuta hartu beharko dira sarrerak. Hau da, igande honetan, 9:00etatik aurrera, Zinemaldiko lehen hiru egunetako emanaldien sarrerak erosi ahalko dira; irailak 20, 21 eta 22koak. Astelehen goizean, irailak 23, 24 eta 25 egunetakoak. Eta astearte goizean, azkenik, irailak 26, 27 eta 28koak. Zinemaldiko webgunean eskuragai dira.

Behin Zinemaldia abiatuta, libre geratu diren sarrera oro erosi ahalko dira.

Programazioa

Ikusi hemen programazioa, sailez sail.

Ikusi hemen programazioa, egunez egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2024
2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude