Donostiako Ospitaleko errehabilitazio unitatean, arreta euskaraz bermatzeko zirkuitua prest

  • Hala nahi duen erabiltzaileak arreta guztia euskaraz jasotzea bermatzen duen zirkuitu elebiduna abiatu dute Donostia Ospitaleko errehabilitazio unitatean. Bertan eskaintzen diren zerbitzu guztietako profesionalak barnebiltzen ditu.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2017ko abenduaren 31
Donostiako Ospitaleko errehabilitazio unitatea. Argazkia: Dani Blanco.
Donostiako Ospitaleko errehabilitazio unitatea. Argazkia: Dani Blanco.

“Arreta euskaraz eskatzen dutenei hala eskainiko dieten profesionalak bermatzea”. Hitz horiekin laburbildu du Ander Zuloaga Donostiako Ospitaleko euskara ataleko teknikariak errehabilitazio unitatean abiatu duten zirkuitu elebiduna. Zirkuitua pazientearekin egongo den osasun langile sortak osatzen du. Helburua langile kate osoak pazienteari euskaraz egitea da. Osakidetzaren II. euskara planean jasotako proposamena da zirkuitu elebiduna sortzea espezialitateetan; lehen mailako arreta sisteman aurrez dago derrigortuta.

Zirkuitua martxan jarri aurretik azterketa egin dute, medikuntza eta erizaintzako zuzendaritzekin elkarlanean. Espezialitateetan euskararen ezagutza-maila zenbatekoa zen aztertu zuten, eta zirkuitua ezartzeko aukerak non egon zitezkeen hausnartu. Hala ondorioztatu zuten Donostia Ospitaleko errehabilitazio unitatea egokia zela proiektua abiatzeko, profesionalen ezagutza-maila egokia zelako, batetik, eta bestetik gaixoek barruan egiten duten zirkuituan kudeagarria litzatekeelako.

Errehabilitazio unitatera jo zuten gero, bertako zuzendariei proposamena egiteko. Jose Artetxe, Javier Barrera eta Ana Belastegi ataleko buruei azaldu eta lehendabiziko pausoak eman zituzten. Euskara taldeko kideek unitatearen lan dinamika aztertu zuten eta ohartu ziren zirkuitua ezartzea lor zitekeela. Azken finean, zehaztu du Zuloagak, zirkuitu elebiduna gauzatzea jarraibide batzuk jarraitzea da. Esaterako, arreta euskaraz nahi duen gaixo bat detektatzen dutenean –izan fitxan jarrita duelako edo sarreran eskatu duelako– hala eskaintzea. Euskara sailak zirkuitua abiatzeaz gain profesionalei laguntza eskaini die.

Euskarazko arreta bermatzen dutenen artean daude Xabier Valencia medikua, Araitz Maeztu fisioterapeuta eta Igone Esnaola erizainen gainbegiralea. Valenciaren esanetan, unitateko buruen bidez izan zuten zirkuituaren berri. Bere esanetan, “garrantzitsua da euskararekiko sentsibleak izatea, eta hala dira unitateko buruak”. Aitortu du ez zaiela oso zaila egin proiektua barneratzea: “Zerbitzukook plan estrategikoa idatzi behar izan genuen duela ia bi urte eta bertan idatzi genuen euskara sustatzea. Oso barneratua dugu zerbitzuan”.

Zirkuituaren eraginkortasuna

Lau profesionalen ustez, zirkuitua ondo ari da bere bidea egiten: “Baliabideak solairu guztietan daude, baina hemen askoz zorroztasun gehiagoz aplikatzen dira zirkuituaren eraginez”, dio Zuloagak. Horietako bat da sistema informatikoan hizkuntza lehentasunak txertatzeko aukera. Maezturen arabera, “errehabilitazio gunera datozenean galdetu ere egiten diegu, baina sistema informatikoan aukeratzean hor geratzen da eta primeran funtzionatu dezake”.

Paziente bakoitzari zein hizkuntzatan nahi duen galdetzea zirkuituaren prestaketa garaian egindako hausnarketaren ondorio da, eta ez da hausnarketak ekarri duen hobekuntza bakarra, Zuloagaren iritziz: “Ziur naiz hizkuntza lehentasunak ordenagailuan begiratzea hemen gehiagotan egiten dela beste leku batzuetan baino”. Alabaina, hausnarketa prozesuan ez zuten guztiek hartu parte. Maeztu ez zen azaldu, esaterako: “Hausnarketa prozesua sentsibilizatzeko dela iruditzen zait, eta nire ustez, aurrez sentsibilizatuta nengoen. Prestaketetan bai, hartu nuen parte”. Hala ere, azpimarratu du jende asko aritu zela hausnarrean, “baita beste zentroetatik etorritakoak ere”. Bi prestaketa mota egin zituzten. Lehenik hausnarketa saio batzuk egin zituzten, eta gero prestakuntza faseari ekin zioten; euskaraz lana egiteko ikastaro modukoa izan zela dio Zuloagak.

