Eguberriak debekatuta

  • Londres, 1643ko abenduaren 19a. Ingalaterrako Parlamentuak ordenantza bat jarri zuen indarrean, Eguberriak ospatzea debekatzen zuena. Ingelesak ordurako zatituta zeuden parlamentuzale eta erregezaleen artean, anglikano berri eta katoliko zaharren artean, eta neurriak zatiketa areagotu besterik ez zuen egin.

Oliver Cromwell (1599-1658), Eguberria ospatzeko debekuaren bultzatzaile nagusia.
Oliver Cromwell (1599-1658), Eguberria ospatzeko debekuaren bultzatzaile nagusia.

Baziren 100 urtetik gora Henrike VIII.ak 1534an Erromako elizarekin hautsi zuela. Elisabet I.a alabak Ingalaterrako eliza finkatu eta sendotu zuen, eta, hala ere, gizartea ez zen bat-batean anglikano bihurtu. Baina XVII. mendearen erdialdean Parlamentuko ordezkariak gero eta gehiago urruntzen ari ziren katolizismotik eta, Oliver Cromwell buru, puritanoen korrontea indarra hartzen ari zen. Azkenean, parlamentariek Karlos I.a erregea exekutatzea lortuko zuten 1649an. Baina ospakizun katolikoei sei urte lehenago moztu nahi izan zieten burua.

Puritanoek gogor kritikatzen zituzten eliza katolikoaren gehiegikeriak eta erlijioa aszetismoz eta inolako luxurik gabe praktikatzea bultzatzen zuten. 1643ko legearen arabera, herritarrek Eguberrietan “umil jokatu behar dute, gure bekatuak eta gure arbasoenak gogoan izanda, Kristori omen egitea aitzakia, egun hauetan Jauna erabat ahaztu eta haragizko gehiegikeria sentsualei bide eman baitiete”.

1644an, ordenantza berresteaz gain, Pazkoko eta Mendekosteko ospakizunak ere galarazi zituzten. Debekuak indarrean jarraitu zuen 1660an monarkia berrezarri arte. Erregezaleek Eguberrietako ospakizunak baimentzearen alde egin zuten, baina, historiagile gehienen arabera, eguberrizaleak izan ziren estuardotarren kausa indartu zutenak, eta ez alderantziz.

1643an bertan liskarrak egon ziren, hilaren 25ean negozioen ateak zabaltzea erabaki zuten dendariei eraso zietenean. Baina istilu larrienak 1647an izan ziren Londres, Ipswich, Norwich eta bereziki Canterburyn. Eguberria publikoki ospatzeaz gain, orduan ere, dendei gogor eraso zieten. Nork pentsa gerora Eguberriak eta dendak eskutik hain ondo helduta joango zirela.


ASTEKARIA
2017ko abenduaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


1936ko biktimak eta kolpistak berdintzeko UPNren saiakera atzera bota du Nafarroako Parlamentuak

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintza eta Euskarako Batzordeak atzera bota du UPNk aurkeztutako mozioa, 1936ko Gerran Errepublikaren kontrolpean zeuden lurraldeetan izandako biktimak Oroibidea memoriaren datu-basean sartzea eskatzen zuena. Mozioak PP eta Voxen babesa jaso du,... [+]


Eguneraketa berriak daude