Donostiako Ospitaleko errehabilitazio unitatea. Argazkia: Dani Blanco.

Arduradunen rola oso garrantzitsua dela uste dute guztiek ere. Zuloagak dio profesionalak animatzeko eta gauzak transmititzeko garrantzitsuak direla. Maezturen ustetan, berriz, arduradunak gako dira proiektu honen prestaketan erraztasunak ematerakoan, “ordutegiei dagokienez malgu, eta baimenak ematerakoan ere jarrera ona izan dute”.

100 lagun dabiltza zirkuitu elebidunaren jiran. Errehabilitazio unitateko langile guztiak dira zirkuituaren parte, baina guztiek ezin dute bermatu euskarazko arreta. Gehienak erizainak eta erizain laguntzaileak dira, eta %40 inguru dira euskaldunak. Fisioterapeuten artean dago euskaldun gehien, hamarretik zortzi. Batez bestekotik gora daude. Aldiz, medikuen erdia pasatxo da euskalduna.

Egunerokotasuna da gakoa

Zirkuituaren eraginkortasuna egunerokotasunean neurtzen da. Euskarazko arreta bermatzeko urrats jakinak ematen dituzte profesionalek: “Ingresatuta dauden pazienteak bisitatzen ditut egunero, eta arreta jaso nahi duten hizkuntza identifikatuta badute, oso erraza da”, zehaztu du Valenciak. Hala, euskarazko arreta nahi badu –ohe gaineko arbeletan jartzen du, besteak beste–, zuzenean euskaraz egiten die. Aldiz, identifikaziorik ez badu, lehendabizi euskaraz zuzentzen da medikua: “Euskaraz agurtzen ditut, eta euren erantzunaren arabera jokatzen dugu. Euskaraz erantzuten badu, hala jarraitzen dugu, eta bestela zer nahiago duen galdetzen diogu”, adierazi du Valenciak.

Arbelean hizkuntza aukera agertzearena ez da solairu guztietan gertatzen. Errehabilitazio unitatean hartutako neurri bat da, hausnarketa prozesuaren baitan erabakitakoa: “Beste solairuetan egiten bada imitazioz da, zabaldu egin dugulako, baina hemengo erizainek proposatu zuten zirkuituaren lanketan”, zehaztu du euskara arduradunak.

Badituzte bestelako neurriak ere: “Paziente bat ikusi eta zer terapia behar duen erabakitzean fitxa bat ematen diegu terapia horretako langileei. Paziente euskaldunen kasuan zigilu bat jartzen dugu fitxan, ahal dela euskarazko arreta bermatu dezaten terapian”, dio Valenciak.

Maeztuk gogora ekarri du “e” letra moduko bat ere jar daitekeela historial klinikoan, euskara aukeratzeko. Horiei begira aritzen da Igone Esnaola, solairuko arduraduna: “Nik egunero ospitaleratze guztiak ikusten ditut eta historia klinikoan “e”-a duela ikusten badut, bere ohe ondoko arbelera joaten naiz. Normalki, jarrita egon ohi da, erizainek ohitura hartu dutelako”. Langileei ohartarazten ere saiatzen da gainbegiralea. Bere esanetan, jende aldaketa asko egoten da solairuan, erizainei dagokienean-eta, eta beti gogorarazten die argibideak ematen dituen liburuxkaren azken orrialdean euskararen inguruko zehaztapenak daudela, “ondo zaindu beharrekoak”. Langile asko ibiltzen da errehabilitazioko solairuan, eta liburutxo bat dute zehaztasunak emateko: “Atzeko orrian euskararen inguruko azalpenak daude, eta haiei erreparatzeko esaten diegu”.

Euskararen erabilera ez dute sarri eskatzen erabiltzaileek. Askotan, ezjakintasunagatik. Hala ere, Zuloagak azpimarratu du balorazio oso ona egiten dutela behin zirkuito elebiduna azaltzen zaienean: “Aurreiritziak egon badaude, eta jakingo balute euskaraz egiteko aukera badutela, gehiago eskatuko lukete”. Lauak bat datoz zirkuituari ekin diotenetik euskara gehiago erabiltzen dela baieztatzean: “Zirkuitua oso detaile txikiek osatzen dute, baina aldaketa erabatekoa da”, amaitu du Esnaolak.

Kanal hauetan artxibatua: Hizkuntza eskubideak  |  Donostia  |  Osakidetza

Hizkuntza eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-26 | Ahotsa.info
2.500 lagun bildu dira Iruñean Nafarroa "euskaratik eta euskaraz" eraikitzea eskatzera

2.500 lagun batu dira larunbatean Iruñean EHEk euskararen ofizialtasuna eta burujabetzaren alde deitutako manifestaziora.


2018-03-21 | Ahotsa.info
"Burujabe jokatzeko garaia da eta EHEk desobedientzia ariketa batera deitzen ditu herritarrak”
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Azaitz Gartzia Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea elkarrizketatu du Ahotsa.info-k martxoaren 24an Iruñean eginen den manifestazioaren arrazoiak eta aldarrikapenak ezagutzeko. "Mugarik gabeko Euskara ofizialtasuna!" lelopean arratsaldeko 17.30ean abiatuko da autobus geltokitik.


2018-03-20 | ARGIA
Bilboko taberna batean jasandako eraso euskarafoboa salatu du bezero batek

Egoitz Txurrukak (@wearesurfers) Twitterren salatu duenez, Bilboko Las Bovedas tabernako zerbitzari bat oldartu egin zitzaion edariak euskaraz eskatu zizkionean. Haserre eta jarrera desafiatzailearekin zuzendu zitzaiola dio Txurrukak, berari gazteleraz hitz egiteko aginduz.


2018-03-15 | Jon Torner Zabala
Jokalariei euskaraz aritzea debekatu zien arbitroaren kontrako salaketa artxibatu egin dute

Idiazabal eta Elgoibarko futbol taldeek jarri zuten Manuel Sarrión arbitroaren aurkako salaketa, haien arteko partidan futbolariei debekatu egin zielako euskaraz hitz egitea. Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehiaketa-Batzordeak, baina, kasua artxibatu du, hura zigortzeko arrazoi nahikoa ez dagoela argudiatuta.


Antsoaingo Udal haur-eskolan alaba euskaraz ezin hezi

Martxoaren lehenetik martxoaren 15era arte aurrematrikulazio epea zabalik da Iruñerriko haur-eskoletan. Aurreko astean alabaren aurrematrikula egin genuen. Antsoainen egin nahi genuen, bertan bizi baikara, baina Antsoaingo Udal haur-eskolan ez dago euskarazko murgiltze eredurik.


2018-03-06 | Ahotsa.info
Martxoaren 24an, euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa izanen da Iruñean

Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkien mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzea ezinbestekoa dela uste du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak.


2018-02-21 | ARGIA
Frantziako Tourreko zuzendariak agindu du euskara aintzat hartzeaa Ipar Euskal Herriko etapan

Euskaltzaindiaren eskariari erantzunez, Christian Prudhomme Frantziako Itzuliaren zuzendariak agindu du uztailaren 28an Senpere eta Ezpeleta bitartean jokatuko den etapan seinale elebidunak jarriko dituztela eta lasterketako mintzalari ofizialek mezuak euskaraz eta frantsesez emango dituztela. Hala jakinarazi du Euskaltzaindiak.


2018-02-21 | Barren .eus
Euskara debekatu zuen arbitroaren komunikabideetako adierazpenak gezurtatu dituzte futbol taldeek

C.D. Elgoibarko presidente Jon Basurtok eta Idiazabal K.E.ko presidente Matias Aranburuk elkarrekin eskaini dute prentsaurreko agerraldia astearte arratsaldean Elgoibarren. Orain arte esandako guztiak berretsi dituzte. "Guk esandakoa da Idiazabalen gertatu zena", esan dute. Izan ere haserre daude Manuel Sarrion epaileak komunikabideetan eginiko adierazpenekin.


2018-02-20 | Miren Osa Galdona
BBCn futbolariei euskaraz egiteko epailearen debekua

Larunbatean jokatu zen Idiazabal eta Elgoibarren arteko partidak zeresana ematen jarraitzen du. Lehen unetik epaileak euskaraz hitz egitea debekatu ziela salatu zuten jokalariek, berak euskaraz ulertzen ez zuenez ez zuela irainik jaso nahi argudiatuta. Hautsak harrotu ditu epailearen erabakiak eta eztabaidak mugaz harago izan du oihartzuna: BBC-k gaiari buruzko albiste bat egin du.


Euskaraz hitz egiten duena partidutik kaleratzeko mehatxua egin du futbol epaile batek

“Inork euskaraz hitz egiten badu, kalera doa”. Manuel Sarrión González epaileak mehatxua bota du asteburuan, Idiazabal eta Elgoibar taldeen futbol partidua hasi aurreko bileran, Idiazabalen.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude